‘Hazte Oír’ autobus transfoboari kontra egin diote herritarrek Bilbon

LGTB kolektiboaren kontrako elkarteak Bilboko kalean zeharkatu ditu mezu transfoboak daramatzan autobusarekin. Herritar ugari bildu da kontra egiteko eta Ertzaintzaren babesa behar izan dute. Ultrakatolikoek kanpaina bati ekin diote, Podemos taldeak gay, lesbiana eta transexualen diskriminazioaren kontra Espainiako Kongresuan aurkeztu duen lege proposamena dela-eta. Eguerdian ziren iristekoak Bilbora eta Moyua Plazan elkarretaratzea deitu du herritar…

Ehunka lagun Bilbon, autobus transfoboaren kontra

Protesta artean iritsi da Hazte Oir elkartearen autobusa Bizkaiko hiriburura. Geratzeko baimenik gabe, heldu eta berehala joan da Udalean baimenik eskatu gabe eta Ertzaintzaren babespean iritsi zen Hazte Oir erakunde ultrakatolikoaren autobus transfoboa, atzo, Bilboko Euskadi plazara. Geldialdi laburra egin bazuen ere, argi eta ozen salatu zuten plazan bildutako ehunka herritarrek autobus laranjaren presentzia: «Ez…

GELDI DEZAGUN AUTOBUSA!!!!

HAZTE OIRreko autobusa Bilbotik ibiliko da gaur goizean. Bizkaiko sexu askatasunerako taldeok honen aurkako elkarretaratzera deitzen dugu, goizeko 11:30etan Moyua Plazan   Manifestazioaren ostean izkanbilak izan dira Hertzainekin   MEDIOETAN: BERRIA: Ehunka lagun Bilbon, autobus transfoboaren kontra ARGIA: ‘Hazte Oír’ autobus transfoboari kontra egin diote herritarrek Bilbon DEIA: El bus de HazteOir, en Bilbao El…

40 urte eta elur-bola

IMANOL ALVAREZ   1976ko azaroan, Durangoko Azokaren testuinguruan –garai hartan azaroaren lehenaren bueltan egiten baitzen–, lagun batek eta biok deliberatu genuen euskal gay elkarte bat beharrezkoa zela, eta beste inork egingo ez zuenez, guk geuk sortu beharko genukeela. Berehalako kontua izan zen: urtarril-otsailerako martxan zegoen. Gauzak arin samar joan ziren, herriaren askatasun-oldeak bultzatuta. Amnistiaren aldeko…

«Traidoretzat gaituzte meskitan LGTBI jendea defendatzeagatik»

Musulmanen LGTBIfobia Koranaren eta beste idazki batzuen manipulazioaren eraginez sortu dela uste du Zahedek; musulmanen aniztasuna aldarrikatzen du berak sortutako meskitatik, Frantzian. Frantzian bizi da umetatik Ludovic-Mohamed Zahed (Aljer, Aljeria, 1977). Musulmana da, eta gaya; Frantziako lehen meskita inklusiboaren sortzaile ere bada. Madrilen izan da WorldPridek gonbidatua, LGTBI komunitate musulmanari buruz hitz egiten. Zuzen-zuzen bota…

«Imajinatzeko gaitasun hori berreskuratu behar da»

IMANOL ALVAREZ ETA EKAITZ HERRERO EHGAM EUSKAL HERRIKO GAY-LES ASKAPEN MUGIMENDUA 40 urte bete ditu aurten mugimendu asanbleario honek sexu askapenaren alde borrokan, eta Imanol Alvarez fundatzaile bilbotarrak bertan segitzen du militatzen, bere-berea duelako. Bertako gazte taldean, Gaztehgam-en ibili zen Ekaitz Herrero getxoztarra. Ehgam guztiz aitzindaria izan zela eta lantzen bada mugimenduak errateko eta irabazteko…

Bus transfoboaren aurka protesta egiteagatik isunak jaso dituzte hainbat herritarrek

Lesbofobia, homofobia eta transfobiaren kontra protesta egitea “funtsezkoa” dela esan dute Ekainaren 28ko Plataformak eta LABek, eta sexu askatasunaren aldeko konpromisoa berretsi dute. Hazte oir elkarte katoliko eta transfoboaren autobusari ezezko biribila eman zion Iruñeak, eta mobilizazioen bidez erantzun. Orain, herritar hainbati isunak iritsi zaizkiela salatu dute Ekainaren 28ko Plataformak eta LABek. “LGTBIQen Giza Eskubideen…

Gorroto jarreren kontra

Sexu adierazpenen eta genero identitateen askatasunaren alde ekitaldiak izango dira gaur Euskal Herriko hamaika txokotan. Helburua, hauxe: LGTBI kolektiboaren kontrako gorroto diskurtsoak gaitzetsi eta aniztasuna ospatzea.   Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan izango dira manifestazioak gaur, sexu adierazpen eta genero identitate askatasunaren aldeko eragileek deituta. LGTBI kolektiboak jasaten dituen erasoak salatzeko ekitaldiak izango dira, baina…

Sexu adierazpenen eta genero identitateen askatasunaren aldeko martxak arratsaldean

Helburua, hauxe: LGTBI kolektiboaren kontrako gorroto diskurtsoak gaitzetsi eta aniztasuna ospatzea. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan izango dira manifestazioak gaur, sexu adierazpen eta genero identitate askatasunaren aldeko eragileek deituta. LGTBI kolektiboak jasaten dituen erasoak salatzeko ekitaldiak izango dira, baina baita sexu aniztasunaren aldeko borrokan egin diren urratsak ospatzeko mobilizazioak ere. «Sistema heteropatriarkal baten aurka borrokatzen…