Entries by Editorea

BERRIA: Askatu nahian

http://www.berria.eus/paperekoa/2063/030/003/2014-06-29/askatu_nahian.htm Duela 30 urte, ekainaren 28an, 19:00ak jo orduko ziztu bizian atera ziren dozena bat lagun, pankarta bat eskuan hartuta, taberna zulotik Donostiako Bulebarrera, harrotasun egunaren harira egin nahi zuten manifestazioaren ibilbidea lehenbailehen amaitzera. Jende gehiago izaten zen espaloietan begira, pankartaren atzean joaten zena baino. Beste hiriburuetan egiten ziren manifestazioak ere ez ziren argazki horretatik […]

BERRIA: LGTB+ harrotasunaren egunak ukitzen gaitu

http://www.berria.eus/paperekoa/1832/020/003/2014-06-26/lgtb_harrotasunaren_egunak_ukitzen_gaitu.htm Ekainaren 28a kolore anitzeko bandera hartuta kalean sexu-askatasunak eta lesbo-gay-transexual-bisexual harrotasuna aldarrikatzeko eguna da. Geuretzat ere bai, ala? Ez da kanpotik ezarritako betebeharra, geurea ere baden borroka baizik, barreneraino hunkitzen gaituen borroka. ELAn, militanteengandik hasita, gero eta areago ari da zalantzan jartzen normaltasuna heterosexuala izatea dela, eta zuzena, genero-identitate definitu eta normatiboa izatea. Agian […]

BERRIA: “Homosexualak ezkutatuta eta beldurrez bizi dira Afrikan”

Alica Nkom, Giza Eskubideen aldeko abokatua Homosexualak erraz kartzelatzen dituzte Kamerunen; gizarteak, Elizak eta gobernuak baztertu egiten dituzte; egoera aldatzeko, nazioartearen laguntza eskatzen dute defentsan ari diren abokatu gutxiek. Duela 50 urte, Afrikako abokatutzaren esparrua gizonen esku zegoen, eta homosexualen defentsa egitea ia pentsaezina zen. Baina Alice Nkomek (Kamerun, 1945) haien artean toki bat egitea […]

GARA: Francisen hilketak ozendu egin zuen homosexualen eta transexualen borroka

Duela 35 urte polizia espainol batek tiroz erail zuen Errenterian Bizente Badillo «Francis». Garaiko egunkariek «emakumez jantzitako gizon baten» hilketaren berri eman zuten, EHGAM plazara atera zen milaka lagunen aurrean eta lehenengoz ahots gora aldarrikatu zuen pertsona orok sexualitatea modu askean bizitzeko duen eskubidea. Bizente Badillo Francis Alacanteko herri txiki batekoa zen berez, gazterik Errenteriara […]