LGTBI zentro bat irekiko du Iruñeko Udalak abenduan

LGTBI (Lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexual) zentroak abenduan zabalduko ditu ateak. Sexu eta genero aniztasuna tratatuko ditu eta arreta sexologiko eta psikosoziala eskainiko du.   Iruñeko San Gregorio kaleko 28. zenbakian egongo da LGTBI zentroa. Abenduan jarriko dute martxan, eta sexu eta genero aniztasunari buruzko formazio eta informazioa eskainiko dute bertan. Sexu orientazio edota…

XABI SANCHEZ GORONAETA. SEXUA ERDIGUNEAN JARRITA “Sexuan arreta jartzea gorputzera itzultzea da”

ruñeak badu LGTBQI politikak garatu ahal izateko bulegoa. Kattalingorriko kideak gogor ibili dira lanean azken hilabete hauetan, ikasturte berriarekin batera bulegoko baliabide guztiak martxan jarri ahal izateko. Ekimena ez dator komunitate zehatz bati zerbitzu asistentziala ematera bakarrik, gizarte osoari egin nahi dio ekarpena: erreferentzia sexologiko berri bat izan nahi du pertsona guztientzat. Sexua ala generoa,…

“Munduak ez gaitu aldatuko; guk aldatuko dugu mundua”

Kalean jolasean ari zirela, ezezagun bat joan zitzaien Jen Anderson eta haren semeari. Semeak gona janztea “oker” zegoela esan zien, eta argazkiak egin zizkien. Amak mezu bat idatzi zuen sarean, eta birala egin da. Mezua, euskarara itzulita, albiste barruan. Orain egun gutxi, kalean jolasean ari ziren Jen Anderson eta haren semea. Kolore biziko gona bat…

Sexu askatasunaren alde manifestazio jendetsuak Euskal Herrian

LGTB Harrotasunaren Nazioarteko Egunak Euskal Herriko hiri nagusiak koloreztatu ditu ekainaren 28an. Borrokarako, sexu askatasuna aldarrikatzeko eta aniztasuna ospatzeko egunean ortzadarra izan da protagonista. Hego Euskal Herriko hiriburuetan barrena manifestazio jendetsuak izan dira. Arratsalderako zegoen egina deialdia lau hiriburuetan eta ehunka lagun bildu ditu gay harrotasunaren eta aniztasunaren aldarrikapenaren egunak. LGTBfobiaren aurkako aldarriak nagusitu dira…

“Sexu askatasuna posible izateko, pertsonen duintasuna errespetatu behar da”

Urtero ohi duenez, EHGAM Euskal Herriko Gay Askapenerako Mugimenduak Urrezko Hirukia sariak banatu ditu gaur Bilboko Kafe Antzokian. ker Ortiz de Zarate, Javier Liñera eta Jon Koldo Vazquez aktoreek jaso dute, euren ibilbide profesionalean LGTBI komunitatearen helburuekin bat datozen gaiak jorratzeagatik. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak Imanol Alvarez EHGAMeko kidearekin eta Vazquez sarituarekin hitz…

Aldarria, harro eta ozen

LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko asmoz, hainbat ekitaldi antolatu dituzte gaurko, Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan. Arratsaldean izango dira deialdi nagusiak: 19:30ean eta 20:00etan. Ozen entzungo da gaur, urtero legez, Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual, bisexual eta intersexualen aldarria kalean. Aurreko egunetan antolatu diren ekitaldiez gain, hainbat mobilizazio eta bestelako egitasmo egingo dituzte gaur.…

Heteroarauaren ihesean

Errefuxiatuen eta, bereziki, haien artean sexu disidenteen eskubideak aldarrikatu dituzte LGTBI komunitatearen eguneko manifestazioetan «Harrotasuna» eta «lotsa» uztartu dituzte ehunka lagunek Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunaren harira, manifestazioak egin zituzten atzo, Harrotasunak ez du mugarik lelopean. «Europako hiritarrok azken boladan ez dugu harro egoteko moduko arrazoirik. Badugu, ordea, zertaz lotsatu», ohartarazi…

Lantegietan LGTBIfobiaren aurkako borroka indartzeko premia ikusi du LABek

Sindikatuen arteko elkarlana sustatzeko asmoa iragarri du sindikatuak. Elkarretaratzea egin du Bilbon goizean, eta Euskal Herri osoan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitu du. LAB sindikatuko ordezkariak Bilboko Arriaga plazan elkartu dira LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean lantegietan ere sexu askatasuna aldarrikatzeko. Urtzi Ostolozaga sindikatuko bozeramailearen esanetan, “krisia hasi zenetik ugaritu egin dira erasoak”. Haren esanetan,…

H(ETEROAR)AU (A) EZ DA GURE BAKEA. PLAZEREZ DESOBEDITU

SAIOA IRAOLA URKIOLA EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTA Familia nuklearrik? Ez, eskerrik asko. Gero eta gehiago gara patriarkatuaren oinarria den familia nuklearraren nagusitasuna eta gailentzen den harreman eredua ezbaian jarriz, heteroaraua plazerez desobeditzeko hautua egiten dugunak: guraso bakarrak, lesbianak, bi guraso baino gehiagoko haurrak, harreman poligamiakoak dituztenak, ama izatea erabakitzen dugun lesbiana bikoteak, sexu langileak, transexualak,…