Abel Azkona deklaratzera deitu du epaile batek otsailaren 25erako

Ostia sagaratu batzuekin ‘Pederasta’ hitza idatzi zuen artistak Iruñean eginiko erakusketa batean. Erakusketa horren harira ikertuko du auzitegiak. 09:30ean joan beharko du deklaratzera, Nafarroako Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez. Abel Azkona artistak Iruñean egindako erakusketan deliturik egin ote zuen aztertuko du Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiak. Izan ere, Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak egindakoa tramiterako onartu zuen epaitegiak,…

Zinegoak jaialdiak sail bat eskainiko dio Mexikoko transexualitateari

ZINEMA. Hilabete pasatxo falta da Bilbon egiten den Zinegoak zinema jaialdirako. Aurtengoak sail bat eskainiko dio Mexikoko transexualitateari. Lau filmek osatuko dute sail hori; bi fikziozkoak izango dira, eta beste bi, dokumentalak. Otsailaren 23tik 26ra bitartean proiektatuko dira, doan. Horietatik nabarmentzeko modukoa da Carmín Tropicalfilma, sari asko jasotakoa. Ventura Pons zuzendariak itxiko du jaialdia, El…

Zinegoak jaialdiak sail bat eskainiko dio Mexikoko transexualitateari


Bilboko Zinegoak jaialdiak Mexikoko transexualitateari eskainitako sail bat izango du. Zinegoak otsailaren 22tik 29ra ospatuko da, eta TransMex saila 23 eta 26a bitartean. Bertan lau film luze eta zazpi dokumental lehiatuko dira. Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiak TransMex izeneko saila eskainiko dio Mexikoko transexualitateari. Roberto Caston jaialdiko programazio buruak azaldu duenez,…

Abel Azkona artistak profanazio deliturik egin zuen ikertuko du Iruñeko epaitegiak

ARTEA. Abel Azkona artistak Iruñean egindako erakusketan deliturik egin ote zuen aztertuko du Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiak. Izan ere, Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak egindakoa tramiterako onartu du epaitegiak, eta sortzaileak profanazio deliturik eta erlijio sentimenduen aurkako deliturik egin ote duen aztertuko dute orain. Ostia kontsakratuekin osatutako pieza batek hainbat elkarte katolikoren haserrea piztu zuen, eta…

Maitasun lesbikoari guraizeak

Cartoon Network kateak ‘Steven Universe’ saioko eszena bat zentsuratu du Erresuma Batuan Azkeneko egunetan zer esana eman du Cartoon Network kateak Erresuma Batuan Steven Universe animaziozko saioko eszena batean egin duen zentsura. Editatze lan originala eta britainiarra argitaratu ditu PinkNews-ek, lesbiana, gay, transexual eta bisexualen berriak argitaratzen dituen webak, zentsura agerian utziz. Bigarren denboraldiko bederatzigarren…

«Bizitza ez da nahikoa izango buruan dudan guztia egiteko»

IKER ORTIZ DE ZARATE. ORTZAI ANTZERKI KONPAINIA ETA ESKOLAKO ZUZENDARIA «Beti bidean» ikusten du bere burua antzezle eta antzerki zuzendariak; Ortzai sortu zenetik hamar urtera proiektu «umila» dela nabarmendu du, baina «oinarri sendoak» dituena. Atzerrian bildutako esperientziaren altxorra sorterrian ogibide bihurtzea zuen amets Iker Ortiz de Zarate aktoreak (Gasteiz, 1970). Ilusio horren emaitza Ortzai izan…

ARTEA, MARRA GORRIEN MENPEKO

Abel Azkonaren azken erakusketak berriro azaleratu du soka luzeko eztabaida bat: non amaitzen da artistaren askatasuna, eta non hasten zilegi ez denaren eremua? Lausoak dira marra gorriak, eta ez da erraza izaten zehaztea. Hori ikusirik, gizartearen kontzientzia kritikoa galdegiten du askok. Iazko maiatzaren 29a. Paris. Orsay museoan sartu da Deborah de Robertis artista luxenburgotarra. Igaro…

Fanatismoaren kontrako protesta egin dute Iruñean

Ehunka lagun bildu dira udalari babesa agertzeko. Antolatzaileen ustez, memoriaren auzia oztopatzea da integristen asmoa. Abel Azkona artistak ostia sagaratu batzuekin pederastiahitza idatzi zuela-eta, haren Desenterrados erakusketak polemika eragin zuen iragan astean. Erakusketa iketzeko eskatu zioten fiskalari, eta ehunka kristau elkartu zen erakusketan bertan, errezatu eta Azkonaren lana gaitzesteko. Halaaber, Gazteluko plazan bilkura egin zuten…

ABEL AZKONA. ARTISTA:«Argi gelditu da Iruñea ez dela hiri arrunt bat; hau Mordor da»

Kirioak dantzan jarri dizkie Azkonak katoliko hertsiei ‘Amen’ artelanarekin. Umorez hartu du «erreakzio neurrigabea», baina min eman dio protestek erakusketaren mezua urardotu izanak. Euria ari du Serapio Esparza plazan. Dozena bat pertsona daude erorien monumentuaren aitzinean, zain, aretoa noiz irekiko. Aitzinean, lau udaltzain, eraikina zaintzen. 18:00etan, aretoa zabaldu dute, eta Abel Azkonaren (Madril, 1988) Desenterrados…