MIKEL

Argirik distiratsuena, ahotsik ozenena, ukabilik indartsuena, bihotzik beroena, musurik gozoena, eskurik leunena joan egin zaigu. Baina utzi diguna oso sendoa da, eta utzi digun hori da, hain zuzen, gaur hemen gu guztiok bildu gaituena, gure orain arteko bizitzetan eragina izan duena eta gure etorkizuneko bizitzetan ere gidatuko gaituena. Haren falta sumatuko dugu izugarri, baina hemen egongo da betiko gutako  bakoitzarekin.

EHGAMera batu zen ia hasieran, oso gaztea zela, neurri batean Francisen erailketak behartuta edo; baina lehenagotik beste fronte batzuetan ere militatzen zuen. Haren indarrak, konbentzimenduak, dedikazioak, pozak eta maitasunak inspiratu gaitu bera ezagutzeko eta militantzia eta dibertsioa berarekin partekatzeko zortea izan dugun guztiok.

Ordutan hitz egin genezake Mikeli buruz, baina minutu batzuk baino ez ditugunez, Mikelen handitasunaren zati txiki bat islatzen duten bi alderdi nabarmendu nahiko genituzke.

Horietako bat da mundu  justuago baten aldeko borroka guztiak batu eta bakar batean biltzeko gaitasuna. Gaur egun intersekzionalitatea esaten zaion horri buruz eztabaidatzen genuen garai hartan. Orduan, esaten genuen sexu-askapena mundu bidezkoago batean bakarrik gerta zitekeela, non gainerako bidegabekeria guztiak gainditu ahal izango ziren, hala nola arrazismoa, matxismoa, pobrezia, etab.

Baina Mikelek egunero bizitzen zuen hori,  bizitzako egun guztietan egon baita borroka horietan, indar eta dedikazio berarekin, LGTB+ borroka beste askapen-eremu horietara eramanez, bai eta beste borroka horiek guregana ekarriz eta gu horien partaide bihurtuz ere.

Mikel edonon, ortzadar bandera eskuan. Hori da burutik inoiz joango ez zaigun irudia.

 

Bigarren alderdiaz hitz egin ahal izateko, esan behar dizuet, zuetako batzuek agian ez baitakizue, gaur egungo EHGAM, oraindik geratzen diren militante historiko batzuekin batera, indar eta adimen ikaragarriko gazte militante talde bikain batek osatzen duela. Horrek militante zaharrok oso harro sentiarazten gaitu, pentsarazten baitigu zerbait ona egin behar izan dugula jende horrek denbora proiektu zahar honekin jarraitzeko eman dezan, beste edozer egiten aritu beharrean. Mikel izugarri pozik eta harro zegoen haiekin guztiekin.

Bada, gazte horiek egin dituzten gauza harrigarrien arteko bat izan da Ehgameko barne lantalde bat sortzea. Kotoi Taldea izena jarri diote, gainerako guztiak zaintzen dituen taldea da-eta. Militanteez  arduratzen da banan banan, lagundu egiten die, eta maitasuna ematen diete.

Guk  ez geneukan Kotoi Talderik (beste garai batzuk ziren eta militantzia beste era batera egiten zen); baina Mikel bageneukan. Mikel beti arduratzen zen gutaz, beti zeukan gure berri, beti joan gintezkeen beregana, eta beti izaten zen talde, pertsona eta joera ezberdinen arteko lotura. Bera, pertsona bakar bat, bera izan da gure Kotoi Taldea 40 urtez.

Hau eta beste gauza asko izan zara guretzat, Mikel.

Beti arte, maitea.

Betirako dantzan gure lumatzan, Mikel!

Mikel Martin Ehgamkidea hil zaigu

Betirako dantzan gure lumatzan, Mikel!

Gure omenaldia

Lagunen omenaldia

Berria medioetan:

NAIZ: Fallece Mikel Martín, militante de EHGAM y activista por los derechos LGTBIQ+

BERRIA: Mikel Martin EHGAMeko militantea hil da

Militantzia

ARGIA: Mikel Martin hil da, sexu askapenaren aldeko ekintzaile historikoa

EL SALTO DIARIO: Mikela, la interseccionalidad imprescindible

OARSOALDEKO HITZA: Motxila bete borroka zeraman luma askea

DIARIOVASCO: Fallece Mikel Martín, histórico activista por los derechos del colectivo LGTBI

Errenteria tributa un homenaje popular al activista por los derechos LGTBI+ Mikel Martin

 

EHGAM-Nafarroak manifestazioa deitzen du, hilak 25, Iruñako Gaztelu plazan 18:00etan, Kattalinguneren alde

 

 

 

LGTBI NAFAR KONTSEILUA ETA TRANS LEGEA

Asteburuan jende askok eskatuko du kalean Trans eta LGTBI Legea onartzea, trans pertsonekiko errespetua eskatzeko eta genero autodeterminazioaren alde egiteko; PSOEk trans pertsonen giza eskubideak murriztu ez ditzan. Beren barne-borroketatik kanpo eduki gaitzatela. Utz diezaiotela gure bizitzekin jolasteari, pertsonak transfobiatik babesteko betebeharra bete dezatela, bai maila sozialean, bai instituzionalean. Trans adingabe anitzek bizi duten segurtasunik ezak Estatuaren beraren eta jendartearen bortizkeriaren jomugan jartzen ditu, Estatuak euren izatea ukatzeaz gain, ikusezin bihurtzen baititu: izate bera eskubidea ukatzen die. Eta hau guztia amaitzeko unea da.
Estos días son muchas las personas que reclamarán en la calle la aprobación de la Ley Trans y LGTBI, para exigir respeto hacia las personas trans y en defensa de la autodeterminación de género; para que el PSOE no recorte los derechos humanos de las personas trans. Que nos mantengan al margen de sus luchas internas. Qué dejen de jugar con nuestras vidas, que cumplan con la obligación de proteger a las personas de la transfobia tanto a nivel social como institucional. La inseguridad que muchas personas trans menores viven, las expone a violencias amparadas por un Estado que les niega y les invalida. Y es el momento de acabar con todo esto.

EHGAMek Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina 2022 sariak eman ditu

  • Urrezko Hirukia 2022 IKUSGUNE Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokiarentzat da, azken urteetan LGTBI+fobiaren aurka egindako lanagatik.IKUSGUNE, 2019an sortu bazen ere, 2017an koka ditzakegu honen hastapenak eta, orduan, Gasteizko hainbat kolektiboren kezkatik, Lumagorri ZisHeterosexismoaren Aurkako Taldeko kideak, etorkizunean LGTBI+fobiaren aurkako Behatokia izango zena eraikitzen hasi ziren. Autogestiotik eta mugimendutik beretik sortutako proiektua da IKUSGUNE eta, gaur egun, LGTBI+fobiaren aurkako Euskal Herriko ekimen erreferenteetariko bat da.

IKUSGUNEk saria eskertzeko egin duen bideoa hemen

  • Trapuzko Espartina 2022 Ikastetxeetan sexu aniztasuna lantzearen aurkako jarrerei, jarrera horiek giza sexualitatearenaniztasuna ukatzen dutelako, ikastetxeak espazio arrotz eta ez-seguruak izatera bultzatzen dituztelako, genero rol eta estereotipoak ikuspegi esentzialistatik birsortu eta indartzen dituztelako eta, azken batean, errealitatea bera ukatzen dutelako.

MEDIOETAN agertuta:

 

Aurreko Urrezko Hirukiak:

  • Mikel Markez, Maialen Lujanbio, Joxe Mari Irazu eta Doctor Deseo
  • Gayles  taldeen boluntarioak
  • Gaztegin (EGIN egunkari itxiaren gehigarria)
  • 2001 Julia Martínez, ama
  • 2002 Hiesaren kontrako elkarteetako boluntarioak
  • 2003 Kontxi Bilbao (EB), Jone Goirizelaia (SA), Onintza Lasa(EA), Elixabete Piñol(EAJ) eta Gemma Zabaleta(PSE-EE)
  • 2004 Igna Babel eta frankismoaren bestelako biktima guztiak
  • 2005 Lesbiana feministen kolektiboak
  • 2006 Aitor Arana
  • 2007 Francisco Letamendia “Ortzi”
  • 2008 RaulL López Romo
  • 2009 Laura Bugalho
  • 2010 80 egunean pelikula,
  • 2011 Txalaparta Argitaletxea
  • 2012 Athletic Club
  • 2013 Arartekoaren erakundea
  • 2014 Goenkale eta Mikel Rueda (A escondidas)
  • 2015 LAB eta STEILAS sindikatuak
  • 2016 Iker Ortiz de Zarate, Javier Liñera eta Jon Koldo Vázquez aktoreak
  • 2017 CHRYSALLIS ume transexualen senideen elkartea
  • 2018 DIMENSIÓN publizitate-agentzia
  • 2019 PAU SARRATE pailazoa
  • 2020 KATTALIN MINER idazlea
  • 2021 PIKARA Magazine

 

Aurreko Trapuzko Espartinak:

  • Pilar Urbano
  • Jesús Cardenal
  • Elias Yanes, Fernando Sebastian  eta beste apezpiku batzuk
  • 2001 Eusko Legebiltzarra
  • 2002 Chenoa
  • 2003 Hegoaldeko Apezpikuak
  • 2004 PP-UPN
  • 2005 Aquilino Polaino eta CGPJ
  • 2006 Antonio Alonso, Laura Alabau, Mª Luisa Miranda eta Francisco Javier García epaileak
  • 2007 Europride
  • 2008 NU-WRESTLING EVOLUTION Pressing Catch borrokaldien enpresa antolatzailea
  • 2009 Arantza Quiroga
  • 2010 Bilboko Udala (Espazio Publikoaren Erabilera Arautzeko Ordenantza).
  • 2011 Nafarroako Unibertsitatea Genero-Ideologia  Nazioarteko I Kongresua
  • 2012 Jose Ignacio Wert
  • 2013 EUSKO JAURLARITZA, Hezkuntza-Saila
  • 2014 Correo eta Diario Vasco
  • 2015 Bilboko Udala (Espazio Publikorako Ordenantza)
  • 2016 (hutsik)
  • 2017 HAZTE OÍR elkartea
  • 2018  Judikatura (La Manadako epaileak eta Adingabekoen Fiskalia) eta Eliza (Munilla)
  • 2019 ANA BELTRÁN, PPko diputatua
  • 2020 TERF ustezko feministak
  • 2021 CARMEN CALVO estatuko Gobernuko presidenteorde lehena