Ehunka lagun Bilbon, autobus transfoboaren kontra

Protesta artean iritsi da Hazte Oir elkartearen autobusa Bizkaiko hiriburura. Geratzeko baimenik gabe, heldu eta berehala joan da Udalean baimenik eskatu gabe eta Ertzaintzaren babespean iritsi zen Hazte Oir erakunde ultrakatolikoaren autobus transfoboa, atzo, Bilboko Euskadi plazara. Geldialdi laburra egin bazuen ere, argi eta ozen salatu zuten plazan bildutako ehunka herritarrek autobus laranjaren presentzia: «Ez…

Mutil gazteentzat «zailagoa» da beste gizonei gay direla esatea

Eusko Jaurlaritzak ikerketa bat egin du ikastetxeetan; haren arabera, nerabeek, oro har, «onartzen» dituzte afektibitate eta sexu dibertsitatea Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera, mutil gazteentzat neskentzat baino «zailagoa» da gay direla esatea beren lagun gizonei. Uste dute baztertu egingo dituztela, edo barregarri utziko. Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko zortzi ikastetxetako 129 ikaslek parte hartu dute ikerketan,…

Autobusak

Hedoi Etxarte Erakunde ultra baten autobusa etorriko da Iruñerrira bihar-etzi. Ia ezezaguna zen bus horren probokazioari zilegitasuna eta ikusgarritasuna eman diogu. Albiste on bat dago: agian LGTBI kolektiboak gaindituko dituen transfobiaren kontrako mugimendu bat hasi da gurean. Beste guztia nahiko kezkagarria izan da: berriz ere zentraltasuna eman diogu eskuin muturrari. Markoa berak egin digu. Eta…

Transfobia sustatzen duen autobus batek Euskal Herria zeharkatuko du

Martxoaren 5etik 12ra bitartean igaroko da Hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik. Eneko Goiari eskatu diote ez uzteko autobusari Donostian ibiltzen. Asironek, berriz, Iruñean sartzea eragozten saiatuko direla. adira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak” leloarekin abiatu zuen kanpaina bat Chrysallis elkarteak, eta, hari erantzunez, kontrako mezua idatzia duen autobus bat kaleratu du Hazte Oir…

Bilbon izandako eraso lesbofoboa salatu du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak

BILBO. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak joan den larunbatean Bilbon izandako eraso lesbofoboa salatu du. Gizon batek bi emakume jo zituen elkarri musu ematen ari zirelako, EGK-k azaldu duenez. «Guztiz onartezina» dela adierazi dute; erasoen lekuko izan daitezkeenei dei egin diete ez daitezen isildu eta halakoen kontra jardun dezaten.

Bigarren eraso lesbofobo aste berean Bilbon

Baserri tabernan gertatukoaren aurkako elkarretaratezea eta ordu gutxi geroago, Bilboko Iturribide kalean gizon batek erosotu du neska bat, haren neska-lagunarekin musukatzen ari zelako   BERRIA MEDIOETAN: BERRIA: Bilbon izandako eraso lesbofoboa salatu du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak GARA: El Consejo de la Juventud de la CAV denuncia otra agresión lesbófoba en Bilbo EL CORREO: Denuncian la agresión a dos…

“Munduak ez gaitu aldatuko; guk aldatuko dugu mundua”

Kalean jolasean ari zirela, ezezagun bat joan zitzaien Jen Anderson eta haren semeari. Semeak gona janztea “oker” zegoela esan zien, eta argazkiak egin zizkien. Amak mezu bat idatzi zuen sarean, eta birala egin da. Mezua, euskarara itzulita, albiste barruan. Orain egun gutxi, kalean jolasean ari ziren Jen Anderson eta haren semea. Kolore biziko gona bat…

«I’M ORLANDO, BUT I’M NOT GAY»

AITZIBER PZ. KARKAMO Orlandoko gertaerek astindua eman dio Mendebaldeko ikuspuntutik mundu deitzen diogun errealitateari. Sarraskiaren egileak marikoiak gorroto zituela jakin zen arren, Texasko gobernadoreorde ultrakatolikoak erailketak justifikatu bazituen ere, hildakoei azken agurra emateko behar duten tanatorioetan ultraeskuindar homofoboak bildu baziren ere, triskantzaren arrazoi zehatzak ahaztuz, bortizkeriarik gabeko mundua aldarrikatzen duten mezu inozo bezain hutsez bete…

Gutxienez 50 lagun hil dituzte homosexualak biltzen diren lokal bati eraso eginda, Orlandon

Goizaldean, lokalean dantzan eta festan ari zirenei tiroka ekin die erasotzaileak, eta ondoren han bertan gotortu da. Hasieran hildakoak 20 direla esan duten arren, azken zenbaketaren ostean 50 direla berri eman dute. Poliziak jakinarazi du erasotzailea ere hil dela, tiroketan. Homosexualak elkartzen diren lokal batera sartu, eta festan zebiltzanen kontra tiro egin du gizonezko batek,…