SEXUA ZAHARTZAROAN, TABUA GAINDITZEKO GARAIA IRITSI DA

Sexualitatea bizitza osoan zehar mantentzen dugun zerbait bada ere, badirudi nerabe, gazte eta helduen kontua besterik ez dela, haurrak eta adinekoak kanpoan utziz. Haurrak euren gorputza aztertzen hasten direla onartzen dugu, eta zahartzaroan zer? Sexua eta zahartzaroa uztarrezinak diren bi kontzeptu direla dirudi, gizarteak estali eta isilarazten duen zerbait, naturala den arren tabu modukoa bilakatu…

ITSASO ANDUEZA. EGK-KO LEHENDAKARIA «Gazteok ere ari gara berdintasuna lantzen»

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak barne diagnostikoa aurkeztu du. Erakundea osatzen duten gazteek genero berdintasunaren inguruan zer ikuspegi duten jakin nahi izan dute azterketa horren bitartez. Berdintasun diagnostikoa egin du EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, erakundearen eguneroko jardunean eta gazteen elkartze eta partaidetza sareetan berdintasun plana txertatzeko. Ikerketa bat egin du erakundea osatzen duten gazteen artean. Itsaso Andueza…

Sexu pilulatua, porroterantz

Ia hogei urte egin dituzte farmazia konpainiek ’emakumeentzako viagraren’ bila. Kezka artean, azaroan merkaturatu zuten Addyi izeneko pilula, depresioaren aurkako botika bat, baina ez du arrakastarik izan. Andreen sexu osasunaren medikalizazioaz eztabaida berpiztu du auziak. Botika hori ez da segurua, ezta eraginkorra ere». Irmo mintzo da Leonore Tiefer sexologoa, AEB Amerikako Estatu Batuetako New View…

JOANA MASÓ “Gorputzaren aldeko borroka soberania lortzeko borroka da”

Literaturan doktore, Université de Paris VIII-Saint-Denisen. Frantses ikasketen irakasle Universitat de Barcelonan. Ikerlari Centre Dona i Literatura UNESCO Katedran. Itzuli eta editatu ditu Helene Cixous, Jacques Derrida, Catherine Malabou, Jean-Luc Marion eta Jean-Luc Nancy. Eta gorputzari eman dio pare bat buelta. Zer da gorputza? Michel de Certeauk esan zuen: gorputza bere horretan aurkitzen zaila da.…

Euskarazko hiztegi erotikoa

Sarrera hau Euskaldunok euskaraz blogean argitaratua izan da Tamalez, bizitzako zenbait arlotan kosta egiten da oraindik euskaraz jardutea: sexuaz eta erotismoaz ari garenean, esaterako. Beraz, bada garaia kontu horietan ere euskaraz komunikatzeko! Askoz ere xarmangarriagoa izango da guztia, ziur gaude ? . Lehen urratsak errazagoak izan daitezen, asko lagunduko diguten zenbait hitz eta kontzeptu bildueuskararen…

Sexua, basakeria, maitasuna eta heriotza Berlinen

Azken boladan, beldurrezko istorioez osaturiko antologiak egitea, modan dagoen joera bat dirudi (V/H/S,  Tales of Halloween ala urrutira joan gabe,  EHaren ABDAak adibidez).  Kasu honetan “German Angst “(Beldur Alemana),  hiru istorio odoltsu, erotiko eta basatiz osaturiko lan bat. Normalean, mota honetako proiektuen akats nagusiena, guztien arteko adostasun falta izaten da. Hau da, filma osotasunean hartuz…

Hiru emakume elkarrekin “ezkondu” dira Brasilen

Notariotzara joan eta haien harremana erregistratu dute. Haurra izateko asmotan dira. Familia tradizionalaren eredua hankaz gora jarri dute. Ez da ordea, Brasilen halakorik gertatzen den lehenengo aldia. 2012an bi emakume eta gizonezko bat “ezkondu” ziren notariotzan. Notariotzan erregistratuta, familiatzat hartzen da hirukotea, ondasunen banaketa egin dute eta hiruretako batek beste biek izan ditzaketen osasun egoera…

Jokin Azpiazu: “Helburua ez da maskulinitatea eraldatzea, helburua berdintasunera gerturatzea da”

Elkarrizketa hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du Gizonezko batek feminista dela esatea, tamalez, ezohikoa zaio gizarteko zatirik handienari, oraindik ere. Jokin Azpiazu (Ermua, 1981) aditua eta aritua da horretan, eta Gizonak eta feminismoa. Pribilegiotik inplikaziora hitzaldia eskainiko du, bihar, 19:00etan, Abastos eraikinean. Gizonezkoen gehiengoa pribilegioan eroso al dago oraindik? Pentsatu egin behar dugu, pribilegioek gaur egun…

Sexismoa desagertuta, denok izango gara askeagoak

June Fernández. (Beldur Barik) Genero gaietan espezializatzen joan da urteekin June Fernandez gaztea, eta horren inguruko lan asko egin du, dela kazetari moduan edo era aktiboago batetan. Emakunderekin kolaboratzen du, SOS Arrazakeriarekin, eta gainera, Berdinsareak abiatutako Beldur Barik lehiaketan ere topatu dugu, komunikazio arduradun moduan. Feminismoak izan beharko lukeen garrantziaz eta gazteengan oraindik ere, matxismoa…

Sexualitatea, etiketarik gabe

Ehunka herritar atera da Iruñeko karriketara, besta giroan askatasuna aldarrikatzeko eta Opus Deiko Nafarroako Unibertsitateak asteon generoari buruz egin kongresuari erantzuteko. Aingerutxoak eta deabruak. Apaiz masokistak. Ileordeak eta kolorez betetako mozorroak. Besta giroa eta musika. Dena, sexu askatasunaren aldeko prozesio bitxia egiteko. Generanitza batzordeko kideek deituta, ehunka herritar atera zen atzo Iruñeko karriketara, nork bere…