EHGAMek eta Bizkaiko ekainaren 28 Koordinadorak elkarretaratzera deitzen dute, hilak 23, eraso LGTBfoboen aurrean

 

Erasorik ez erantzunik gabe!

Pasa den asteko Uribarriko eraso lesbofoboaren aurrean, eta estatu mailan gertatzen ari den biolentzia LGTBfonoaren gorakadaren aurrean, ostegun honetan irailak 23, 20:00etan Uribarriko Eskolen Kanpan eta Barakaldoko Herriko Plazan burutuko diren kontzentrazioetara deitzen zaituztegu.

Ez dira pasako. Erasoen aurrean transmaribibollo autodefentsa!

 

Barakaldo:

Bilbao:

Komunikatua:

Estatu mailako eta Euskal Herriko indarkeria LGTBfoboaren testuinguru orokorrean, gaur kalera atera behar izan gara beste behin, joan den astean Uribarrin eraso lesbofoboa izan zela salatzeko. Hala egin genuen Basauri, Zornotza, Gasteiz eta Alde Zaharreko erasoekin eta Samuelen erailketarekin, gutako bat ikutuz gero, denak ukitzen gaituztelako. Horregatik deitu ditugu Uribarriko eta Barakaldoko elkarretaratzeetara; izan ere, eraso hori ez ezik, estatua astintzen ari den  indarkeria LGTBfobo uholdea ere salatzen ari gara hemen.

Salatzen dugu ez dela kasu isolatu bat, sexu- edo genero-disidentzia oro zigortzen eta erasotzen duen egiturazko arazo bat baizik. Espazio publikoa hartzen dugunean kaleetan eraso egiten digun dominazio sistema bat.

Joan den astean eraso lesbofoboa izan zen Uribarriko terraza batean. Gizon talde batek hitzez eraso egin zion LGTB pertsona bati, irainduz eta iruzkin LGTBfoboak eginez, terraza horretan jesarrita zeuden beste gizon talde batzuen konplizitatea zuela.

Ez dugu horrelako jokabiderik onartuko gure auzoetan. Hemen gaude, beraz, LGTBfobiari aurre egiteko. Gure ustez, indarkeria hori ez dator pedagogiaz alda ditzakegun pentsamolde atzeratu eta erreakzionarioetatik soilik. Gure bizitzaren errepresioak pairatzen dugun ordena politiko, sozial eta ekonomikoa sendotzen laguntzen du.

Ez da “eskuin muturrari” edo alderdi politiko jakin batzuei errua botatzea bezain sinplea, jokabide horiek gure inguruan ere badirela dioen errealitateari aurre egin behar diogu. Amaitu da txisteak eta irainak jasan behar izatea.

Ekidistantziak ez digu balio. Zisheteropatriarkatuak, arrazakeriak eta kapitalismoak zeharkatzen gaituen pertsonok, pairatzen dugun indarkeria sistematikoaren kontrako posizionamenduak behar ditugu. Isilik gelditzea, etxean gelditzea, ez da aukera bat. 

Autodefentsa eta antolakuntza beti! Zisheteropatriarkatuari sua! ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE.

 

Iragan astean Zornotzan jasotako eraso homofobo eta matxisten aurrean, elkarretaratzera deitzen dute Zornotzako Mugimendu Feministak eta Akelarrek. EHGAMek eta Bizkaiko E28 Koordinadorak bat egiten dugu deialdiarekin

Pasadan ostegunean, hillak,15 Zornotzan beste 2 eraso gertatu ziren, bata matxista eta bstea homofoboa. Adin txikiko batzuk, neska bati irain matxistak eta mutilari “maricón de mierda” eta harriak botatzen egon ziren.

Larunbat 10ean Bilboko Alde Zaharrean gertatutako eraso homofoboaren aurrean elkarretaratzera deitzen dute Ehgamek eta Bizkaiko E28 koordinadorak

Gasteizeko eta Bizkaiko E28 Koordinadorek eta Donostiako Koordinadora Transmaribibolloak manifestazioa deitzen dute, larunbat honetan, hilak 10, Samuel hilketa eta gertatutako beste eraso LGTB+fobak salatzeko asmoz

 

Estatu españoleko hainbat hiritan ere manifestazioa deitu dute asteburuan zehar Koordinakunde kritikoek:

 

Hauxe da irakurritako manifestua:

Bilboko mani:

Donostiako mani:

Gasteizeko mani:

Samuel gogoan, hainbat elkarretaratzetako deiak zabaldu dira Euskal Herrian zehar, gaur hilak 5

Hauxe dira Hego Euskal Herrian deituriko deialdiak:

  • Gasteiz:       Virgen Blanca, 20:00
  • Bilbao:        Arriaga, 20:00
  • Donostia:   Boulevardeko kioskoan, 20:00
  • Iruñea:         Gazteliko Plaza, 20:00 (uztailearen 6an)

BILBO:

DONOSTIA:

EHGAMek Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina 2021 Sariak eman ditu

URREZKO HIRUKIA ETA TRAPUZKO ESPARTINA 2021

Dagoeneko tradizioa da ekainaren 28etan EHGAMek Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina ematea. Ekimen honen helburua da aniztasuna berdintasunean kontzeptuaren alde nolabait lagundu duten pertsonak, elkarte edo erakundeak saritzea, alde batetik; eta, bestetik, LGBT+ eskubideak zapaldu edo mespretxatu dituztenak agerian utzi eta, sinbolikoki bada ere, zigortzea.

 

Aurtengo saridunak:

URREZKO HIRUKIA 2021:

 

PIKARA MAGAZINE

Orain hamaika urte sortu zenetik argi izan dugulako helburu bera dugula: bestelako jendartea, askeagoa, berdintzaileagoa, matxismorik gabea, LGTBI+fobiarik gabea…

Egiten duten kazetaritza, kalitatezkoa izateaz gain, erabat aldentzen da ohiko medioetan egiten den kazetaritza-motatik. Ikuspegi feminista du; baina, euren hitzetan esanda,  feminismo kritikoa da haiena, zenbaitetan apurtzailea eta beti disfrutatzeko modukoa.

Arrazoi nagusia, beraz, gure aurtengo saria Pikara Magazine-i emateko egiten duten kazetaritza-lana bultzatzea da, jakina; baina, baita ere gure elkartasuna adieraztea azken garaiotan jasan behar izan dituzten eraso nardagarrien aurrean.

 

 

TRAPUZKO ESPARTINA 2021:

 

CARMEN CALVO estatuko Gobernuko presidenteorde lehena, bera izan delako, gobernuan eta PSOEren aldetik, LGTB eta Trans legeek bidea egitea gehien oztopatu duena, ustezko feminismo baztertzaile zaharkitu batetik, zeinak bat egiten duen eskuin muturraren planteamenduekin.

 

Aurreko Urrezko Hirukiak:

-Mikel Markez, Maialen Lujanbio, Joxe Mari Irazu eta Doctor Deseo

-Gayles  taldeen boluntarioak

-Gaztegin (EGIN egunkari itxiaren gehigarria)

-2001 Julia Martínez, ama

-2002 Hiesaren kontrako elkarteetako boluntarioak

-2003 Kontxi Bilbao (EB), Jone Goirizelaia (SA), Onintza Lasa(EA), Elixabete Piñol(EAJ) eta Gemma Zabaleta(PSE-EE)

-2004 Igna Babel eta frankismoaren bestelako biktima guztiak

-2005 Lesbiana feministen kolektiboak

-2006 Aitor Arana

-2007 Francisco letamendia “Ortzi”

-2008 RaulL López Romo

-2009 Laura Bugalho

-2010 80 egunean pelikula,

-2011 Txalaparta Argitaletxea

-2012 Athletic Club

-2013 Arartekoaren erakundea

-2014 Goenkale eta Mikel Rueda (A escondidas)

-2015 LAB eta STEILAS sindikatuak

-2016 Iker Ortiz de Zarate, Javier Liñera eta Jon Koldo Vázquez aktoreak-

-2017 CHRYSALLIS ume transexualen senideen elkartea

-2018 DIMENSIÓN publizitate-agentzia

-2019 PAU SARRATE pailazoa

-2020 KATTALIN MINER idazlea

 

Aurreko Trapuzko Espartinak:

-Pilar Urbano

-Jesús Cardenal

-Elias Yanes, Fernando Sebastian  eta beste apezpiku batzuk

-2001 Eusko Legebiltzarra

-2002 Chenoa

-2003 Hegoaldeko Apezpikuak

-2004 PP-UPN

-2005 Aquilino Polaino eta CGPJ

-2006 Antonio Alonso, Laura Alabau, Mª Luisa Miranda eta Francisco Javier García epaileak

-2007 Europride

-2008 NU-WRESTLING EVOLUTION Pressing Catch borrokaldien enpresa antolatzailea

-2009 Arantza Quiroga

-2010 Bilboko Udala (Espazio Publikoaren Erabilera Arautzeko Ordenantza).

-2011 Nafarroako Unibertsitatea Genero-Ideologia

 Nazioarteko I Kongresua

-2012 Jose Ignacio Wert

2013 EUSKO JAURLARITZA, Hezkuntza-Saila

-2014 Correo eta Diario Vasco

-2015 Bilboko Udala (Espazio Publikorako Ordenantza)

-2016 Hutsik

-2017 HAZTE OÍR elkartea

-2018  Judikatura (La Manadako epaileak eta Adingabekoen Fiskalia) eta Eliza (Munilla)

-2019 ANA BELTRÁN, PPko diputatua

-2020 TERF ustezko feministak

Euskal Herrian zehar hainbat manifestazio ospatuko dira ekainaren 28 honetan, Sexu Askapenerako eguna dela eta

  • Gasteiz:                19:00 Virgen Blanca
  • Bilbo:                    18:30 Moyua
  • Donostia:            19:00 Bule
  • Iruñea:                19:30 Baluarteko plaza
  • Getxo:                  19:30 Erromoko Santa Eugenia Plaza