40 urte eta elur-bola

IMANOL ALVAREZ   1976ko azaroan, Durangoko Azokaren testuinguruan –garai hartan azaroaren lehenaren bueltan egiten baitzen–, lagun batek eta biok deliberatu genuen euskal gay elkarte bat beharrezkoa zela, eta beste inork egingo ez zuenez, guk geuk sortu beharko genukeela. Berehalako kontua izan zen: urtarril-otsailerako martxan zegoen. Gauzak arin samar joan ziren, herriaren askatasun-oldeak bultzatuta. Amnistiaren aldeko…

«Imajinatzeko gaitasun hori berreskuratu behar da»

IMANOL ALVAREZ ETA EKAITZ HERRERO EHGAM EUSKAL HERRIKO GAY-LES ASKAPEN MUGIMENDUA 40 urte bete ditu aurten mugimendu asanbleario honek sexu askapenaren alde borrokan, eta Imanol Alvarez fundatzaile bilbotarrak bertan segitzen du militatzen, bere-berea duelako. Bertako gazte taldean, Gaztehgam-en ibili zen Ekaitz Herrero getxoztarra. Ehgam guztiz aitzindaria izan zela eta lantzen bada mugimenduak errateko eta irabazteko…

Transexualek aldagela aukeratu ahalko dute Durangoko kirol instalazioetan

Durangoko Udalak aldaketa batzuk ezarri ditu kirol instalazioen araudian, eta transexualei identifikatzen diren sexuaren arabera aldagela aukeratzeko eskubidea ematea da esanguratsuenetako bat. Osoko bilkuran aurkeztu zuen proposamena Pilar Rios alkateorde eta Durango Kirolak erakundeko presidenteak. Bigarren aldaketa garrantzitsu lez, pertsonak baimen barik grabatzea falta larria izango da hemendik aurrera, eta baita eraso egitea edo irain…

Bus transfoboaren aurka protesta egiteagatik isunak jaso dituzte hainbat herritarrek

Lesbofobia, homofobia eta transfobiaren kontra protesta egitea “funtsezkoa” dela esan dute Ekainaren 28ko Plataformak eta LABek, eta sexu askatasunaren aldeko konpromisoa berretsi dute. Hazte oir elkarte katoliko eta transfoboaren autobusari ezezko biribila eman zion Iruñeak, eta mobilizazioen bidez erantzun. Orain, herritar hainbati isunak iritsi zaizkiela salatu dute Ekainaren 28ko Plataformak eta LABek. “LGTBIQen Giza Eskubideen…

Plazera, borrokarako bidea

LGTBI kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko beharra gogorarazi dute milaka lagunek, Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Les Bascosek etzi egingo du askapen ibilaldia, Miarritzen Plazera, borrokatzeko arma gisa. Hori aldarrikatu zuten atzo LGTBI Kolektiboaren Nazioarteko Egunaren harira antolatutako hainbat manifestaziotan. «Gure haserrea ez da nahikoa trans, bollo, marika eta gainontzeko disidenteen kontrako indarkeria eteteko: oraingo honetan, plazera aukeratzen…

Gorroto jarreren kontra

Sexu adierazpenen eta genero identitateen askatasunaren alde ekitaldiak izango dira gaur Euskal Herriko hamaika txokotan. Helburua, hauxe: LGTBI kolektiboaren kontrako gorroto diskurtsoak gaitzetsi eta aniztasuna ospatzea.   Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan izango dira manifestazioak gaur, sexu adierazpen eta genero identitate askatasunaren aldeko eragileek deituta. LGTBI kolektiboak jasaten dituen erasoak salatzeko ekitaldiak izango dira, baina…

Bizkaiko E28 Koordinakundearen manifestua, Nazioarteko Sexu Askapenerako Egunaren inguruan

Gaur, ekainaren 28, kaleak hartu ditugu borrokan jarraitzeko asmoz. Borrokaz, militantziaz eta biziraupenez betetako urte asko oroitzen ditugu. Bidea ireki ziguten pertsona miresgarriak dakartzagu gogora, dagoeneko ez daudenak eta gure alboan borrokan dirautenak. Gaur, gugatik eta gure etorkizunagatik, gure identitateengatik eta aske bizitzeko eskubidearengatik egiten dugu borroka. Eta, noski, gaur sistema cisheteropatriarkal baten aurka egiten…

LGTBI KOMUNITATEAREN EGUNA “Gorroto” diskurtsoen aurka, kalera aterako dira ekainaren 28an

Manifestaziora deitu du Bizkaiko E28 koordinakundeak datorren asteazkenerako, LGTBI komunitatearen egunean. Borrokaren “merkantilizazioaren” aurka agertu dira. LGTBIfobia eta gorroto diskurtsoen aurka borrokatzeko eta komunitatearen eguna ospatzeko mobilizatuko da Bizkaiko E28 koordinakundea, No es libertad de expresión, gorrotoa baino ez da lelopean. “Sistema heteropatriarkal baten aurka borrokatzen gara, botere ardatzen bitartez indarkeria sortzen duela ahaztu gabe”, esan dute koordinakundeko…