1. Bizitza sozialean, laneko eremu guztietan eta administrazioan homosexualitatearen aitorpen esplizitua. Harreman homosexualen onartze soziala, bizitza pribatuan zein publikoan.
  2. Lege edota aurategietatik edozein motatako adierazpen edo praktika homosexual zigortzen edota oztopatzen duen artikulu oro kentzea.
  3. Orientabide sexualagatiko diskriminazioa espresuki  debekatzen duen lege bat onartzea.
  4. Sexurako adostasun-adinik ez finkatzea.
  5. Hezkuntza-sistema osoan gizon eta emakumeen rolak bereizten dituen edo sexista den edozein ezaugarri deuseztatzea. Norbere orientabide sexuala libreki erabakitzen ahalbidetzen duen heziera sexuala izan dadila, sexualitatea ez baita birsorkuntzarako bide soil bat, baizik eta, eta gehienbat,  pertsonen arteko harremana eta plazer-iturria. Ezaugarriok betetzen ez dituen erakunde edo irakas-zentroei diru publikorik ez.
  6. Eliza eta estatuaren bereizketa osoa eta egiazkoa.
  7. Intseminazio artifiziala arautzen duen legean lesbianak ez diskriminatzea.
  8. Polizia-etxeetan gorde litezkeen homosexualitateagatiko fitxa guztiak suntsitzea.
  9. Osasunaren Mundu Erakundearen zein beste edozein osasun-erakunderen sailkapenetan (gaixotasun-zerrendetan) ez daitezela homosexualitatea edota transexualitatea agertu (ez izen horrekin ezta beste ezein izenarekin ere) ez orain ezta etorkizunean ere.
  10. Sexu-bidezko gaixotasunei dagokienean, prebentzio- eta informazio-ekimenak egon daitezela, betiere modu ez diskriminatzailean.
  11. Sexualitate askearen aldeko borrokan diharduten mugimenduentzako diru-laguntzak. Topaleku eta eztabaidagune ez komertzialak bultzatzea.
  12. Familia tradizionaletik kanpoko loturen onartze sozial eta juridikoa.
  13. Era berean, beste mugimendu alternatiboen aldarrikapenak geure egiten ditugu.