Gizon homosexualen odola emateko debekua kentzen hasiko da Frantzia

Baldintza bat jarriko diete emaile izan nahi dutenei: urte batez sexu harremanik eduki ez izana «Etapaz etapa». Frantziako Gobernuak horrela amaituko du gizon homosexualek odola emateko zuten debekuaren araudia. Marisol Touraine Frantziako Osasun ministroak hala jakinarazi du Le Monde-n egindako iragarpen batean. Lehen etapa datorren urteko udaberrian hasiko da. Hortik aurrera, urte batez sexu harremanik…

Pasolini berriz aurkitua

Genero beltzeko pieza gogoangarriren batzuk idatziko ziren 1975eko azaroko lehen egun haietan Pier Paolo Pasoliniren hilketaren berri emateko. Horikeriaz zipriztindutako kronika eskandalizatuak. Gertakariak, bere hartan, osagai aproposenak eskaintzen zituen hartarako: Erromako aldirietan, Ostia inguruan, hala moduzko eremu bat… Domu santu gaua… Hiltzailea, hamazazpi urteko mutiko bat, txaperoa, Pasolinik ordu batzuk lehenago topatua… Zuri-beltzeko argazkietan, Pasoliniren…

Aitzol Azurtzaren bizitza pribatua bortxatu izana salatu du New Yorkeko Euskal Etxeak

Orain arte New Yorkeko Euskal Etxeko lehendakari izan den Aitzol Azurtzari elkartasuna adierazi dio bazkideen batzarrak eta zenbait komunikabidek bere bizitza pribatua bortxatzeko egin duten «lan zitala» salatu du. Euskal Etxearen mendeurren ekitaldietan gertatutakoak soka luzea ekarri du. Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrekzorion mezua igorri zuen bideo bitartez, eta New Yorken zen Iñigo Urkullu lehendakariak…

Aldarte eta Ehgamen artean idatziako “Begirada ausartak” liburua aurkeztu dute New Yorkeko euskal etxean, ‘Aniztasunaren Asteburua’ ihardunaldietan barne

(artikulu hau Euskal Kulturan izan da argitaratua) New Yorkeko Euzko Etxeak euskal herritartasun arragoa aldarrikatu zuen bere lehen Aniztasunaren Asteburuan   Urriko bigarren asteburuan, 9tik 11ra, lehendabiziko Aniztasunaren Asteburua antolatu zuen New Yorkeko Euzko Etxeak. Gayaldi festibalaren eboluziotzat har daitekeen jaialdi honek euskal herritar izateko definizio bakarra ez dagoela aldarrikatu nahi du, Aitzol Azurtza antolatzaileak EuskalKultura.com-i azaldu…

New Yorkeko Euzko Etxeak euskal herritartasun arragoa aldarrikatu zuen bere lehen Aniztasunaren Asteburuan

Urriko bigarren asteburuan, 9tik 11ra, lehendabiziko Aniztasunaren Asteburua antolatu zuen New Yorkeko Euzko Etxeak. Gayaldi festibalaren eboluziotzat har daitekeen jaialdi honek euskal herritar izateko definizio bakarra ez dagoela aldarrikatu nahi du, Aitzol Azurtza antolatzaileak EuskalKultura.com-i azaldu dionez. Ospakizunez eta festaz aparte, ekintza kulturalak ere hartu zituen barne hiru eguneko programak. New York, AEB. Bi film emanaldi, liburu…

«Euskal gaysporako kide sentitzen naiz»

New Yorkeko ‘queer’ munduaren jaietako argazkilari ibili da Koitz azken hogei urteotan. Genero estereotipoen inguruko egitasmo batean dabil orain, eta lehen emaitzak Euskal Etxean erakutsi ditu. Luis Foncillas Etxeberria Koitz Iruñean jaio zen, baina New Yorken aurkitu du bere txokoa. Etxe orratzen hiriko LGTB giroak erretratatzen bi hamarkada eman ditu. Queer argazkilaritzat definitu izan zaituzte.…

Gazteluetako sexu erasoen auzia berriz irekitzeko eskatu dio sendiak Elizari

Aita santuarekiko «erabateko konfiantza» agertu du biktimaren aitak. Frantziskok berak ikertzea eta dituzten «frogak» ikustea nahi du Opus Deik Leioan (Bizkaia) duen Gaztelueta ikastetxean ustez 2008an izan ziren sexu erasoen inguruko auzia berriz irekitzeko eskatu diote Eliza katolikoari. Abusua salatu duen gaztearen aitak Frantzisko aita santuari berari egin dio eskaera: «Berak iker dezala nahi dugu,…

LAB eta Steilas saritu ditu EHGAMek sexu askapenaren egunaren harira

Ekainaren 28a bertan da eta EHGAMek urteroko sari eta zigorren berri eman du. LAB eta Steilas sindikatuek jasoko dute aurten Urrezko hirukia, zigor edo salaketa modura ematen duten Trapuzko espartina, berriz, Bilboko Udalarentzat izango da, ‘cruising’-a debekatzeagatik. Sexu askapenaren eguna izango da igandean eta horren harrira urteroko Urrezko hirukia sariak eta Trapuzko espartina zigor edo…