Chrysallis EHk ikus-entzunezko material didaktikoa aurkeztuko du astearte honetan

DONOSTIAKO GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIAN   Chrysallis Euskal Herria elkarteak “Zakila duten neskak, bulba  duten mutilak: aniztasunaren adierazpen bat” ikus-entzunezko material  didaktikoa lehenbiziko aldiz aurkeztuko du astearte honetan,  apirilaren 4an, Donostiako XV. Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan. DONOSTIA. Elkarteak jakinarazi duenez, aurre estreinaldia “Transexualitatea  adin txikikoen artean” saioaren baitan egingo da, arratsaldeko  19:00etan, Victoria Eugenia antzokian, “Just…

Irungo taberna batean gertatzen ari diren jazarpen homofoboak salatu dituzte

Eskina Mosku tabernako jabeak zein langileek irainak eta mehatxuak jasaten dituzte egunero. Salaketak jarri dituzte, baina egoera ez da aldatu. Gehituk «urgentziazko neurriak» eskatu ditu hauek babesteko. Irungo Eskina Mosku tabernako langileek egunero jasaten dituzten «jazarpen homofobo errepikakorrak» salatu ditu Gehitu elkarteak. Azaldu duenez, egoera ez da berria, azken urteetan jazotzen ari dena baizik. Duela…

Katalina Erauso pastorala: libre izateko borrokatu zen emakumearen bizitza

Ekainaren 5ean, Baionan estreinatuko dute. Maite Iturbidek idatzi du Donostiako emakume-gizonaren abenturez osatutako pastorala. Lehenengo aldia da emakume baten inguruko pastorala emakume batek idatzia dela eta hainbat emakumek zuzentzen dutela. Maite Iturbidek idatzitako lana Pantxika Urrutik eta Maitena Lapeyrek zuzendu dute.150 pertsonako lantaldea aritu da pastorala prestatzen. 80 arizale dira, musikariak, Azkoitiko eta Azpeitiko Sahatsa…

Hiesa, paradigma berrien iturburu

‘Anarchivo Sida’ Non: Tabakaleran, Donostia. Noiz arte: Ekainaren 26ra arte. Erakustaretora sartu, eta egurrezko horma baten atzeko aldearekin topatu naiz aurrez aurre. Sarreraz deskuidatu naizeneko sentsazioarekin sartu naiz, sentsazio arraro batekin; atzera burua jiratu, eta sarrerako atearen horman erakusketaren izenburua ikusi ostean, ostera ere aurrera jarraitu dut nondik jarraitu ez dakidan sentsazioarekin. Erakusketak ez dit…