Gay, lesbiana eta etorkinen sendiak arazotsuen multzoan sartu ditu Madrilek

Familia plana onartu du Espainiako Gobernuak. Abortuak saihesteko, ikasketak ez oztopatzeko bekak eskainiko dizkie haurdun gazteei. Pentsioak igo nahi dizkie amei Familia Babesteko Plan Integrala onartu zuen atzo Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak. Berritzailea baino gehiago—225 neurrien hiru laurden martxan daude jada—, ideologikoa da egitasmoa, familia eredu tradizionala indartzea baitu helburu; Alfonso Alonso Osasun eta Gizarte…

Ehgam, Kitzikan eta Sare Antifaxista taldeek gorroto-erasoak salatu dituzte prentsaurreko batean

Pasa den astean, estatu espainolean 2014. urtean zehar gertatutako gorroto krimenen inguruko txosten bat zabaldu zen. Hemen bildutakook, txosten horretan agertzen diren datu kezkagarrien inguruko balorazio bat egin nahi dugu; oharkabean bizi den errealitate bat islatzen duten heinean. Eraso arrazistak, homofoboak edota aporofoboak eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen kontrako erasoak ematen ari dira gurean, gero…

“Oso garrantzitsua da emakume lesbianek beren izaera sexuala ikusaraztea gizarte-zerbitzuak erabiltzerakoan”

Emakundek eginda Testua: Karolina Almagia Argazkiak: Jon Hernáez Elkarrizketa PDF formatuan Inmaculada Mujika, Elena Olaortua, Josune Ortiz eta Amparo Villar dira lan honen egileak:“Lesbianas con recursos. Una mirada sobre el acceso y el uso de los recursos sociales en la CAE por parte de las mujeres lesbianas”. Lan hori 2013ko Emakunde bekari esker egin da;…

EHGAMek bat egiten du Kitzikanek deituriko elkarretaratzearekin, bere kide batek gaur arratsaldean jasotako eraso homofoboaren aurka egiteko

Gaur,apirilaren 6an, Algortako Bikain tabernan, Kitzikaneko kide batek eraso homofobo bortitza jazo du. Honi erantzuteko, bihar arratsaldeko 20:00etan Kitzikanek konzentraziora deitu du Algortako Telletxe plazan. EHGAMek bat egiten du deiarekin eta deitzen du elkarreteratzera joateko EHGAM se suma a la convocatoria de concentración mañana 7 de abril en la plaza Telletxe de Algorta  a las…

Piknik-nudistatik EHGAM-en Gurutze-bidera

Zuzeu-tik hartuta Ekintza antiklerikalak II: Piknik-nudistatik EHGAM-en Gurutze-bidera Erdi Arotik ezagutzen badira ere, Trentoko Eliz-batzarraren ondoren hartu zuten indarra prozesio katolikoek, eta XVI. mendea geroztik Aste Santu guztietan izaten dira gure kaleetan elizkoiek kartsu eta besteok aihergatasunez bizi ditugun ospakizun erlijiosoak, asperraldiz ez bada. Prozesio ateoei dagokienez, 80ko hamarkadan izan zuten indarra Euskal Herrian, Jon…

GazteBurdela, inposatutako arauak hausteko topaketa

Euskal Herriko Gazteria Sexu Askapenerako Mugimenduak GazteBurdela topaketa iragarri du datorren martxoaren 24rako, Durangon. Antolatzaileen esanetan, ekimena «hausnarketa sakonetatik eta autokritika zorrotzetik» jaio da, «gay eta lesbiana erakunde erreformistek» historian zehar erabilitako «erakusleiho eta ghettoetatik» kanpo, eta bereziki gazteentzat dago zuzendua. GazteBurdelak «sexualitate hautuetatik harago» joateko apustua egiten du, «sistemak gure bizimoduan inposatutako bizi eredua»…

Sexualitatea, etiketarik gabe

Ehunka herritar atera da Iruñeko karriketara, besta giroan askatasuna aldarrikatzeko eta Opus Deiko Nafarroako Unibertsitateak asteon generoari buruz egin kongresuari erantzuteko. Aingerutxoak eta deabruak. Apaiz masokistak. Ileordeak eta kolorez betetako mozorroak. Besta giroa eta musika. Dena, sexu askatasunaren aldeko prozesio bitxia egiteko. Generanitza batzordeko kideek deituta, ehunka herritar atera zen atzo Iruñeko karriketara, nork bere…

Bikoteen Legea babestu zuten Eusko Legebiltzarreko taldeak saritu ditu EHGAMek; gotzainei, ordea, ‘Trapuzko Espartina’ eman die

Gay eta Lesbianen Egunaren kariaz, EHGAM Euskal Herriko Gay Askapenerako Mugimenduak ‘Urrezko Hirukia’ eta ‘Trapuzko Espartinak’ banatzen ditu. Gay eta lesbianen eskubideen defensa saritzen du Urrezko Hirukiak; Trapuzko Espartinek, berriz, jarrera homofoboak gaitzesten ditu. Bikoteen Legea babestu zuten Eusko Legebiltzarreko taldentzako izan da aurten saria —EAJ, EA, EB-IU, PSE-EE eta SArentzat—, eta Hego Euskal Herriko…