EHGAMen 2014.eko Sariak: Urrezko Hirukia,EX-AEQUO “Goenkale” telesaioa eta Mikel Ruedarentzat,bere azken filma “A escondidas”egatik; Trapuzko Espartina, berriz, EL Correo eta Diario Vasco egunkarientzat

  Dagoeneko tradizioa da ekainaren 28etan EHGAMek Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina ematea. Ekimen honen helburua da askapen sexualaren prozesuan nolabait lagundu duten pertsonak, elkarte edo erakundeak saritzea, alde batetik; eta, bestetik, gay-lesbianon eskubideak zapaldu edo mespretxatu dituztenak agerian utzi eta, sinbolikoki bada ere, zigortzea.  Aurtengo saridunak: URREZKO HIRUKIA 2014 : Ex aequo GOENKALE, EITBko…