Entries by

Gure desirak, gure gorputzak, gure identitateak, gure bizitzak ezin dira atxiki jada suntsitu dugun iluntasunaren kutxan!!

Lelo honekin Ehgam Gorbeialdea +tik atzo lortu genuen Izarrarako pentsatutako murala bukatzea. Prozesu luzea izan da: Lehenengo saiakera, lgtbfofia, amorrua, stop, babesa, indarra, aurrera, ilusioa estalita, harridura, stop, elkartasun mezuak, aurrera, indarrak batu, ekin! Eskerrik asko inoren bizitza kutxa baten kabitzen ez dela pentsatzen duzuen guztioi! Hain sinplea den ideia batek ez du ematen halako […]

EHGAM Nafarroak “MariBuruari Ekin Bazterrean / Maripensando en los márgenes” ekialdia aurkezten du, urriak 8, Iruñako Condestable Jauregian

  Bazkarirako, arratsaldeko tailerretan izena emateko eta afaltzeko formularioa bete: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSev9jvzB8OiUeYXEy7ym74JgbbBQ-H0TmaP-wgFj05XKF_Egw/viewform   Berria medioetan: Noticias de Navarra : Nueva jornada de EHGAM Nafarroa para “maripensar en los márgenes” NAIZ : LGTBI+ pertsonen beharrei buruz hausnartzeko jardunaldia antolatu dute urriaren 8an Iruñean   Ekitaldiaren argazki batzuk:

EHGAMek Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina 2022 sariak eman ditu

Urrezko Hirukia 2022 IKUSGUNE Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokiarentzat da, azken urteetan LGTBI+fobiaren aurka egindako lanagatik.IKUSGUNE, 2019an sortu bazen ere, 2017an koka ditzakegu honen hastapenak eta, orduan, Gasteizko hainbat kolektiboren kezkatik, Lumagorri ZisHeterosexismoaren Aurkako Taldeko kideak, etorkizunean LGTBI+fobiaren aurkako Behatokia izango zena eraikitzen hasi ziren. Autogestiotik eta mugimendutik beretik sortutako proiektua da IKUSGUNE eta, gaur egun, […]