«Homosexualitatea zurien kontua dela diote»

Afrikako hogei herrialdetan egindako zazpi hilabeteko bidaian, orientazio sexualagatik zigortu dituzten pertsonak ezagutu ditu Serenak; liburu batean kontatu ditu haien istorioak. Marc Serenak (Manresa, Herrialde Katalanak, 1983) ez du ulertzen nola zigortu daitekeen maitasuna: «Nola kondenatu daiteke norbait maitasunaren moduko gauza polit batengatik?». 2011. eta 2012. urteetan Afrikako hogei herrialdetan egon zen, eta han bildutako…

‘L’ hitza filmatzea

Rose Troche zinemagile eta telesailgileari Ohorezko Saria emanez abiatu da Zinegoak gaylesbotrans zinema jaialdia, Bilbon Rose Troche zara?», galdetu dio New Yorkeko metroan neska batek Rose Troche zinemagileari (Chicago, AEB, 1964), eta Rose Trochek, baietz. «Aurrekoan joan nintzen amarekin zure filma ikustera, eta, amaitutakoan, ni ere lesbiana nintzela esan nion. Mila eta mila esker». 1994an…

«Aniztasuna kulturaren bidez lantzea da gure apustua»

Astelehenean hasiko da gaylesbotrans zinema eta arte eszenikoen Zinegoak jaialdia, Bilbon. Alor artistikoa eta alor soziala uztartzea da erronka, Pau Guillen zuzendariaren hitzetan. Astelehenean hasiko da Zinegoak Bilboko gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia, baina hasita balego bezala da. Otsailaren 22tik 29ra egingo da berez jaialdia, eta ehun film baino gehiago proiektatuko dituzte guztira,…

‘Friendly’-ak ere badu ajerik

LGTB turismoa geroz eta garrantzi gehiago hartzen ari da, hein batean merkatu berriak lortzeko martxan jarritako espezializazioaren ildotik. Nolanahi ere, lesbiana, gay, transexual eta bisexualei eginiko eskaintzak zenbait arazo utzi ditu agerian: eskubideen merkantilizazioa, esaterako. Hiru gizon gazte. Erdikoa aldakatik lotua ortzadarraren koloreak dituen zapi luze batekin; beste biak, zapiaren muturretatik tiraka. Bizkaiko Zubiaren goiko…

Ikasle transexualen arreta hobetzeko protokolo bat egin du Eusko Jaurlaritzak

GASTEIZ. Ikasle transexualentzat eskola «espazio segurua» izan dadin, protokolo bat egin du Eusko Jaurlaritzak, eta eskola guztietara igortzeko asmoa du. Irizpideak ematen dituzte bertan haur eta nerabe horiek jaso behar duten artaren inguruan. Atzo aurkeztu zuten Eusko Legebiltzarrean. Osakidetzarako ere gida bat prestatzen ari direla esan zuen Gizarte Politiketarako sailburu Angel Toñak.

Zinegoak jaialdiak sail bat eskainiko dio Mexikoko transexualitateari

ZINEMA. Hilabete pasatxo falta da Bilbon egiten den Zinegoak zinema jaialdirako. Aurtengoak sail bat eskainiko dio Mexikoko transexualitateari. Lau filmek osatuko dute sail hori; bi fikziozkoak izango dira, eta beste bi, dokumentalak. Otsailaren 23tik 26ra bitartean proiektatuko dira, doan. Horietatik nabarmentzeko modukoa da Carmín Tropicalfilma, sari asko jasotakoa. Ventura Pons zuzendariak itxiko du jaialdia, El…

Bilbo, ‘gay friendly’? Bai zera!

Bilboko Udalari gayak interesatzen zaizkio. Politak, gazteak, dibertigarriak eta diru askorekin. Bilbotik kanpoko gayak, noski. Horregatik joan da FiturreraBilbao Gay Friendly sustatzera. Baina lesbianek eta transexualek ez bide dute horrenbeste diru eduki, Bilboko Udalari ez zaizkiolako hainbeste interesatzen. Noski, lesbianek familiak osatzera jo ohi dute amatasun instintuaren kontuarengatik, eta transexualek nahikoa lan izaten dute egin…

Abel Azkona artistak profanazio deliturik egin zuen ikertuko du Iruñeko epaitegiak

ARTEA. Abel Azkona artistak Iruñean egindako erakusketan deliturik egin ote zuen aztertuko du Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiak. Izan ere, Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak egindakoa tramiterako onartu du epaitegiak, eta sortzaileak profanazio deliturik eta erlijio sentimenduen aurkako deliturik egin ote duen aztertuko dute orain. Ostia kontsakratuekin osatutako pieza batek hainbat elkarte katolikoren haserrea piztu zuen, eta…

LUIXA REIZABAL. PSIKOLOGIAN DOKTOREA: «Sexismoa transmititzen du hezkuntza sistemak»

Eskolak sexismoa transmititzeko dituen moduak aztertu ditu Reizabalek. Dioenez, hezitzaileek eduki eta balio «maskulinoak» lehenesten dituzte. Luixa Reizabal Arruabarrena (Donostia, 1964) Psikologiako doktorea eta EHUko Donostiako Psikologia Fakultateko irakaslea eta ikertzailea da. Iaz,Genero berdintasunean hezteko gida. Familia, irakasle eta bestelako hezitzaileentzat liburua argitaratu zuen. Emakundek eskolako sexismoaz antolaturiko jardunaldietan izan zen atzo. Zer da hezkidetza?…