EHGAM (Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua) Euskal Herriko gay mugimendua da, homosexualitatearen askapenerakoa, askapen sexualeko prozesu orokorrean kokaturik dagoelarik.

Gay esaten diogu nagusi den arauak inposaturiko sexualitatea zalantzan jartzen duenari, bere desio homosexuala kontzienteki onartuta, gizon zein andre izanik ere.

EHGAM-ek mugimendu pluralista, autonomo eta iraultzailetzat du bere burua.

  • Pluralista, edonork parte har dezakeelako gurean, haren ideologia kontuan hartu barik, beti ere EHGAMen helburu orokorrak eta aldarrikapenak onartuz gero.
    .
  • Autonomo, horixe izan nahi dugulako, alderdi edo erakundeekiko harremanei dagokienean; geu baikara, autoantolaketaren bidez, geure estrategia erabaki behar dugunak.
    .
  • Iraultzaile, gaur egun nagusi den giza- eta sexu-harreman mota gaindituz bakarrik lortu litekeelako askapena. Gizarte matxista, sexista, heterosexista, patriarkal, klasista eta kapitalista honi ¬†alternatiba bilatu nahi diogu. Hots, adierazi, bildu eta elkartzeko askatasunak ziurtatzen dituen gizartea; boterearen deskontzentrazio- eta deszentralizazio-erak sortzen dituena; gutxiengoen askatasunak ziurtatzen dituena eta monolito zapaltzaile eta desgizatzaile ez dena.

EHGAMek Euskal Herri osoa dauka jardueragune, tokian tokiko errealitate sozialera egokituz.