EHGAMek bere 2018.eko sariak banatu ditu:

Urrezko Hirukia:

  • DIMENSIÓN publizitate-agentzia donostiarrari, hainbat kanpaina asmatu izanagatik, zeintzuetan euskal gizartearen askotarikotasuna islatzen den, baita esparru afektibo-sexualean ere.
  • EKAIren gurasoei, haien maitasuna eta konpromezuagatik

Trapuzko Espartina:

  • espainiar JUDIKATURA ETA ELIZARI; modu berezian Francisco Cobo, Raquel Fernandina eta Ricardo González epaileei, eta José Ignacio Munilla apezpikuari, hala nola Adingabeen Fiskaltzari.

 

Ekainaren 28an, hainbat ekitaldi Euskal Herrian zehar

BILBO:

GASTEIZ:

DONOSTIA:

IRUÑEA:

BIARRITZ-BAIONA-HONDARRIBIA:

 

BESTE SEXUALITATEAK 2018

EHGAMek, Basauriko Sozial Antzokiarekin batera, “Beste Sexualitateak” zine emaldia antolatzen du, ekainaren ostegunero

 

EHGAMek gazteentzako “MADELON SARIAK 2018” literatura lehiaketa antolatzen du

Aurten seigarren aldiz EHGAMek Madelon gazteentzako literatur lehiaketa antolatu du. Sari hauei XANTI ALTXU “Madelon”, Ehgam Gipuzkoa-ko fundatzaile izandakoaren izena eman diegu, bera izan zelako Euskal Herrian gay mugimenduaren gizarteratzaileetako bat, eta sari hauek helburu bera dutelako: gazterian ere LGTB borroka eta bisibilitatea bultzatu eta ikustaraztea.
Gaia librea izango da, baldintza bakar batekin, gay, lesbiana, bisexual edo transexualei buruz izatea. Bi kategoria izango ditu, bata 14-17 urte bitartekoa eta bestea 18-tik 25-era bitartekoa. Lanak euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkeztu daitezke kategoria berean.

Maitzaren 17a Nazioarteko HomoLesboTransFobiaren aurkako Eguna dela eta, EHGAMek, GARAIPENekin batera, elkarrateratzera deitzen du, Donostiako Boulevard-ean, arratsaldeko 19:30etan

Bizkaiko Ekainaren 28 Koordinakundeak elkarretaratzera deitzen du maiatzaren 17an, arratsaldeko 19:30etan, Sestaoko Udaletxearen aurrean, Proyecto Iris taldeak egindako deiarekin bat eginez