Aitzol Azurtzaren bizitza pribatua bortxatu izana salatu du New Yorkeko Euskal Etxeak

Orain arte New Yorkeko Euskal Etxeko lehendakari izan den Aitzol Azurtzari elkartasuna adierazi dio bazkideen batzarrak eta zenbait komunikabidek bere bizitza pribatua bortxatzeko egin duten «lan zitala» salatu du. Euskal Etxearen mendeurren ekitaldietan gertatutakoak soka luzea ekarri du. Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrekzorion mezua igorri zuen bideo bitartez, eta New Yorken zen Iñigo Urkullu lehendakariak…

Aldarte eta Ehgamen artean idatziako “Begirada ausartak” liburua aurkeztu dute New Yorkeko euskal etxean, ‘Aniztasunaren Asteburua’ ihardunaldietan barne

(artikulu hau Euskal Kulturan izan da argitaratua) New Yorkeko Euzko Etxeak euskal herritartasun arragoa aldarrikatu zuen bere lehen Aniztasunaren Asteburuan   Urriko bigarren asteburuan, 9tik 11ra, lehendabiziko Aniztasunaren Asteburua antolatu zuen New Yorkeko Euzko Etxeak. Gayaldi festibalaren eboluziotzat har daitekeen jaialdi honek euskal herritar izateko definizio bakarra ez dagoela aldarrikatu nahi du, Aitzol Azurtza antolatzaileak EuskalKultura.com-i azaldu…

«Eskubideen lege batean administrazioa ezin da bermea izan»

EUGENI RODRIGUEZ. KATALUNIAKO HOMOFOBIAREN BEHATOKIA Rodriguezek irmo defendatu du Kataluniako homofobiaren aurkako legea: eskubideak bermatzeko, zigorrak ezartzeko eta kolektiboa ahalduntzeko balio duela dio. Dena den, aurkitu diote ahulgunerik. Iazko urriaren 8an onartu zuen Kataluniako Parlamentuak Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Eskubideen Aldeko eta Homofobiaren Aurkako Legea. Ibilian, testuaren indarguneak eta ahulguneak identifikatu dituzte. «Arrisku hori…

Munilla: “Familia eta ezkontza desegitea du helburu genero ideologiak”

Gipuzkoako gotzainak ohartarazi du litekeena dela etorkizunean katolikoek “garesti” ordaindu behar izatea “pentsamendu bakarrarekiko ikuspuntu kritikoa”. Familia tradizionala goraipatzeko baliatu du Jose Igancio Munilla gotzainak Ama Birjin eguneko sermoia, eta bide batez Mendebaldeak bultzatzen duen “genero ideologia” gaitzetsi du, ohartaraziz “familia eta ezkontza” desegitea duela helburu. “Garrantzitsua da ohartzea politikoki zuzentzat dugunak bat egiten duela…

Nigerian kartzela arriskuan, lesbiana izateagatik

Hendaiako atxikitze zentroan dago, eta 26 urte ditu. Kanporatze arriskuan da: herrira itzuliz gero, hamalau urteko zigorra izango luke Uztailaren 24tik Hendaiako atxikitze zentroan (Lapurdi) da Elita izeneko emakume bat, eta haren egoera salatu du etorkinen eskubideen aldeko Cimade elkarteak. 26 urte ditu, nigeriarra da, eta lesbiana: kanporatua izateko arriskuan da, eta bere jaioterrian hamalau…

Bortxatu zutela erran zuen gizonezkoak kendu egin du salaketa

Samuel Vuelta Simon prokuradoreak azaldu duenez, onartua izan zen bi gizonen arteko sexu harremana, ez “inposatua”. Lagunei ezkutatzeko asmoz erran zuen mutilak bortxatu zutela. Asteazken gauean bortxatu zutela kontatu zion Poliziari 18 urteko mutil batek, eta atzo ezeztatu egin zuen salatutakoa. Samuel Vuelta Simon Baionako prokuradoreak BERRIAri erran dionez, hain zuzen, ustezko erasotzaileak ez zuen…

Gutxienik sei lagun labankadaz zauritu dituzte Jerusalemen, Gay Harrotasunaren martxan

Ultraortodoxo judutar bat hartu dute atxilo. Zaurituetako bi oso larri daude. sraelgo Poliziak atxilotu du ustez sei lagun labankadaz zauritu dituen gizonezkoa. Ultraordoxo judutar bat dela zabaldu dute hedabideek. Gaur arratsaldean egin du erasoa, Jerusalemen, Gay Harrotasunaren martxan. Zaurituetako bi oso larri daude. Duela hamar urte antzeko beste eraso bat izan zen martxa berean. Harrezkero,…