Ehunka lagunek oroitu dute hildako nerabe transexuala, Ondarroan
Udalak hiru eguneko dolua ezarri du; ostegunean bere buruaz beste egin zuen 16 urteko gazteak Ehunka lagunek parte hartu zuten atzo Ekai Lersundi oroitzeko ekitaldian, Ondarroan (Bizkaia). 16 urteko nerabea ostegunean aurkitu zuten hilik, bere buruaz beste eginda. Adingabe transexualen familiak biltzen dituen Euskal Herriko Chrysallis elkarteak deitu zuen elkarretaratzera, eta hamabost minutuko bilkura […]