Sarah Spatzek eta Juanita Urbinak jasandako eguneroko bazterkeria

Transexualitatearen inguruko jardunaldiak aitzakia hartuta, beraien egunerokoa hurbilarazteko prestu agertu ziren. Biolentzia, marjinazio eta mespretxua behin eta berriz topatu dituzte, bai Brasilen eta bai Nikaraguan, baina gure gizartean ere bai. Generoa deseirakitzea onarpenaren aurreneko pausoa delakoan daude. Aske bizi zarete?», galdetu nien, eta Sarah Spatz brasildarrak honakoa erantzun zuen: «Nire heriotza erabaki dezaket; beraz, bai».…

Sexual Minorities Uganda GKEak jaso du Rene Cassin saria

Afrikako hainbat herrialdetan LGTBI komunitatearen egoera salatzeko erakundeak egindako lana goraipatu du Eusko Jaurlaritzak Sexual Minorities Uganda gobernuz kanpoko erakundeak jaso du aurtengo Giza Eskubideen Rene Cassin saria. Afrikako eta, bereziki, Ugandako lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexualek duten egoera salatu eta haien eskubideen alde egindako lana aitortu eta goratu nahi izan du hala Eusko…

«Traidoretzat gaituzte meskitan LGTBI jendea defendatzeagatik»

Musulmanen LGTBIfobia Koranaren eta beste idazki batzuen manipulazioaren eraginez sortu dela uste du Zahedek; musulmanen aniztasuna aldarrikatzen du berak sortutako meskitatik, Frantzian. Frantzian bizi da umetatik Ludovic-Mohamed Zahed (Aljer, Aljeria, 1977). Musulmana da, eta gaya; Frantziako lehen meskita inklusiboaren sortzaile ere bada. Madrilen izan da WorldPridek gonbidatua, LGTBI komunitate musulmanari buruz hitz egiten. Zuzen-zuzen bota…

Homofobiaren erroaren kontrako borrokan

Txinan homosexualitatea 2001. urtetik gaixotasuntzat hartzen ez bada ere, LGTBko ekintzaileek salatzen dute oraindik kontrakoa ziurtatzen duten testuliburu asko daudela. Qiu Bai da horien artean ezagunena. Qiu Bai bere ezizena da, «gerra izena», dio neska gazteak. Qiu berezko abizena du, eta Bai, berriz, Baimax Marvelen pertsonaia famatutik hartu du, gaitzen bat duen edonor besarkatuz sendatzen…

Europa oraindik ez da transgenero lurraldea

Europako 30 estatutan alda daiteke generoa agirietan, baina haietako lau soilik oinarritzen dira pertsonaren autodeterminazio eskubidean. Azken urteotan ulermen sakonagoa lortu den arren, Europak giza eskubideen atal horretan dauzkan gabeziez ohartarazi dute LGTBI erakundeek Transexualen Ikusgarritasunaren Egunean. Jaiotzatik gizon edo emakume izendatu eta hala eroso sentitzen den edonorentzat, ebidentzia hutsa izan daiteke bere genero nortasuna…

Autobus transfoboa abian jarri nahi dute berriro, eta salaketa jarri du Chrysallisek

Gaur-biharretan autobusa bidean jarriko duela iragarri du Hazte Oir taldeak. Madrilen hasita, datorren astean dira Euskal Herrira heltzekoak   Transexualitatearen kontrako beste autobus bat errepidera ateratzeko asmoa du Hazte Oir talde ultrakatolikoak. Gaur-biharretarako prest izango dute ibilgailua, eta Madrilen igaroko ditu lehen egunak. Datorren astean Euskal Herrira etortzeko asmoa du taldeak: Iruñera, Gasteizera, Bilbora eta…

Madrildik igarotzea debekatu diote transexualen aurkako autobusari

Epaile batek hartu du erabakia, kautelazko neurri gisa, transexualen aurkako mezuak kentzen dituen bitartean. Haren arabera, mezuak kalte egiten dio sexu joera “desberdina” dutenen duintasunari. Astearte gauaz geroztik Madrilgo udalaren aginduz geldiarazita zegoen autobusa ezin izango da Madrilgo kaleetatik igaro baldin eta transexualen aurkako mezuak kentzen ez baditu. Hala ebatzi du Madrilgo Instrukzio auzitegiko 42.…

«I’M ORLANDO, BUT I’M NOT GAY»

AITZIBER PZ. KARKAMO Orlandoko gertaerek astindua eman dio Mendebaldeko ikuspuntutik mundu deitzen diogun errealitateari. Sarraskiaren egileak marikoiak gorroto zituela jakin zen arren, Texasko gobernadoreorde ultrakatolikoak erailketak justifikatu bazituen ere, hildakoei azken agurra emateko behar duten tanatorioetan ultraeskuindar homofoboak bildu baziren ere, triskantzaren arrazoi zehatzak ahaztuz, bortizkeriarik gabeko mundua aldarrikatzen duten mezu inozo bezain hutsez bete…

Gutxienez 50 lagun hil dituzte homosexualak biltzen diren lokal bati eraso eginda, Orlandon

Goizaldean, lokalean dantzan eta festan ari zirenei tiroka ekin die erasotzaileak, eta ondoren han bertan gotortu da. Hasieran hildakoak 20 direla esan duten arren, azken zenbaketaren ostean 50 direla berri eman dute. Poliziak jakinarazi du erasotzailea ere hil dela, tiroketan. Homosexualak elkartzen diren lokal batera sartu, eta festan zebiltzanen kontra tiro egin du gizonezko batek,…