Ekainaren 28ko Koordinakundearen komunikatua maiatzaren 17aren harira, Nazioarteko Homofobiaren aurkako eguna

Maiatzaren 17aren bezperan, les-homo-trans-bi-inter-fobiaren aurkako Nazioarteko eguna den honetan,  Bizkaiko E28ko Koordinakundea osatzen ditugun taldeek gure elkartasuna helarazi nahi diegu, lehenengo eta behin, bortizkeria hau jasaten duten pertsona guztiei. Azken egun hauetan Madrilen  gertatutako hainbat erasoren berri izan dugu, Bartzelonako mutil gay baten heriotzako arduradunak libre geratu dira, Marokon bi mutil gay atxilotu dituzte erasotuak izan ondoren, eliza katolikoa…

BENAT GACHEN LES BASCOS ELKARTEKO PRESIDENTEA: «Larrialdi egoeran ez, larritasuna arazo sozialetan dago»

Duela hamar urte sortu zen Les Bascos, Ipar Euskal Herrian LGTBen aldeko borrokan ari den elkartea. Larunbatean zuten ospakizun jaia Baionan, Elkarteen Etxean. Hori aitzakia harturik, sexu aukeren berdintasuna nola eta zertan den aztertzeko tartetxo bat hartu dugu historia irakasle honekin. Zertan gaude sexu aukeren bazterketari dagokionez egun? Ezkontza legeak erakutsi bezala, lege mailan gauzak…

Indarkeria matxistaren aurkako aldarria ozen entzun da Gasteizen

Indarkeria matxistaren aurkako aldarria ozen entzun da Gasteizen 11 eraso, 12 erantzun, Feministok prest! leloa zuen manifestazio jendetsu batek Gasteizeko kaleak zeharkatu ditu larunbat honetan, indarkeria matxistaren aurka eta emakumeen eskubideen alde egiteko. Manifestazioa 13:00etan atera da Bilbo plazatik, eta Alderdi politiko, sindikatu, kultura, kirola, gizarte eragile askoren babesa jaso du Gasteizen burututako manifestazio nazionalak.…

12.000 feminista indarkeria matxistaren aurka Gasteizko kaleetan

Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatu du “11 eraso 12 erantzun. Feministok Prest!” manifestazio nazionala. Eraso matxisten 2015eko uda gogorraren ondoren mugimendu feminista indartsu zegoen halako aldarria Arabako hiriburuan zabaltzeko. Hilotzak ia hozteko astirik ez du izan. Natalie Van Put, 34 urteko emakumea, apirilaren 5ean hil zen ustez senarrak emandako kolpeen ondorioz. Indarkeria matxistaren azken eraila…

Oihu geldiezina, aho batez

Euskal Herriko mugimendu feministak indarkeria matxisten aurka antolatutako manifestazioak 12.000 lagun bildu ditu Gasteizen. Emakumeek euren bizitzen protagonista izatea aldarrikatu dute. Bideoa: Mobilizazio eguneko erreportajea (Lara Madinabeitia, BERRIA TB). «Ez dugu atzera egingo. Geldiezinak gara. Zuen indarkeriek erantzuna jasoko dute!». Andre Maria Zuriaren plazan hasitako oihua ozen zabaldu zen bazter guztietatik. Feministok Prest plataformak deitutako…

Prostitutak ez, haien bezeroak zigortzea erabaki du Frantziak

Bi urte eta erdiko eztabaidaren ondotik onartu du Prostituzio Sistemaren Kontrako Legea Frantziako Asanblea Nazionalak. 3.750 eurorainoko isunak ezarriko dizkiete bezeroei Eztabaida eta aldaketa anitzen ondotik, Parisek onartu du azkenean Prostituzio Sistemaren Kontra Borrokatzeko eta Prostituitutako Pertsonak Laguntzeko Legea. Lehendik ere legedi zigortzailea zuen Frantziak sexu lanaren inguruan —prostituzio etxeak debekatuta daude, adibidez—, eta ildo…

ITSASO ANDUEZA. EGK-KO LEHENDAKARIA «Gazteok ere ari gara berdintasuna lantzen»

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak barne diagnostikoa aurkeztu du. Erakundea osatzen duten gazteek genero berdintasunaren inguruan zer ikuspegi duten jakin nahi izan dute azterketa horren bitartez. Berdintasun diagnostikoa egin du EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, erakundearen eguneroko jardunean eta gazteen elkartze eta partaidetza sareetan berdintasun plana txertatzeko. Ikerketa bat egin du erakundea osatzen duten gazteen artean. Itsaso Andueza…

«Nafarroan, familia tradizionalari begira diseinatu izan dira genero politikak»

MERTXE LERANOZ. NAFARROAKO BERDINTASUNERAKO INSTITUTUKO ZUZENDARI KUDEATZAILEA UPNren agintaldian galdutako autonomia berreskuratzeko bidean da Berdintasun Institutua. ‘Familia’ azpisailetik aterata, gizarte eragileekiko harremanetan sakondu nahi dute orain. Genero ikuspegia administrazioaren esparru guztietara zabaltzea, mugimendu feministarekiko harremanak sendotzea eta legeak berdintasun irizpideen arabera moldatzea. «Hori ere aldaketa da», esan zuen Mertxe Leranozek (Iruñea, 1966), Nafarroako Gobernuak berdintasunaren…