ABEL AZKONA. ARTISTA:«Argi gelditu da Iruñea ez dela hiri arrunt bat; hau Mordor da»

Kirioak dantzan jarri dizkie Azkonak katoliko hertsiei ‘Amen’ artelanarekin. Umorez hartu du «erreakzio neurrigabea», baina min eman dio protestek erakusketaren mezua urardotu izanak. Euria ari du Serapio Esparza plazan. Dozena bat pertsona daude erorien monumentuaren aitzinean, zain, aretoa noiz irekiko. Aitzinean, lau udaltzain, eraikina zaintzen. 18:00etan, aretoa zabaldu dute, eta Abel Azkonaren (Madril, 1988) Desenterrados…

Ostiak bakarrik batzuentzat

Iñaki Petxarroman Abel Azkona artistaren aurka salaketa jarri du Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak, «profanazioagatik». Artistak pederastia hitza ostia sakratuekin idatzi izanak «sinestun kristauen sentikortasuna» mintzen duela uste dute. Estimatzekoa litzateke sentsibilitate bera azaldu bazuten aurreko asteburuan Espainiako eta Nafarroako hainbat elizatan Francisco Franco diktadore faxista omentzeko egindako mezen harira, esate baterako, «terrorismoaren gorazarreagatik» salaketak jarriz.…

Abel Azkonaren erakusketak irekita jarraituko du Iruñean urtarrilera arte

Udalarekin ados jarri da Azkona, eta ‘Amen’ lana ez dute kenduko. Protestak ugaritu egin dira Alde eta kontra. Babesa eta salaketa. Bi muturretako erreakzioak sortzen jarraitzen du Abel Azkonaren lanak Iruñean. Serapio Esparza plazako aretoan duenDesenterrados erakusketako lanetako bat da eztabaidaren iturria. Ostia sagaratuekin Pederastia hitza idatzita daramaAmen izeneko lanak, eta tirabira bizia piztu du…

Prostitutak, «biktima ikusezinak»

Sexu indarkeriaren infernua gehien sufritzen duten sektoreetako bat prostitutena dela salatu du Askabide elkarteak ohar batean. Lanaren izaera «babesgabe eta arriskutsua» dela eta, prostitutak «bereziki kalteberak» direla nabarmendu du elkarteak: «Sozialki gaitzetsia dago prostituzioa, eta horri gehitu behar zaio irregulartasun administratiboa. Horrek guztiak azpikategoria batean kokatzen ditu prostitutak. Ikusezin bihurtzen ditu edozein erasoren aurrean».

Gizon homosexualen odola emateko debekua kentzen hasiko da Frantzia

Baldintza bat jarriko diete emaile izan nahi dutenei: urte batez sexu harremanik eduki ez izana «Etapaz etapa». Frantziako Gobernuak horrela amaituko du gizon homosexualek odola emateko zuten debekuaren araudia. Marisol Touraine Frantziako Osasun ministroak hala jakinarazi du Le Monde-n egindako iragarpen batean. Lehen etapa datorren urteko udaberrian hasiko da. Hortik aurrera, urte batez sexu harremanik…

Pasolini berriz aurkitua

Genero beltzeko pieza gogoangarriren batzuk idatziko ziren 1975eko azaroko lehen egun haietan Pier Paolo Pasoliniren hilketaren berri emateko. Horikeriaz zipriztindutako kronika eskandalizatuak. Gertakariak, bere hartan, osagai aproposenak eskaintzen zituen hartarako: Erromako aldirietan, Ostia inguruan, hala moduzko eremu bat… Domu santu gaua… Hiltzailea, hamazazpi urteko mutiko bat, txaperoa, Pasolinik ordu batzuk lehenago topatua… Zuri-beltzeko argazkietan, Pasoliniren…

«Euskal gaysporako kide sentitzen naiz»

New Yorkeko ‘queer’ munduaren jaietako argazkilari ibili da Koitz azken hogei urteotan. Genero estereotipoen inguruko egitasmo batean dabil orain, eta lehen emaitzak Euskal Etxean erakutsi ditu. Luis Foncillas Etxeberria Koitz Iruñean jaio zen, baina New Yorken aurkitu du bere txokoa. Etxe orratzen hiriko LGTB giroak erretratatzen bi hamarkada eman ditu. Queer argazkilaritzat definitu izan zaituzte.…

Sexu erasoengatik jarritako salaketetan ez du ugaritze «larririk» ikusi Jaurlaritzak

Ertzaintzaren datuak aurkeztu ditu Beltran de Herediak: igoera bat izan bazen ere, biktimek ipinitako salaketak, oro har, %16,7 urritu dira aurten Datuak esku artean hartuta agertu zen atzo Eusko Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Estefania Beltran de Heredia. Udan izan diren sexu erasoen inguruan Ertzaintzak egindako lanari buruzko galdera egina zion Nerea Llanos PPko legebiltzarkideak,…

Gazteluetako sexu erasoen auzia berriz irekitzeko eskatu dio sendiak Elizari

Aita santuarekiko «erabateko konfiantza» agertu du biktimaren aitak. Frantziskok berak ikertzea eta dituzten «frogak» ikustea nahi du Opus Deik Leioan (Bizkaia) duen Gaztelueta ikastetxean ustez 2008an izan ziren sexu erasoen inguruko auzia berriz irekitzeko eskatu diote Eliza katolikoari. Abusua salatu duen gaztearen aitak Frantzisko aita santuari berari egin dio eskaera: «Berak iker dezala nahi dugu,…

Nor bere gorputzaren jabe

Euskal Herrira iritsi da Emakumeen Mundu Martxa. Tafallatik sartu da karabana feminista; «harrera beroa» eskertu dute antolatzaileek. Abortatzeko eskubidearen aldeko aldarria egin dute Iruñean Kurdistandik martxoaren 6an abiatu zen Emakumeen Mundu Martxa, eta atzo goizean iritsi zen Euskal Herrira. Tafallan (Nafarroa) egin zuen lehen geldiunea, eta bertan izandako harrera «beroa» nabarmendu dute antolatzaileek. Handik Garesera…