KITZIKANek ‘ERRAIETARA BUELTA.HAUSTURA ALA EZER EZ’ leloa dela medio deitzen du Sexu Askapenaren aldeko Nazioarteko Eguna ospatzera

Sexu askapenaren aldeko nazioarteko eguna dugu gogoratzen ekainaren 28an. 1969 hartako matxinadak disidentzia sexualaren artikulazioa ekarri zuen. Eta oraindik badago disidentzia zentzu zabalean aldarrikatzen duenik, geroztik hona, mugimenduaren parte handi bat erreformismoan eta asimilazioan erori bada ere.

Poliziaren eta gobernuaren errepresioari aurre egiteko modurik eraginkorrena, heteropatriarkatuarekin haustura eragitea zela ulertu zuten garaiko kideek. Gaur, aterabide bera aldarrikatzen dugu. Erroetara bueltatzen gara. Kontzientzia politikoa berreskuratzen dugu. Gure indarraren aukera infinituetan baino ez dugu sinisten. Borrokak bakarrik aska litzake zapaldurik bizi diren klase, kolektibo eta pertsona banakoak. Borrokak bakarrik erakusten die zapalduei bere benetako indarra.

Gure aitzindarien garaipenek eta porrotek erakutsi digute aldaketa kualitatiboak bideraezinak direla erregimenaren barruan. Izan ere, zapalkuntza guztiak bere horretan jarrai dezaten temati aritzen da erregimena. Herri mugimendua asimilatzen eta bere tresna bilakatzen. Inposatze dena desiragarri bihurtzen. Horrela inposatu dute elkar harremantzeko eredua. Horrela familiaren mikroestatua, kontroletik ihes egiteko ahalmena duten laguntasun sareen ordez. Horrela deuseztatzen dute imajinatzeko eta status quoa gainditzeko gaitasun kolektiboa. Horrela egin dira munduaren jabe. Eta horrela etzan egin da heteropatriarkatua askatasunaren bidearen erdian. Ez dago zeharkatzeko modurik edo bere gainetik igarotzeko aukerarik. Bere haustura da aukera bakarra.

KITZIKANek ‘ERRAIETARA BUELTA.HAUSTURA ALA EZER EZ’ leloa dela medio deitzen du Sexu Askapenaren aldeko Nazioarteko Eguna ospatzera

Read more