HITZA: Adin, klase eta sexualitate arauetatik kanpoko ipuinak eskuratu du IV. Madelon Saria

Claudia Miruna bermeotarraren Tú y yo contra el mundo narrazioak lortu du Xanti Altxu EHGAM-Gipuzkoaren sortzaileetakoa zen omenezko Madelon Saria. Gaur eguerdian jakinarazi dituzte irabazleak, “Giza Eskubideen Adierazpena sinatu zen egun berean”, EHGAMeko Mikel Martinek adierazi duenez. Gazteentzako literatura saria da, gai librearekin, baina baldintza bakar batekin, Martinek zehaztu duenez: “Gay-Les-Trans genero identitatea landu behar…

Details

BERRIA:HIESAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA “Erlaxazioaz” ohartarazi dute, kasuak desagertzen ez direla ikusita

Nafarroan gora egin dute atzemandako kasu berriek. Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, ordea, datuak erregistratzen hasi zirenetik kopuru txikiena neurtu zuten iaz. Garai bateko kopuruak atzean utzi baditu ere, asko dira oraindik GIBak urtero kutsatutakoak. Batez ere, Nafarroako datuek kezkatu dituzte aditu eta gaixotasunaren inguruan lan egiten duten elkarteak. Izan ere, gora egin dute kasu berriek…

Details

BERRIA:JOSEBA ERREKALDE. HARRIBELTZA ELKARTEKO LEHENDAKARIA «Sexualitatea ondo bizi ez dugun heinean, beti gaizki ibiliko gara»

Sexu harreman askoren atzean dauden tabuak eta lotsak ikusten ditu GIBa saihesteko eragozpen handienetakoak; urterik gogorrenetatik ari da infekzioaren aurka, eta oraindik ere lan handia egiteko dagoela dio. Gizon barea da Joseba Errekalde (1963, Oiartzun, Gipuzkoa), GIBdunen babeserako lanean diharduen Harribeltza elkarteko sortzaile eta lehendakaria, baina badira asaldatzen duten hitzak. Kutsatu da horietako bat; atzean duen zama…

Details

BERRIA:Gaztetxoek badute jarrera homofoboen berri, ikerketa baten arabera

Eusko Jaurlaritzako Berdindu zerbitzuak Gipuzkoa eta Bizkaiko gaztetxoen artean egindako ikerketa baten arabera, 13 eta 16 urte bitarteko ikasleen %60 inguru jokaera homofoboen lekuko izan dira eta irainak, laidoak eta esamesak entzun edo ikusi egin dituzte.   Gipuzkoa eta Bizkaiko DBHko ikasleek badituzte erreferentziak LGTB kolektiboaren inguruan, eta gehienek (nesken %89k eta mutilen %80k) ezagutzen…

Details