LGTBI zentro bat irekiko du Iruñeko Udalak abenduan

LGTBI (Lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexual) zentroak abenduan zabalduko ditu ateak. Sexu eta genero aniztasuna tratatuko ditu eta arreta sexologiko eta psikosoziala eskainiko du.   Iruñeko San Gregorio kaleko 28. zenbakian egongo da LGTBI zentroa. Abenduan jarriko dute martxan, eta sexu eta genero aniztasunari buruzko formazio eta informazioa eskainiko dute bertan. Sexu orientazio edota…

XABI SANCHEZ GORONAETA. SEXUA ERDIGUNEAN JARRITA “Sexuan arreta jartzea gorputzera itzultzea da”

ruñeak badu LGTBQI politikak garatu ahal izateko bulegoa. Kattalingorriko kideak gogor ibili dira lanean azken hilabete hauetan, ikasturte berriarekin batera bulegoko baliabide guztiak martxan jarri ahal izateko. Ekimena ez dator komunitate zehatz bati zerbitzu asistentziala ematera bakarrik, gizarte osoari egin nahi dio ekarpena: erreferentzia sexologiko berri bat izan nahi du pertsona guztientzat. Sexua ala generoa,…

Bilbon izandako eraso lesbofoboa salatu du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak

BILBO. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak joan den larunbatean Bilbon izandako eraso lesbofoboa salatu du. Gizon batek bi emakume jo zituen elkarri musu ematen ari zirelako, EGK-k azaldu duenez. «Guztiz onartezina» dela adierazi dute; erasoen lekuko izan daitezkeenei dei egin diete ez daitezen isildu eta halakoen kontra jardun dezaten.

Transexualitateari arreta «integrala» emateko gida bat aurkeztu dute

Transexualitatea despatologizatzeko lehentasuna jarri du Eusko Jaurlaritzak, baina proba batzuk mantenduko ditu. Hezkuntzan, osasunean eta eremu sozialean baliatzeko aholkuak bildu dituzte «Transexualitatea ez da desoreka bat, ez buruko gaixotasun bat, ezta soziopatia bat ere; aniztasun gertaera bat da». Hala jaso du Eusko Jaurlaritzak transexualitate egoeran dauden pertsonei arreta emateko gidako sarreran. Arreta hori modu «integralean»…

Aldarria, harro eta ozen

LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko asmoz, hainbat ekitaldi antolatu dituzte gaurko, Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan. Arratsaldean izango dira deialdi nagusiak: 19:30ean eta 20:00etan. Ozen entzungo da gaur, urtero legez, Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual, bisexual eta intersexualen aldarria kalean. Aurreko egunetan antolatu diren ekitaldiez gain, hainbat mobilizazio eta bestelako egitasmo egingo dituzte gaur.…

Lantegietan LGTBIfobiaren aurkako borroka indartzeko premia ikusi du LABek

Sindikatuen arteko elkarlana sustatzeko asmoa iragarri du sindikatuak. Elkarretaratzea egin du Bilbon goizean, eta Euskal Herri osoan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitu du. LAB sindikatuko ordezkariak Bilboko Arriaga plazan elkartu dira LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean lantegietan ere sexu askatasuna aldarrikatzeko. Urtzi Ostolozaga sindikatuko bozeramailearen esanetan, “krisia hasi zenetik ugaritu egin dira erasoak”. Haren esanetan,…

LGTBIen aurkako erasoei arbuioa

Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, sexu aukeragatiko diskriminazioa gaitzetsi eta giza eskubideak aldarrikatzeko hamaika ekintza eta mobilizazio egin ziren atzo, Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan. LGTBI kolektiboaren aurkako erasoak salatu, eta sexu askatasunarekiko begirunea eskatu zuten, besteak beste, erakundeek eta eragileek; irudian, LAB sindikatuak atzo Bilbon egindako protesta, lantokietan ere sexu…

LGTBIfobiaren kontrako eguna ospatuko du Gasteizek

1990eko maiatzaren 17an gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuen homosexualitatea Osasunaren Mundu Erakundeak. Data hori dela-eta, transexual, lesbiana, gay, bisexual eta intersexualenganako errespetua aldarrikatzeko jarduerak antolatu dituzte Gasteizen. 1990eko maiatzaren 17an gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuen homosexualitatea Osasunaren Mundu Erakundeak. Hori izan zen lehen urratsa, sexu-joera eta -identitatea onartuak izaten has zitezen, gizarteen berezko aniztasunaren baitako…

Homofobia eta transfobiaren aurkako “agente aktibo” gisa aurkeztu da Bilboko Udala

Gizakien dibertsitatearen eta askatasunaren errespetuarekin “konpremetituta” dagoela azaldu du gaur Bilboko Udalak, eta “hartu beharreko neurriak har daitezela” eskatu du, dela legegintzakoak, dela administratiboak dela bestelakoak, “sexu orientazioan edo genero-identitatean oinarritutako tratu diskriminatzailea debekatzeko eta ezabatzeko Admnistrazioaren maila guztietan”.  Gaur bezalako egun batean, 1990ean, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea patologien zerrendatik atera zuen. Horregatik ospatzen da harrezkero…