Haurtzaroan identitatea ukatu zitzaien heldu transexualen %41 saiatu da bere buruaz beste egiten

Haur transexualen errealitatea ikusgarri egiteko kanpaina jarri du abian Chrysallis Euskal Herria taldeak. Facebook sare sozialak zentsuratu egin du elkarteak erabilitako irudia. Chrysallis-en iritziz, pertsona transexualen bizi-kalitatea eta zoriontasuna gizartearen onarpenaren menpe dago. Izan ere, identitatea ukatu zaienen suizidio saiakera-tasa %41ekoa dela azaldu du elkarteak; aldiz, onarpena jaso duten pertsona transexualen bizi eta zoriontasun kalitate…

Haur transexualen errealitatea ezagutzera emanez

Chrysallis Euskal Herria elkarteak abian jarri du bere kanpaina berria Chrysallis Euskal Herria elkarteak kanpaina berri bat jarri du martxan haur transexualen errealitatea ezagutarazteko asmoz, gizartearen onarpenak daukan garrantziaz jabetuta, eta asteartetik, urtarrilaren 10etik, «Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak» esaldia duten kartelak izango dira ikusgai Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko autobus eta…

“Munduak ez gaitu aldatuko; guk aldatuko dugu mundua”

Kalean jolasean ari zirela, ezezagun bat joan zitzaien Jen Anderson eta haren semeari. Semeak gona janztea “oker” zegoela esan zien, eta argazkiak egin zizkien. Amak mezu bat idatzi zuen sarean, eta birala egin da. Mezua, euskarara itzulita, albiste barruan. Orain egun gutxi, kalean jolasean ari ziren Jen Anderson eta haren semea. Kolore biziko gona bat…

Ikasle transexualen arreta hobetzeko protokolo bat egin du Eusko Jaurlaritzak

GASTEIZ. Ikasle transexualentzat eskola «espazio segurua» izan dadin, protokolo bat egin du Eusko Jaurlaritzak, eta eskola guztietara igortzeko asmoa du. Irizpideak ematen dituzte bertan haur eta nerabe horiek jaso behar duten artaren inguruan. Atzo aurkeztu zuten Eusko Legebiltzarrean. Osakidetzarako ere gida bat prestatzen ari direla esan zuen Gizarte Politiketarako sailburu Angel Toñak.

4 urteko transexual bati izena aldatzea baimendu diote, Gipuzkoan

Aurrerantzean Lucia izena izango du. Gipuzkoako lehendabiziko kasua da eta Euskal Autonomia Erkidegoko bigarrena. Tolosako lehen auzialdiko eta instrukzioko 3. zenbakiko epaitegiak izena aldatzea baimendu dio Gipuzkoako lau urteko transexual bati. Hala, aurrerantzean Lucia izena izango du. Gipuzkoako lehendabiziko kasua da eta Euskal Autonomia Erkidegoko bigarrena, hain zuzen ere, Gasteizko epaitegi batek beste eskari bat…

Transexualitate egoeran dagoen 4 urteko ume baten izen aldaketa onartu dute

Tolosako Instrukzioko 3. Epaitegiak aintzat hartu du adingabearen familiaren eskaria. 2013an Gasteizko epaitegi batek berdin ebatzi zuen Luciaren izena eta haren sena bat datoz Erregistro Zibilean, 2015eko urriaren 28tik geroztik. Egun hartan, Tolosako Instruzioko 3. Epaitegiak (Gipuzkoa) izen aldaketa aitortu zion adingabe transexualari, haren familiak galdeginda. 4 urte ditu haurrak. Epaileak «bidezko arrazoia» antzeman du…

Tolosako epaile batek baimena eman dio 4 urteko ume bati izena aldatzeko

    BERRIA MEDIOETAN: BERRIA: Transexualitate egoeran dagoen 4 urteko ume baten izen aldaketa onartu dute EITB: 4 urteko transexual bati izena aldatzea baimendu diote, Gipuzkoan EL CORREO: Autorizan el cambio de nombre a un niño de 4 años transexual en Guipúzcoa «Decidles que ya soy Lucía, estoy preparada para que se rían o aguantar lo…

LUIXA REIZABAL. PSIKOLOGIAN DOKTOREA: «Sexismoa transmititzen du hezkuntza sistemak»

Eskolak sexismoa transmititzeko dituen moduak aztertu ditu Reizabalek. Dioenez, hezitzaileek eduki eta balio «maskulinoak» lehenesten dituzte. Luixa Reizabal Arruabarrena (Donostia, 1964) Psikologiako doktorea eta EHUko Donostiako Psikologia Fakultateko irakaslea eta ikertzailea da. Iaz,Genero berdintasunean hezteko gida. Familia, irakasle eta bestelako hezitzaileentzat liburua argitaratu zuen. Emakundek eskolako sexismoaz antolaturiko jardunaldietan izan zen atzo. Zer da hezkidetza?…