Sexu askapenerako eguna larunbatean ospatuko dute Ipar Euskal Herrian

Ekainaren 28an ospatzen da Nazioarteko Sexu Askapenerako eguna. Ipar Euskal Herrian, ordea, astebete aurreratu dute, ekainaren 20ra. Les Bascos LGTB taldeak Biarritzen antolatu du larunbatean aldarrikapen eta ospakizun eguna. Jaia 12:00etan hasiko da, faroko zelaigunean egingo den piknikarekin. 14:00etan DJen emanaldiak izango dira, eta 16:00etan hiria zeharkatuko duen martxari ekingo diote. Elkartetik gogorarazi dute gaur…

Details

Ehunka lagun bildu dira Miarritzen sexu askatasunaren alde

Musikaz, kolorez eta dantzaz lagundurik egin dute itsasargitik erdigunerainoko kalejira. Eraso homofoboak salatu eta pertsona transexualentzako eskubideak zein familia eredu ezberdinak izateko aukera aldarrikatu dituzte. Hamabosgarren aldiz egin dute Miarritzen lesbiana, gay, transexual eta bisexualen aldeko martxa koloretsua, sexu askapen egunerako astebete falta dela. Les Bascos elkarteak antolaturik jende ugari hurbildu da goizetik Lapurdiko kostako…

Details

Sexu askapenerako eguna larunbatean ospatuko dute Ipar Euskal Herrian

ARGIA.EUS Ekainaren 28an ospatzen da Nazioarteko Sexu Askapenerako eguna. Ipar Euskal Herrian, ordea, astebete aurreratu dute, ekainaren 20ra. Les Bascos LGTB taldeak Biarritzen antolatu du larunbatean aldarrikapen eta ospakizun eguna. Jaia 12:00etan hasiko da, faroko zelaigunean egingo den piknikarekin. 14:00etan DJen emanaldiak izango dira, eta 16:00etan hiria zeharkatuko duen martxari ekingo diote. Elkartetik gogorarazi dute…

Details

Identitatea ez dago hankartean, buruan baizik

Transexualitatea ikus dadin, eta transexualitateaz ikas dadin, Usurbilen argazki erakusketa eta ikus-entzunezko emanaldiak prestatu dituzte. Usurbilgo Udaleko Berdintasun  Saila eta Sutegi Udal Liburutegia dira antolatzaileak. Ekainaren 28a, Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen (LGTB) kolektiboaren Nazioarteko Askatasun Eguna, aitzakiatzat hartuta, erakusketek ekainaren 22tik 29ra iraungo dute. Errespetuz elkarteak gizon transexualen inguruko argazki erakusketa paratuko du. Helburua…

Details

Musu batek gorrotoa pizten badu

Ivan Cotroneoren ‘Muxua’ obran oinarrituta, izen bereko lana taularatuko du Tanttakak. Viktoria Eugenian estreinatuko dute, 23an Antonio gustuko du Lorenzok, erakargarria zaio. Ikaskideak izanda, eskolako gela batean zerbait gertatuko da bien artean, eta irakasleak ikusi egingo du. Musu bat. Horixe izango da leherkaria. Sua piztuko duen pospoloa. Gero, maitasuna, gorrotoa, indarkeria… makina bat sentimendu izango…

Details

HOMOFOBIARI KOLORE BIZIKO ERANTZUNA EMAN DIOTE

OARSOALDEKO HITZA Homofobiaren Aurkako Zebrabidea margotu zuten bart; hamarnaka lagun bildu ziren Iztietan Homofobiaren Aurkako Zebrabideari eskualdi berria eman zioten atzo iluntzean, polizia batek Vicente VadilloFrancis trabestia hil eta 36 urtera. EHGAM, Saretuz eta Iztietako Gurekin Auzo Elkarteak 23:00etan jarri zuten zita, homofobiari erantzun, Francis omendu eta sexu identitateen askatasuna aldarrikatzeko. Ordua egokiena ez bazen…

Details

Homofobiaren aurkako neurriak hartzea eskatuko zaie auzapezei

Ipar Euskal Herriko Hitza Gutun bat bidaliko die Aukeratzeko Eskubidearen Aldeko Kolektiboak Ipar Euskal Herriko auzapezei, homofobiaren aurka engaiatzeko eskatuz. Gay eta lesbianei begira diren diskriminazioen eta erasoen aurkako mezua dakarten afixak emanez zein homofobiaren aurkako mozio bat bozkatuz, molde ezberdinez mezua zabaltzeko eskatzen die kolektiboak. Homofobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren kari antolatu ekintzetan parte hartzea…

Details

LGTB harrotasunaren eguna larunbatean izanen da

Ipar Euskal Herriko Hitza Gay eta lesbianen harrotasun eguna beharrezkoa izanen da aurten ere, eta larubatean ospatuko dute. Bascos elkarteak dionaz “legeak aitzina badoaz ere, estereotipoek dihardute”. “Garena bizi eta kontatu beharko genuke, zoinahi lurraldetan bizirik ere”. Aldarrikapen horrekin nazioarteko elkartasuna ere adieraziko dute Miarritzen heldu den larunbatean eginen duten harrotasun erakustaldian. 76 herrialdetan homosexual,…

Details