Entries by Editorea

Transfobia sustatzen duen autobus batek Euskal Herria zeharkatuko du

Martxoaren 5etik 12ra bitartean igaroko da Hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik. Eneko Goiari eskatu diote ez uzteko autobusari Donostian ibiltzen. Asironek, berriz, Iruñean sartzea eragozten saiatuko direla. adira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak” leloarekin abiatu zuen kanpaina bat Chrysallis elkarteak, eta, hari erantzunez, kontrako mezua idatzia duen autobus bat kaleratu du Hazte Oir […]

Afrikako LGTB eskubideen aldeko borroka gogoan izango du aurtengo Bilboko Zinegoak jaialdiak

Zinegoak, Bilboko gaylesbotrans zinema eta arte eszenikoen nazioarteko jaialdiak, zabalkundearen aldeko apustu sendoa egin du hamalaugarren edizioan. Hala, ohiko iraupena bikoiztuko dute –aste bi, bakarraren ordez– Euskal Herriko 32 herritan zehar hilabeteko “bira” abiatu aurretik. 44 proiekzio egingo dituzte horietan. Emanaldiez gain, sari bi emango dituzte antolatzaileek. Lehena, João Pedro Rodrigues portugaldar zinegileari. Rodriguesek Zinegoaken […]

Joao Pedro Rodrigues eta Ugandako LGTB Zinemaldia, Zinegoak jaialdiaren saridunak

Aurtengo edizioaren nondik norakoak ezagutzera ematen jarraitzen du Bilboko jaialdiak   Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak Joao Pedro Rodrigues zinemagile portugaldarrari emango dio 14. edizioaren Ohorezko Saria, eta sari berezia eskainiko dio Queer Kampala Ugandako LGTB Zinemaldiari. Joao Pedro Rodrigues eta Kamoga Hassan Ugandako jaialdiaren zuzendaria Bilbon egongo dira. Horrela, aurtengo […]

Ruben Ochandiano, Miren Aperribay eta MarionBerger, Zinegoak jaialdiaren epaimahai

Zinegoak Bilboko LGTB jaialdiak jakinarazi du aurten nortzuk  izango diren 14. edizioaren nazioarteko epaimahaia osatuko dutenak,  eta fikziozko film luzeen epaimahaiko kideak Ruben Ochandiano  aktorea, Miren Aperribay banatzailea eta Marion Berger  programatzailea izango dira. Gainer, aurtengo edizioan dokumentalek  indar berezia izango dutenez, epaimahai berezi bat sortuko da  dokumentalak saritzeko. Zinegoak otsailaren 20tik martxoaren 5era  ospatuko […]

Nafarroako Parlamentuak babesa eman dio Chrysallisen kanpainari

Transexualen eskubideak babestu eta aitortu ditu adierazpen instituzional batean, batik bat, adingabe transexualenak. Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrak aurkeztutako adierazpen instituzionala aho batez onartu du Nafarroako Parlamentuak transexualen eskubideen alde. Hiru puntu zituen eskaerak. Lehenengoan, batik bat, adingabe transexualen eskubideak babestu dituzte, eta bigarrengoan babesa adierazi diote Chrysallis elkarteak haur transexualen errealitatea […]

Adingabeak ala transexualak

ROSA MARIA MARTIN Ez gara inoiz jite bakarrekoak. Nor zara zu? Zer zara zu? Emakumea ala gizona? Ala ez ur eta ez ardo? Goizean matematikako irakasle hori, arratsaldez ingelesa ikasten jarraitzen duzu? Eroskin erosi eta Wallapopen saltzen duen horietarikoa zara? Heldu gabeko mutilzaharra? Ume heldua? Gazteleraz bizi den euskalduna? Beti zara bat? Beti berbera? Zenbat […]

Gaztelerazko kartela bai, baina euskarazkoa ez dio baimendu orain Facebookek Chrysallisi

Bulba duen mutil bat eta zakila duen neska bat ageri diren irudia duen gaztelerazko kartela kenarazi ziotenik 48 ordu pasatu direnean, hura berriz erabiltzeko baimena eman dio sare sozialak haur transexualen elkarteari. Eta, handik gutxira, euskarazko kartela kenarazi dio. Chrysallis elkartea pozik dago aste honetan abiatu duten kanpaina izaten ari den emaitzarekin. Horregatik, eskerrak eman […]

Haurtzaroan identitatea ukatu zitzaien heldu transexualen %41 saiatu da bere buruaz beste egiten

Haur transexualen errealitatea ikusgarri egiteko kanpaina jarri du abian Chrysallis Euskal Herria taldeak. Facebook sare sozialak zentsuratu egin du elkarteak erabilitako irudia. Chrysallis-en iritziz, pertsona transexualen bizi-kalitatea eta zoriontasuna gizartearen onarpenaren menpe dago. Izan ere, identitatea ukatu zaienen suizidio saiakera-tasa %41ekoa dela azaldu du elkarteak; aldiz, onarpena jaso duten pertsona transexualen bizi eta zoriontasun kalitate […]