Transfobiaren aurka protesta egin dute Gasteizen, baina autobusa ez da agertu

GASTEIZ. Dozenaka pertsonak transfobiaren kontrako aldarria entzunarazi zuten atzo Gasteizen. Hazte Oir elkartearen autobusa Eusko Legebiltzarrera iritsiko zela zabaldu zuten goizean sare sozialetan, eta arbuioa adierazteko bilkurara deitu zuten mugimendu feministak eta LTGBI kolektiboak. EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSEk bat egin zuten protestarekin. Autobus transfoboa, baina, ez zen agertu.

Koloretako harresia Iruñerrian, autobus transfoboaren kontra

Protesta artean heldu da Hazte Oir elkartearen autobusa Nafarroara. Lelo eta ikur transfobo guztiak kentzera behartu ditu Iruñeko Udalak. Protestan ari ziren gazteetako bat harrapatu du autobusak Argiago ezin da esan: «Ez zarete ongi etorriak». Eta ozenago ere, nekez. Iruñeak erantzun irmoa eman zion atzo Hazte Oir erakunde ultrakatolikoaren autobus transfoboari, eta LGTBI kolektiboaren eskubideen…

“Hazte Oir kanpora” entzunaraziz geratu dute Iruñean haur transexualen aurkako autobusa

Parlamentura joan nahi zuten elkarteko kideek autobusean, han oharra uzteko, baina ez dira iritsi. Udaltzaingoak geldiarazi du aurrena autobusa, harik eta logotipoak eta leloak estali arte. Parean jarri zaion jendea jo du autobusak. Gutxienez pertsona bat zaurituta dago, eta anbulantzian eraman dute. Iruñetik irten ostean, Gasteiz aldera abiatu da ibilgailua. Zuzeneko kontaketa egin du Ion…

Transfobiaren mamua salatu dute herritarrek Iruñean

“Nafarroa, lur anitza. Transfobiarik ez!” zioen Iruñean larunbat arratsaldean egindako manifestazio alai eta jendetsuak. Hotza zen arratsaldea eta euria ari zuen manifestazioaren lehen urratsetan. Berehala atertu zuen, ordea, eta ostadarra ere agertu zen zeruan, manifestazioan ziren kolore bereko banderak lagunduz. Transexualitatearen aldeko ikur handi batek ireki zuen Ekainak 28 plataformak deitutako manifestazioa. Hazte Oir muturreko…

Transfobiak atertu du

Hazte Oir talde ultrakatolikoaren gorroto mezuaren aurka eta Chrysallis elkarteak haur transexualen alde egindako kanpainaren alde, ehunka lagunek aniztasuna aldarrikatu dute. Iruñeko Udaletxe plaza mukuru dago. Hotz egiten du. Euria egin duenez, asko busti egin dira, baina animoak bero daude. Transexualitatearen aldeko bandera erraldoia udaletxe aurrean dago, ilunabarrari kolorea emanez. Denen gogoan, berriz, Hazte Oir…

Nafarroako Parlamentuak babesa eman dio Chrysallisen kanpainari

Transexualen eskubideak babestu eta aitortu ditu adierazpen instituzional batean, batik bat, adingabe transexualenak. Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrak aurkeztutako adierazpen instituzionala aho batez onartu du Nafarroako Parlamentuak transexualen eskubideen alde. Hiru puntu zituen eskaerak. Lehenengoan, batik bat, adingabe transexualen eskubideak babestu dituzte, eta bigarrengoan babesa adierazi diote Chrysallis elkarteak haur transexualen errealitatea…

LGTBI zentro bat irekiko du Iruñeko Udalak abenduan

LGTBI (Lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexual) zentroak abenduan zabalduko ditu ateak. Sexu eta genero aniztasuna tratatuko ditu eta arreta sexologiko eta psikosoziala eskainiko du.   Iruñeko San Gregorio kaleko 28. zenbakian egongo da LGTBI zentroa. Abenduan jarriko dute martxan, eta sexu eta genero aniztasunari buruzko formazio eta informazioa eskainiko dute bertan. Sexu orientazio edota…

XABI SANCHEZ GORONAETA. SEXUA ERDIGUNEAN JARRITA “Sexuan arreta jartzea gorputzera itzultzea da”

ruñeak badu LGTBQI politikak garatu ahal izateko bulegoa. Kattalingorriko kideak gogor ibili dira lanean azken hilabete hauetan, ikasturte berriarekin batera bulegoko baliabide guztiak martxan jarri ahal izateko. Ekimena ez dator komunitate zehatz bati zerbitzu asistentziala ematera bakarrik, gizarte osoari egin nahi dio ekarpena: erreferentzia sexologiko berri bat izan nahi du pertsona guztientzat. Sexua ala generoa,…