Entries by Editorea

Gorrotoaren gorakada

2014an 141 eraso egon ziren Hego Euskal Herrian arrazakeriak, homofobiak eta antzekoek bultzatuta. Espainiako Barne Ministerioak gorrotozko delituen inguruko 2014ko txostena eman du argitara. Horren arabera, iaz 141 eraso egon ziren Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan. Horietatik gehienek, 102k, arrazakeriarekin eta xenofobiarekin izan zuten zerikusia. Eraso homofoboak eta sexu identitate eta orientazioarekin erlazionatutakoak, berriz, 23 […]

Gorrotoarekin lotutako 141 eraso egon ziren Hego Euskal Herrian 2014an

Espainiako Barne Ministerioak egindako txostenaren arabera, delitu gehienek, 102k, arrazakeria eta xenofobiarekin izan zuten zerikusia. Sare Antifaxistak, EHGAMek eta Kitzikanek salatu dute kopuruak gora egin duela, eta delitu gehienak zigorrik gabe gelditzen direla. Espainiako Barne Ministerioak gorrotozko delituen inguruko 2014ko txostena eman du argitara, eta Sare Antifaxista, EHGAM eta Kitzikan mugimenduek Hego Euskal Herriko datuen […]

Arrazismoa eta homofobiarekin lotutako 141 eraso zenbatu ziren 2014an Hego Euskal Herrian

Besteak beste, Hego Euskal Herrian 2014an bederatzi eraso antisemita, 23 eraso homofobo eta 102 eraso arrazista jazo zirela azaldu dute EHGAM, Sare Antifaxista eta Kitzikan elkarteek. Pasa den astean Estatu espainolean 2014an zehar jazotako «gorroto delituen» inguruko txosten bat zabaldu zen, eta aipatu txostenean azaltzen diren datuen berri eman eta hauen inguruko balorazioa egin dute […]

Ehgam, Kitzikan eta Sare Antifaxista taldeek gorroto-erasoak salatu dituzte prentsaurreko batean

Pasa den astean, estatu espainolean 2014. urtean zehar gertatutako gorroto krimenen inguruko txosten bat zabaldu zen. Hemen bildutakook, txosten horretan agertzen diren datu kezkagarrien inguruko balorazio bat egin nahi dugu; oharkabean bizi den errealitate bat islatzen duten heinean. Eraso arrazistak, homofoboak edota aporofoboak eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen kontrako erasoak ematen ari dira gurean, gero […]

Ama naturalak

Bazkaltiarretako bakoitzak smartphone-ko Whatsapp, Messenger, Twitter eta enparauei kasu egiteko besteenganako arreta eten dugun aldi ugari horietako batean, espantuka altxatu du burua jatorduan elkartu garen adiskideetako batek. Premiatsu erakutsi digu pantaila: «Begira, begira! Begira zer bidali didaten! Laukien zain dago emakume bat Alemanian… 65 urterekin!». Eskutik eskura ibili da telefonoa, eta denok leitu dugu bitxikerietan […]

Sekretuak argia ikus dezan

Bai, halaxe da, gaurkoan sekretu bat daukat Anbotoko komunitateko irakurleentzat. Badakizue, sekretuak noizbait argia ikusi beharra dauka eta barrenak askatzeko, sekretuek argia ikusi behar dute. Badira urte asko, 17 edo… desberdin sentitzen nintzela, txoria kaiola baten sentitzen den antzera. Urte gehiegi dira nire gezurretan atrapaturik, eta inork ezin ninduen lagundu. Nik bakarrik eman behar nuen […]

EHGAMek bat egiten du Kitzikanek deituriko elkarretaratzearekin, bere kide batek gaur arratsaldean jasotako eraso homofoboaren aurka egiteko

Gaur,apirilaren 6an, Algortako Bikain tabernan, Kitzikaneko kide batek eraso homofobo bortitza jazo du. Honi erantzuteko, bihar arratsaldeko 20:00etan Kitzikanek konzentraziora deitu du Algortako Telletxe plazan. EHGAMek bat egiten du deiarekin eta deitzen du elkarreteratzera joateko EHGAM se suma a la convocatoria de concentración mañana 7 de abril en la plaza Telletxe de Algorta  a las […]

Kalean salatu dute Algortan izandako eraso homofoboa

Joan den astelehenean, Kitzikan-eko kide bat jipoitu zuten Getxoko auzoan. Erasoan parte hartu zutenetako bat gehiagotan jazarri zaio Kitzikan sexu askapenerako mugimenduko kide batek eraso homofoboa pairatu zuen joan den astelehenean Algortan (Getxo, Bizkaia), taberna bateko terraza batean zerbait hartzen zegoela. Erasoa salatzeko, elkarretaratzea antolatu zuen atzo Kitzikan-ek Algortako Telletxe plazan. Beste hainbat elkartek eta […]

Mobilizazio jendetsua Algortan, eraso homofobo bat salatzeko

Jende ugari bildu da Algortako Telletxe plazan, Kitzikan mugimenduak atzo Algortan emandako eraso homofobo bat salatu du eta gero deitutako mobilizazioan. Kitzikaneko kide batek atzo eraso homofobo «bortitza» jaso zuela salatu du mugimenduak. Algortako taberna batean gertatu zela eman dute jakitera, eta honen aurrean mobilizazioa egin dute. Kitzikan mugimenduaz gain, Itzulbaltzetako Asanblada Antifaxistak, Ernai Uribe […]

Algortako jatetxe batean gertatutako eraso homofoboa salatu dute

ELKARRETARATZEA, GAUR Erasoa salatzeko, Kitzikanek elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako, 20:00etan, Algortako Telletxe plazan Kitzikan sexu askapenerako elkarteak Algortako jatetxe batean gertatutako eraso homofobo baten berri eman du gaur. Elkarte horretako kide bat modu bortitzean kolpatu zuten atzo, 17:30etan, eta erietxera eraman behar izan zuten, begian zauriak eta buruan kolpeak zituela.  Erasoa salatzeko, Kitzikanek elkarretaratzea deitu du gaur […]