H(ETEROAR)AU (A) EZ DA GURE BAKEA. PLAZEREZ DESOBEDITU

SAIOA IRAOLA URKIOLA EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTA Familia nuklearrik? Ez, eskerrik asko. Gero eta gehiago gara patriarkatuaren oinarria den familia nuklearraren nagusitasuna eta gailentzen den harreman eredua ezbaian jarriz, heteroaraua plazerez desobeditzeko hautua egiten dugunak: guraso bakarrak, lesbianak, bi guraso baino gehiagoko haurrak, harreman poligamiakoak dituztenak, ama izatea erabakitzen dugun lesbiana bikoteak, sexu langileak, transexualak,…

Indarkeria matxistaren aurkako aldarria ozen entzun da Gasteizen

Indarkeria matxistaren aurkako aldarria ozen entzun da Gasteizen 11 eraso, 12 erantzun, Feministok prest! leloa zuen manifestazio jendetsu batek Gasteizeko kaleak zeharkatu ditu larunbat honetan, indarkeria matxistaren aurka eta emakumeen eskubideen alde egiteko. Manifestazioa 13:00etan atera da Bilbo plazatik, eta Alderdi politiko, sindikatu, kultura, kirola, gizarte eragile askoren babesa jaso du Gasteizen burututako manifestazio nazionalak.…

12.000 feminista indarkeria matxistaren aurka Gasteizko kaleetan

Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatu du “11 eraso 12 erantzun. Feministok Prest!” manifestazio nazionala. Eraso matxisten 2015eko uda gogorraren ondoren mugimendu feminista indartsu zegoen halako aldarria Arabako hiriburuan zabaltzeko. Hilotzak ia hozteko astirik ez du izan. Natalie Van Put, 34 urteko emakumea, apirilaren 5ean hil zen ustez senarrak emandako kolpeen ondorioz. Indarkeria matxistaren azken eraila…

Oihu geldiezina, aho batez

Euskal Herriko mugimendu feministak indarkeria matxisten aurka antolatutako manifestazioak 12.000 lagun bildu ditu Gasteizen. Emakumeek euren bizitzen protagonista izatea aldarrikatu dute. Bideoa: Mobilizazio eguneko erreportajea (Lara Madinabeitia, BERRIA TB). «Ez dugu atzera egingo. Geldiezinak gara. Zuen indarkeriek erantzuna jasoko dute!». Andre Maria Zuriaren plazan hasitako oihua ozen zabaldu zen bazter guztietatik. Feministok Prest plataformak deitutako…

Prostitutak ez, haien bezeroak zigortzea erabaki du Frantziak

Bi urte eta erdiko eztabaidaren ondotik onartu du Prostituzio Sistemaren Kontrako Legea Frantziako Asanblea Nazionalak. 3.750 eurorainoko isunak ezarriko dizkiete bezeroei Eztabaida eta aldaketa anitzen ondotik, Parisek onartu du azkenean Prostituzio Sistemaren Kontra Borrokatzeko eta Prostituitutako Pertsonak Laguntzeko Legea. Lehendik ere legedi zigortzailea zuen Frantziak sexu lanaren inguruan —prostituzio etxeak debekatuta daude, adibidez—, eta ildo…

«Nafarroan, familia tradizionalari begira diseinatu izan dira genero politikak»

MERTXE LERANOZ. NAFARROAKO BERDINTASUNERAKO INSTITUTUKO ZUZENDARI KUDEATZAILEA UPNren agintaldian galdutako autonomia berreskuratzeko bidean da Berdintasun Institutua. ‘Familia’ azpisailetik aterata, gizarte eragileekiko harremanetan sakondu nahi dute orain. Genero ikuspegia administrazioaren esparru guztietara zabaltzea, mugimendu feministarekiko harremanak sendotzea eta legeak berdintasun irizpideen arabera moldatzea. «Hori ere aldaketa da», esan zuen Mertxe Leranozek (Iruñea, 1966), Nafarroako Gobernuak berdintasunaren…

Sexu pilulatua, porroterantz

Ia hogei urte egin dituzte farmazia konpainiek ’emakumeentzako viagraren’ bila. Kezka artean, azaroan merkaturatu zuten Addyi izeneko pilula, depresioaren aurkako botika bat, baina ez du arrakastarik izan. Andreen sexu osasunaren medikalizazioaz eztabaida berpiztu du auziak. Botika hori ez da segurua, ezta eraginkorra ere». Irmo mintzo da Leonore Tiefer sexologoa, AEB Amerikako Estatu Batuetako New View…

Atleta transexualak Joko Olinpikoetan: Aitzindari izatearen ajeak

COI nazioarteko olinpiar batzordeak egindako aldaketa medio, atleta transexualek aurrenekoz parte hartu ahal izango dute Joko Olinpikoetan, sexu aldaketa egiaztatuko lukeen mediku-operazioa egin beharrik izan gabe. Baldintza moduan, emakumezkoen probetan lehiatuko direnek, urtebete lehenago eman beharko dute euren asmoen berri, eta denbora tarte horretan testosterona maila 10 nmol/L azpitik mantendu beharko dute. Orain arte bi…

Ez musukatzeko exijitu dio emakume batek lesbiana bikote bati Iruñeko Billabesan

Ohar bat eman zion hiri garraioan zebilen emakume batek lesbiana bikote bati, gainontzeko bidaiariak “molestatzen” ari zirela esanez eta “errespetua” eskatu zien. Sare sozialetan salatu du nesketako batek gertatutakoa. Urtarrilaren 7an pasa zen. Haren Twitter kontuaren bidez salatu zuen nesketako batek egoera: “Hara! Ikusi zer eman digun emakume batek billabesan muxu emateagatik neskari eta bioi.…