Katalina Erauso pastorala: libre izateko borrokatu zen emakumearen bizitza

Ekainaren 5ean, Baionan estreinatuko dute. Maite Iturbidek idatzi du Donostiako emakume-gizonaren abenturez osatutako pastorala. Lehenengo aldia da emakume baten inguruko pastorala emakume batek idatzia dela eta hainbat emakumek zuzentzen dutela. Maite Iturbidek idatzitako lana Pantxika Urrutik eta Maitena Lapeyrek zuzendu dute.150 pertsonako lantaldea aritu da pastorala prestatzen. 80 arizale dira, musikariak, Azkoitiko eta Azpeitiko Sahatsa…

Ostegun feministak antolatu dituzte ekainerako Gasteizen

Ekainaren 28an ospatzen den LGTB kolektiboaren nazioarteko egunaren harira, egitarau zabala prestatu du Arabako Bilgune Feministak. Ekainaren 28an ospatuko den LGTB kolektiboaren nazioarteko egunaren harira, Gasteizko Bilgune Feministak egitarau zabala antolatu du, besteak beste, tailerra, hitzaldia eta bideo emanaldia eskainiko dute. Ostegun honetan, Sexu Langileen Nazioarteko Egunean, elkarretaratzea egingo dute 20:00etan Farolonen. Ondoren, ekainaren 9an…

Hiesa, paradigma berrien iturburu

‘Anarchivo Sida’ Non: Tabakaleran, Donostia. Noiz arte: Ekainaren 26ra arte. Erakustaretora sartu, eta egurrezko horma baten atzeko aldearekin topatu naiz aurrez aurre. Sarreraz deskuidatu naizeneko sentsazioarekin sartu naiz, sentsazio arraro batekin; atzera burua jiratu, eta sarrerako atearen horman erakusketaren izenburua ikusi ostean, ostera ere aurrera jarraitu dut nondik jarraitu ez dakidan sentsazioarekin. Erakusketak ez dit…

Gay inperioa

RIKARDO. ARREGI ELIZA katoliko erromakoaren jende batzuek harridura, haserrea edo barre algarak sortzeko duten trebetasuna amaigabea da, agintzen duten paradisua eta infernua bezala; milaka astakeria en-tzun badugu ere, beti egongo da norbait prest aurrerapauso berri bat emateko, torlojuari koska estuago bat egiteko. Orain dela egun gutxi Cañizares artzapezpikua eta kardinala izan da: haren ustez, familia…

Homofobia? Ze homofobia?

Lesbiana bikote bati Billabesan ez musukatzeko eskatzea, “bidaiariak molestatzen” ari direlako; eskola-jazarpenik nagusienetakoa bullying homofobikoa izatea; arbitro gayak futbola uztea, irain eta barreen erruz “ezin dut gehiago” erabakita; EAEn galdekatutako gazteen artean 7tik 1ek erantzutea ez dutela homosexualik nahi auzoan; marrazki bizidun eta telesailetan hetero ez bestelako joerak irudikatzen direnean, behin eta berriz zentsuraren guraizeak…

Armairutik ateratzearen garrantzia

Literaturian estreinatuko diren bi emanaldietako bat da Metrokoadroka konpainiaren ‘Mr. Señora’ teatro errezital dramatizatua. Oier Guillanek idatzi du, eta konpainiako aktoreekin batera moldatu dute. Gaur, armairutik ateratzearen aldeko aldarria egitera nator, armairugabetzearen arriskuaz ohartaraztera, eta desarmairugabetzearen alde egitera». Hitz horiekin aurkezten du bere burua Mr. Señorak, Oier Guillanek sortutako pertsonaiak. Bakarrizketa batetik abiatutako teatro errezital…

LGTBIen aurkako erasoei arbuioa

Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, sexu aukeragatiko diskriminazioa gaitzetsi eta giza eskubideak aldarrikatzeko hamaika ekintza eta mobilizazio egin ziren atzo, Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan. LGTBI kolektiboaren aurkako erasoak salatu, eta sexu askatasunarekiko begirunea eskatu zuten, besteak beste, erakundeek eta eragileek; irudian, LAB sindikatuak atzo Bilbon egindako protesta, lantokietan ere sexu…

LGTBIfobiaren kontrako eguna ospatuko du Gasteizek

1990eko maiatzaren 17an gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuen homosexualitatea Osasunaren Mundu Erakundeak. Data hori dela-eta, transexual, lesbiana, gay, bisexual eta intersexualenganako errespetua aldarrikatzeko jarduerak antolatu dituzte Gasteizen. 1990eko maiatzaren 17an gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuen homosexualitatea Osasunaren Mundu Erakundeak. Hori izan zen lehen urratsa, sexu-joera eta -identitatea onartuak izaten has zitezen, gizarteen berezko aniztasunaren baitako…