Nafarroako Parlamentuak babesa eman dio Chrysallisen kanpainari

Transexualen eskubideak babestu eta aitortu ditu adierazpen instituzional batean, batik bat, adingabe transexualenak. Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrak aurkeztutako adierazpen instituzionala aho batez onartu du Nafarroako Parlamentuak transexualen eskubideen alde. Hiru puntu zituen eskaerak. Lehenengoan, batik bat, adingabe transexualen eskubideak babestu dituzte, eta bigarrengoan babesa adierazi diote Chrysallis elkarteak haur transexualen errealitatea…

Gaztelerazko kartela bai, baina euskarazkoa ez dio baimendu orain Facebookek Chrysallisi

Bulba duen mutil bat eta zakila duen neska bat ageri diren irudia duen gaztelerazko kartela kenarazi ziotenik 48 ordu pasatu direnean, hura berriz erabiltzeko baimena eman dio sare sozialak haur transexualen elkarteari. Eta, handik gutxira, euskarazko kartela kenarazi dio. Chrysallis elkartea pozik dago aste honetan abiatu duten kanpaina izaten ari den emaitzarekin. Horregatik, eskerrak eman…

Haurtzaroan identitatea ukatu zitzaien heldu transexualen %41 saiatu da bere buruaz beste egiten

Haur transexualen errealitatea ikusgarri egiteko kanpaina jarri du abian Chrysallis Euskal Herria taldeak. Facebook sare sozialak zentsuratu egin du elkarteak erabilitako irudia. Chrysallis-en iritziz, pertsona transexualen bizi-kalitatea eta zoriontasuna gizartearen onarpenaren menpe dago. Izan ere, identitatea ukatu zaienen suizidio saiakera-tasa %41ekoa dela azaldu du elkarteak; aldiz, onarpena jaso duten pertsona transexualen bizi eta zoriontasun kalitate…

Haur transexualen errealitatea ezagutzera emanez

Chrysallis Euskal Herria elkarteak abian jarri du bere kanpaina berria Chrysallis Euskal Herria elkarteak kanpaina berri bat jarri du martxan haur transexualen errealitatea ezagutarazteko asmoz, gizartearen onarpenak daukan garrantziaz jabetuta, eta asteartetik, urtarrilaren 10etik, «Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak» esaldia duten kartelak izango dira ikusgai Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko autobus eta…

“Munduak ez gaitu aldatuko; guk aldatuko dugu mundua”

Kalean jolasean ari zirela, ezezagun bat joan zitzaien Jen Anderson eta haren semeari. Semeak gona janztea “oker” zegoela esan zien, eta argazkiak egin zizkien. Amak mezu bat idatzi zuen sarean, eta birala egin da. Mezua, euskarara itzulita, albiste barruan. Orain egun gutxi, kalean jolasean ari ziren Jen Anderson eta haren semea. Kolore biziko gona bat…

Chrysallis elkarteak transexualitatea lantzeko material didaktikoa prestatu du

Haur transexualen gurasoek osatzen dute Chrysallis elkartea. Ikastetxeetan transexualitatea lantzeko proposamena da euren ekimenaren funtsa. Transexualitatea lantzeko lehen material didaktikoa argitaratu du Chrysallis elkarteak. Haur transexualen gurasoek osatzen dute elkartea eta ikastetxeetan gaia lantzeko proposamena da euren ekimenaren xedea. Zakila duen neska, edo alua duen mutila. Baieztapen horiek lantzeko aukera mahai gainean jartzea da euren…

«Nafarroan, familia tradizionalari begira diseinatu izan dira genero politikak»

MERTXE LERANOZ. NAFARROAKO BERDINTASUNERAKO INSTITUTUKO ZUZENDARI KUDEATZAILEA UPNren agintaldian galdutako autonomia berreskuratzeko bidean da Berdintasun Institutua. ‘Familia’ azpisailetik aterata, gizarte eragileekiko harremanetan sakondu nahi dute orain. Genero ikuspegia administrazioaren esparru guztietara zabaltzea, mugimendu feministarekiko harremanak sendotzea eta legeak berdintasun irizpideen arabera moldatzea. «Hori ere aldaketa da», esan zuen Mertxe Leranozek (Iruñea, 1966), Nafarroako Gobernuak berdintasunaren…

Homosexuala izateagatik, kale gorrian

21 urteko gazte bat etxetik bota du aitak Gasteizen. Gizarte zerbitzuetan laguntza eskatu arren, ez diote irtenbiderik eman. Hainbat elkartek eman dute gaztearen egoeraren berri. Azaldu dutenez, gizarte langile ugarirekin izan da gaztea aitak etxetik egotzi eta gero, baina oraingoz ez diote aterabiderik eskaini. Udalak azaldu du gizarte zerbitzuak lanean ari direla irtenbide baten bila.…

4 urteko transexual bati izena aldatzea baimendu diote, Gipuzkoan

Aurrerantzean Lucia izena izango du. Gipuzkoako lehendabiziko kasua da eta Euskal Autonomia Erkidegoko bigarrena. Tolosako lehen auzialdiko eta instrukzioko 3. zenbakiko epaitegiak izena aldatzea baimendu dio Gipuzkoako lau urteko transexual bati. Hala, aurrerantzean Lucia izena izango du. Gipuzkoako lehendabiziko kasua da eta Euskal Autonomia Erkidegoko bigarrena, hain zuzen ere, Gasteizko epaitegi batek beste eskari bat…