Ekainaren 28a Gasteizen

urteko ekainean, Nueva York-en bizi ziren trans, marika, bollo eta putak, beren desira eta bizi nahien aurrean, sistema errepresiboaren aldetik jasaten ari ziren erasoen aurrean, erakutsitako haserrea eta hasi ziren borroka eskertzeko bilduko gara ekainaren 28an, igandea, Andra Mari Zuriaren plazan 13:00etan. Haiek hasitako borrokarekin jarraitzen dugu. 46 urte eta gero, normalizazioa aitzakitzat hartuz, gure gorputz eta desirak…

HOMOFOBIAREN AURKAKO ZEBRABIDEA BERRIRO MARGOTUKO DUTE, FRANCIS GOGORATUZ

Saretuz-ek antolatu du Francis omentzeko ekitaldia, polizia batek hil eta 36 urtera 1979ko ekainaren 10eko goizaldean polizia batek Vicente Vadillo Francis trabestia hil zuen tiroz, Iztietako dantzaleku batean. Iaz, 35. urteurrena zela eta, Saretuz-ek zein beste hainbat eragilek Iztieta eta Erdigunea lotzen dituen zebrabide bat transexual, lesbiana, gay eta bisexualen eskubideak aldarrikatzen dituen ortzadarraren koloreekin margotu zuten.…

Ehgam, Kitzikan eta Sare Antifaxista taldeek gorroto-erasoak salatu dituzte prentsaurreko batean

Pasa den astean, estatu espainolean 2014. urtean zehar gertatutako gorroto krimenen inguruko txosten bat zabaldu zen. Hemen bildutakook, txosten horretan agertzen diren datu kezkagarrien inguruko balorazio bat egin nahi dugu; oharkabean bizi den errealitate bat islatzen duten heinean. Eraso arrazistak, homofoboak edota aporofoboak eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen kontrako erasoak ematen ari dira gurean, gero…