Identitatea ez dago hankartean, buruan baizik

Transexualitatea ikus dadin, eta transexualitateaz ikas dadin, Usurbilen argazki erakusketa eta ikus-entzunezko emanaldiak prestatu dituzte. Usurbilgo Udaleko Berdintasun  Saila eta Sutegi Udal Liburutegia dira antolatzaileak. Ekainaren 28a, Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen (LGTB) kolektiboaren Nazioarteko Askatasun Eguna, aitzakiatzat hartuta, erakusketek ekainaren 22tik 29ra iraungo dute. Errespetuz elkarteak gizon transexualen inguruko argazki erakusketa paratuko du. Helburua…

Gay, lesbiana eta etorkinen sendiak arazotsuen multzoan sartu ditu Madrilek

Familia plana onartu du Espainiako Gobernuak. Abortuak saihesteko, ikasketak ez oztopatzeko bekak eskainiko dizkie haurdun gazteei. Pentsioak igo nahi dizkie amei Familia Babesteko Plan Integrala onartu zuen atzo Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak. Berritzailea baino gehiago—225 neurrien hiru laurden martxan daude jada—, ideologikoa da egitasmoa, familia eredu tradizionala indartzea baitu helburu; Alfonso Alonso Osasun eta Gizarte…