Bizkaiko Ekainaren 28 Koordinakundeak elkarretaratzea deitzen du maiatzaren 17an, Nazioarteko Homofobiaren aurkako Egunean, Bilboko Arriaga plazan, arratsaldeko 8etan

 

BIZKAIKO E28 KOORDINADORAREN KOMUNIKATUA

Maiatzaren 17ª, LGBTfobiaren aurkako eguna, azken hilabete hauetan bizi izan ditugun erasoek markatu dute berriz ere. Hauei publikoki salatu ez diren horiek batu behar zaizkie. Gogoan dugu “marikoi” garrasipean gazte bati Bilbon egindako talde-erasoa, ahoa txikitu ziotenari, Moma aretoan berriki izandako eraso lesbofoboa, Zornotzan gazte bati duela egun batzuk egindako talde-erasoa, Getxoko erasoa, eta noski gogoratzen ditugu azken hilabeteetan Bilbon hil dituzten 8 marikak. Eta gehiago izan daitezke, eta leku gehiagotan. Agur eta ohore.

Indarkeria-bolada bat bizitzen ari gara, eta nahiz eta komunikabideek zilegitasuna eta garrantzia kentzen saiatu edo gertakari horiekin morboa elikatzen saiatu, gure bizitzak garrantzitsuak dira. Erakunde, alderdi politiko, komunikabide, elkarte eta sindikatu guztiak seinalatzen ditugu. “Zerbait egin dugulako” gure heriotzei garrantzia kentzen dietenen isiltasun konplizea salatzen dugu. Sistema polizial eta judizialek bigarren mailako subjektu gisa tratatzen gaituztela seinalatzen dugu, gure gorputzei jasaten ditugun gaitzen errua leporatuz, “herritar zintzoen” arreta merezi ez dugulakoan. Nola azaldu bestela erailketa jarrai hauek antzemateko ezintasuna, onartutako gaitasun ez baten erruz ez bada, egiturazko homofobia baten ondorio ez bada, heriotza batzuekiko arreta minimizatzen duena. Lehen gertatzen zen, eta oraindik gertatzen da.

Era berean, boterearen hedabideen esku “kolektibo” izendatzen zaretenoi seinalatzen zaituztegu. Gure bizitzak kontsumitzaile elite cis, gay eta txuria lortzeko saltzen dituzuneoi, turismo kanpaina batean murgildutak. Zuek ere konplizeak zarete. Bilboko Udala, Bizkaiko Aldundia eta hoien botere eta diruaren inguruan mugitzen zareten taldetxo guztiei hurrengoa esaten dizuegu: bilatzen duzuen Priude cis, gay eta txuria ez da INOIZ Bilbora etorriko. Saltzen saiatzen zareten turismo hiria horrek gu eta gure bizilagunak akatzen eta etxetik botatzen gaitu, atzo ikusi genuen bezala. Ez gara indarkeri horren partaiderik izango. Ez gure izenean, ez gurekin.

Larruazaleko poro guztietatik sartu nahi diguten beldurra alde batera uzteko unea da. Bada garaia antolatu eta eraso guztien aurka borrokatzeko. Horregatik deitzen dugu M17 hau Arriagaren aurrean 20:00retan kontzentratzera.

Beti egongo gara autodefentsaren eta antolaketaren alde! Sua zisheteropatriarkatuari! Udalaren arrazakeria eta aporofobiari sua! Erasorik ez erantzunik gabe! Ez dira pasako!

 

Bilbo, 2022ko Maiatzak 5

Bizkaiko E28Koordinadora

COMUNICADO E28 KOORDINADORA DE BIZKAIA

 

Este 17 de mayo, día contra la LGBTfobia, vuelve a estar marcado por las agresiones que hemos vivido en estos últimos meses, sin contar las que no se han denunciado públicamente. Recordamos la agresión grupal a un joven en Bilbao al grito de maricón y al cual le destrozaron la boca, así como la reciente agresión lesbófoba en la sala Moma, la agresión grupal a un joven en Amorebieta hace unos días, la agresión de Getxo… y también recordamos que, hasta donde sabemos, 8 marikas han sido asesinados en los últimos meses en Bilbao. Y que pueden ser más, y en mas lugares. Agur eta ohore.

Estamos viviendo una oleada de violencia, y aunque los medios de comunicación trate de quitarnos legitimidad e importancia o alimenten el morbo con estos sucesos, nuestras vidas son importantes. Señalamos a todas las instituciones, partidos políticos, medios de comunicación, asociaciones y sindicatos. Señalamos el silencio cómplice de quienes restan importancia a nuestras muertes porque “algo habremos hecho”. Señalamos a un sistema policial y judicial que nos trata como sujetos de segunda, culpables de nuestros males, que no merecen la atención y diferencia de los “ciudadanos de bien”. Cómo si no, explicar su incapacidad de detectar una serie de asesinatos, si no es por una incompetencia tolerada, una homofobia estructural, que minimiza atención a unas muertes. Pasaba antes y sigue pasando.

Señalamos asimismo a aquellos que hacen llamar colectivo  con la ayuda de los medios de comunicación del poder. Sois un cómplice obligatorio de aquellos que en una campaña de turismo venden nuestras identidades en pro de conseguir consumidores de una elite blanca, gay y cis. Ayuntamiento de Bilbao, Diputación Foral de Bizkaia y todos los grupúsculos que pululáis alrededor del poder y del dinero usándonos como moneda de cambio: Bilbao Bizkaia Harro. El Pride blanco, cis y elitista, NUNCA va a venir a Bilbao. La ciudad de turismo que intentáis vendernos mata y echa de casa a nosotres y a nuestras vecinas, como vimos ayer. No seremos participes de vuestra violencia de ninguna forma. Ni en nuestro nombre ni con nosotres.

Es momento de dejar de lado el miedo que intentan meternos por todos los poros de la piel. Es hora de organizarnos y luchar contra toda agresión. Por eso llamamos a concentrarnos este 17M frente al Arriaga a las 20:00.

Siempre estaremos por la autodefensa y organización! Fuego al cisheteropatriarcado! Fuego al racismo y la aporofobia del ayuntamiento! Ninguna agresión sin respuesta! EZ DIRA PASAKO!

Bilbao, 5 de Mayo del 2022

Bizkaiko E28Koordinadora

 

 

 

Badator MARIKAROA!!!

Marikaroa Zizur Nagusiaren herri-ekimen bat da, sexu eta genero aniztasuna gizarte osoa inplikatzen duen balio gisa aldarrikatzeko eta LGTBI+ kolektiboen borroka ibilbideak ezagutarazteko. Adin eta sentsibilitate ezberdineko pertsonek osatzen dugu, urtarrilaren 13an, osteguna, hasiko den jarduera programa bat antolatuz, Insumision Marikak intsumisio astean eman zuen hitzaldian Marika hitza erabiltzeak sortu zuen polemika aurrekari duena. Termino hori irainaren berrjabetze gisa aldarrikatzen dugu, borrokarako tresna bihurtzeko. Lehenengo jarduerak EHGAM Nafarroaren ibilbidea ezagutzea du helburu, eta Zizurreko institutuko batxilergoko ikasleek egingo dituzten galderen bidez izango da, ostegun honetan, 18: 00etan, kultur etxean… aurretik, manifestu bat irakurriko da eta Xabier Vanilla arrasatearraren film labur bat pasatuko da.

Argazki batzuk:

Berria medioetan:

 

Abenduak1. EKINTZA=BIZITZA

ekintza=bizitza

Gaur, abenduak 1, HIESaren aurkako eguna den honetan mezu hau nabarmendu nahi izan dugu: detektaezina=kutsaezina
Oraindik bada zer egin. Era berean, badugu nor gogoratu.
Sare eta HIESaren Aurkako Nafarroako Batzordearekin batera izan gara EHGAM Nafarroako hainbat kide.

Ehgam berramesten eta KOSA hausnarketa zikloa

Euskal Herriko sexu askapen mugimendua ernarazi zuen hazi hartatik dagoeneko 45 urte igaro dira. 1976ko azaroan, gure aitzindariak Durangon elkartu ziren, ondoren Ehgam izango zen hura amesteko.

Hilabete batzuk geroago, eta legaltasun ezatik, Ehgam sortu zuten. Jakina zen gure desirek, praktikek eta adierazpenek bitarteko baliotsu bihurtzen zituztela gure sexualitate eta gorputzak sozialki ezarritakoa iraultzeko. Tabuek, aurreiritziek eta rolek ordea sistematikoki zapaltzen dute halakorik gerta ez dadin. Ehgamek hasieratik izan du jomugan azken hauek errotik akabatzea, patologizatuak, estigmatizatuak, prekarizatuak, gutxietsiak eta, ondorioz, baztertuak diren sexualitate eta gorputzak askatze bidean jartzeko, hain zuzen ere.

Horregatik, Ehgamek, EHko sexu askapenerako lehen erakundea izanik, hamarkadak daramatza instituzio mediko, politiko, erlijioso, ekonomiko eta sozialek logika zisheterosexistatik jardun ez dezaten borrokan. Hamarkada hauetan, arautik kanpo egotea, oztopoz eta itzalez betetako jolas makabro bat izan da. Jolas makabroa non bizirik irauteko eta aitortuak izateko eskubidea gure pankarta eta aldarrikapen guztien oinarri izan den.

Ehgamek, gainera, sexualitatearen esparrutik harago, eskubide zibil eta politiko guztien alde antolatu du beti bere borroka; ikuspegi intersekzionaletik eta solidariotik aritu da, alboz albo langabezian zeuden langileekin, enpresa-batzordeekin, ikasleekin, emakumeen batzarrekin, euskaltzaleekin, auzo-elkarteekin, objektore zein intsumisoekin eta gainerako herri mugimenduekin.

Ezagun da, halaber, duela 45 urte sozialki arriskutsuak ginela lege-egiturentzat. Dena den, historiak erakutsi digu benetan arriskutsu den hori egitura sozial zisheteropatriarkala dela; gaur egun ere indarrean den egitura soziala: Francis Vadillo, Sònia Rescalvo, Lyssa Da Silva edota Samuel Luizen bizitzekin amaitu duen egitura soziala; disidente asko kartzelara eraman duen egitura soziala; sexu-langileak, GIBarekin bizi direnak eta pertsona transak estigmatizatzen dituena, lesbianak ikusezin bihurtzen dituena eta, jakina, gure izateko, bizitzeko eta antolatzeko moduak, sistematikoki ikuspegi sexista, binarista, moralista eta sexofobotik seinalatzen dituena.

Gaurkoan, 45 urte geroago, ziurgabetasun eta prekarietate sozialaren, oinarrizko eskubide urraketen eta gorroto-diskurtsoen zein eskuin faxistaren gorakadaren giroan, historikoki Ehgamen eskuz esku pasatu den lekukoa hartzera gatoz.

Egungo testuingurua, a priori, oso bestelakoa da duela hamarkada batzutakoarekin konparatzen badugu, baina paradoxikoki antzekotasun asko izan baditu. Izan ere, indarkeriak, bere alderdi, gradu eta maila guztietan, pertsona disidenteon bizitzak kaltetzen eta suntsitzen jarraitzen du. Gainera, indarkeria hori, COVID-19aren pandemiak areagotu egin du, eta, era berean, askatasun faltsuarekin eta progresismoarekin makillatu dute.

Horregatik guztiagatik, Ehgamek puntu eta koma bat idazten du gaur bere historian, eta ziklo berri bat irekitzen du. Aro berri honetan gure ekintza politikoak gure aurrekoen printzipio emantzipatzaile eta eraldatzaile berdinei heldu nahi die.

Hau dela eta, Ehgam berrirudikatzen, berpentsatzen, berformulatzen, berrarmatzen, berreratzen eta berramesten laguntzeko prozesu gisa, KOSA (Koronabirus Osteko Sexu Askapena) hausnarketa zikloa aurkezten dizuegu.

Hiru helburu nagusi izango ditu zikloak:

  1. Euskal Herriko sexu askapen mugimenduaren beharrei oso lotuta dauden gaiak mahai gainean jartzea.
  2. Pertsona eta subjektibitate disidente sexu-generiko guztiei, antolatuta zein antolatuta ez daudenei, gure ekintza politikoarekin bat egiteko deia egitea.
  3. Proiektu honetara bilduko diren pertsonekin Ehgamen ibilbide berria berpentsatzea.

KOSA hausnarketa zikloa urriaren 27tik azaroaren 13ra izango da. Logika deszentralizatzaile eta lokaletik abiatuta, hainbat herritan hasiko da, azaroaren 6an, egun osoko egitarauarekin, Bilboko “Karmela” espazio autogestionatuan jarraituko du. Bertan, mahai-inguruez gain, eta ekitaldi aglutinatzaile gisa, Ehgamek bere une bersortzailea izango du. Eta azaroaren 13an Izarran itxiko da zikloa.

Prentsa-oharra deskargatzeko hemen.

Versión en castellano de la nota de prensa, aqui.  

Mariburuari ekin bazterrean 2021 – Ehgam Nafarroak antolatzen ditu jardunadiak irailaren 25ean

Planik irailaren 25ean?
MARIBURUARI EKIN BAZTERREAN 2021. 
  • Ikusi  hemen goizeko jardunaldia
  • Ikusi hemen  arratsaldeko jardunaldia
Egitaraua.

09:00-09:15 Akreditazioa Marikondestablen

09:20an aurkezpena.
09:30-11:45 Feminismo Inklusiboa.
Hizlariak: MIRIAM SOLÁ GARCÍA eta DIEGO MARCHANTE
11:45-13:15 Marikak munduan barna
Hizlariak: IBAI FRESNEDO eta ORGULLO VALLEKANO.

BAZKARIA.

17:00-19:30. Kankaneoa: gozamenerako estrategiak.
Hizlariak: JOSAN LANGARITA eta IRA HYBRIS

Noticias de Navarra: ‘Maripensando 2021’, jornada LGTBI+ este sábado en Pamplona – Diario de Noticias de Navarra