Futbolak eta jai giroak maskulinitate eredu tradizionalak sustatzen dituzte

Gazteek genero eredu zaharrei eusten dietela berretsi du Emakundek saritutako ikerketa batek. Kontzientzia kritikoa garatzeko, kontzientzia feministaren garrantzia nabarmendu dute Futbolak, jaiek eta zenbait aisialdi eremuk maskulinitate eredu tradizionalak sustatzen dituzte. Ondorio horretara heldu da Emakundek saritu duen ikerlan bat. «Horrek ez du esan nahi kirola egiten duten neska-mutilek ideia horri eutsiko diotenik, baina egia…

Aldarria, harro eta ozen

LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko asmoz, hainbat ekitaldi antolatu dituzte gaurko, Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan. Arratsaldean izango dira deialdi nagusiak: 19:30ean eta 20:00etan. Ozen entzungo da gaur, urtero legez, Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual, bisexual eta intersexualen aldarria kalean. Aurreko egunetan antolatu diren ekitaldiez gain, hainbat mobilizazio eta bestelako egitasmo egingo dituzte gaur.…

Heteroarauaren ihesean

Errefuxiatuen eta, bereziki, haien artean sexu disidenteen eskubideak aldarrikatu dituzte LGTBI komunitatearen eguneko manifestazioetan «Harrotasuna» eta «lotsa» uztartu dituzte ehunka lagunek Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunaren harira, manifestazioak egin zituzten atzo, Harrotasunak ez du mugarik lelopean. «Europako hiritarrok azken boladan ez dugu harro egoteko moduko arrazoirik. Badugu, ordea, zertaz lotsatu», ohartarazi…

Lantegietan LGTBIfobiaren aurkako borroka indartzeko premia ikusi du LABek

Sindikatuen arteko elkarlana sustatzeko asmoa iragarri du sindikatuak. Elkarretaratzea egin du Bilbon goizean, eta Euskal Herri osoan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitu du. LAB sindikatuko ordezkariak Bilboko Arriaga plazan elkartu dira LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean lantegietan ere sexu askatasuna aldarrikatzeko. Urtzi Ostolozaga sindikatuko bozeramailearen esanetan, “krisia hasi zenetik ugaritu egin dira erasoak”. Haren esanetan,…

Homofobiaren aurpegiak

Gizarteak inoiz baino normaltasun handiagoz ikusten du LGTBI komunitatea, baina ez da guztiz islatzen egunerokoan. Homofobiak bizirik dirau herritarren artean, nahiz eta «kontraesanezkoa» izan daitekeen. Stonnewalleko (New York, AEB) istiluen 47. urteurrena da gaur. Poliziek izen bereko tabernan egindako sarekadari erantzunez, altxatu egin ziren New Yorkeko gay, lesbiana eta transexualak. Mugarri bihurtu zen altxamendu hura…

Gutxienez 50 lagun hil dituzte homosexualak biltzen diren lokal bati eraso eginda, Orlandon

Goizaldean, lokalean dantzan eta festan ari zirenei tiroka ekin die erasotzaileak, eta ondoren han bertan gotortu da. Hasieran hildakoak 20 direla esan duten arren, azken zenbaketaren ostean 50 direla berri eman dute. Poliziak jakinarazi du erasotzailea ere hil dela, tiroketan. Homosexualak elkartzen diren lokal batera sartu, eta festan zebiltzanen kontra tiro egin du gizonezko batek,…

Hiesa, paradigma berrien iturburu

‘Anarchivo Sida’ Non: Tabakaleran, Donostia. Noiz arte: Ekainaren 26ra arte. Erakustaretora sartu, eta egurrezko horma baten atzeko aldearekin topatu naiz aurrez aurre. Sarreraz deskuidatu naizeneko sentsazioarekin sartu naiz, sentsazio arraro batekin; atzera burua jiratu, eta sarrerako atearen horman erakusketaren izenburua ikusi ostean, ostera ere aurrera jarraitu dut nondik jarraitu ez dakidan sentsazioarekin. Erakusketak ez dit…

LGTBIen aurkako erasoei arbuioa

Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, sexu aukeragatiko diskriminazioa gaitzetsi eta giza eskubideak aldarrikatzeko hamaika ekintza eta mobilizazio egin ziren atzo, Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan. LGTBI kolektiboaren aurkako erasoak salatu, eta sexu askatasunarekiko begirunea eskatu zuten, besteak beste, erakundeek eta eragileek; irudian, LAB sindikatuak atzo Bilbon egindako protesta, lantokietan ere sexu…