Prostitutak ez, haien bezeroak zigortzea erabaki du Frantziak

Bi urte eta erdiko eztabaidaren ondotik onartu du Prostituzio Sistemaren Kontrako Legea Frantziako Asanblea Nazionalak. 3.750 eurorainoko isunak ezarriko dizkiete bezeroei Eztabaida eta aldaketa anitzen ondotik, Parisek onartu du azkenean Prostituzio Sistemaren Kontra Borrokatzeko eta Prostituitutako Pertsonak Laguntzeko Legea. Lehendik ere legedi zigortzailea zuen Frantziak sexu lanaren inguruan —prostituzio etxeak debekatuta daude, adibidez—, eta ildo…

“Gizonon prostituzioa botere posizio handiagotik egiten da, emakumeenarekin alderatuta”

Mikel Garcia Idiakez Lau emakume prostitutari egindako elkarrizketak eztabaida ugari eragin ostean, gizon prostitutu batelkarrizketatu du Hibai Arbide Aza kazetariak. Hona hainbat pasarte euskaratuta. Paralel prostitutuak txapero gisa identifikatzen du bere burua, gizonekin baino ez ditu harreman sexualak eta bere hitzetan, “gizonen prostituzioa botere posizio askoz handiagotik egiten da, emakumeenarekin alderatuta, eta hori rol banaketagatik…

Prostitutak, «biktima ikusezinak»

Sexu indarkeriaren infernua gehien sufritzen duten sektoreetako bat prostitutena dela salatu du Askabide elkarteak ohar batean. Lanaren izaera «babesgabe eta arriskutsua» dela eta, prostitutak «bereziki kalteberak» direla nabarmendu du elkarteak: «Sozialki gaitzetsia dago prostituzioa, eta horri gehitu behar zaio irregulartasun administratiboa. Horrek guztiak azpikategoria batean kokatzen ditu prostitutak. Ikusezin bihurtzen ditu edozein erasoren aurrean».