Gorrotoarekin lotutako 141 eraso egon ziren Hego Euskal Herrian 2014an

Espainiako Barne Ministerioak egindako txostenaren arabera, delitu gehienek, 102k, arrazakeria eta xenofobiarekin izan zuten zerikusia. Sare Antifaxistak, EHGAMek eta Kitzikanek salatu dute kopuruak gora egin duela, eta delitu gehienak zigorrik gabe gelditzen direla. Espainiako Barne Ministerioak gorrotozko delituen inguruko 2014ko txostena eman du argitara, eta Sare Antifaxista, EHGAM eta Kitzikan mugimenduek Hego Euskal Herriko datuen…

«Hondakin sozial baten emaitza da nire obra guztia»

Abel Azkona artistak propioago sentitzen ditu lan autobiografikoak, baina salaketa ekintza artistikoengatik da ezagunagoa. Bideo batean Koran bat jateagatik mehatxuak jaso ditu orain, adibidez. Bare mintzo da bere iraganaz Abel Azkona artista iruindarra (Madril, 1988), baina sakona da haren hitzek ageri duten zauria. Haurtzaroko tratu txarrez ari da, prostituta baten seme izateaz, adopzioaz, nerabezaroko suizidio…

Sexualitatea, etiketarik gabe

Ehunka herritar atera da Iruñeko karriketara, besta giroan askatasuna aldarrikatzeko eta Opus Deiko Nafarroako Unibertsitateak asteon generoari buruz egin kongresuari erantzuteko. Aingerutxoak eta deabruak. Apaiz masokistak. Ileordeak eta kolorez betetako mozorroak. Besta giroa eta musika. Dena, sexu askatasunaren aldeko prozesio bitxia egiteko. Generanitza batzordeko kideek deituta, ehunka herritar atera zen atzo Iruñeko karriketara, nork bere…

Hiruna urteko kartzela zigor eskaera Mikel Martin EHGAMeko kidearen ustezko bi erasotzailerentzat

Espainiako lau militar epaitzen hasi dira gaur, Donostian. 2005ean izan zen jipoia; konortea galdu arte jo zuten Martin eta 137 egun behar izan zituen zauriak osatzeko. Gaur hasi dute Donostiako Epaitegian Mikel Martin (Donostia, 1954) Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimenduko (EHGAM) eta Zutik-eko kidearen kontrako erasoari buruzko epaiketa, eta Espainiako lau militar daude akusatuen aulkian. Martinen…

Bikoteen Legea babestu zuten Eusko Legebiltzarreko taldeak saritu ditu EHGAMek; gotzainei, ordea, ‘Trapuzko Espartina’ eman die

Gay eta Lesbianen Egunaren kariaz, EHGAM Euskal Herriko Gay Askapenerako Mugimenduak ‘Urrezko Hirukia’ eta ‘Trapuzko Espartinak’ banatzen ditu. Gay eta lesbianen eskubideen defensa saritzen du Urrezko Hirukiak; Trapuzko Espartinek, berriz, jarrera homofoboak gaitzesten ditu. Bikoteen Legea babestu zuten Eusko Legebiltzarreko taldentzako izan da aurten saria —EAJ, EA, EB-IU, PSE-EE eta SArentzat—, eta Hego Euskal Herriko…