Entries by Editorea

«Gorputza pankarta iraunkorra da»

Artearen Historiako ikaslea eta aktibista politikoa da Alcazar. 2013. urtetik, Espainiako Femen taldeko arduraduna da, baina hainbat ikasle mugimendu eta talde politiko eta feministatan ibilia da. Ukrainatik mundura zabaldutako Femen talde feministako kidea da Lara Alcazar (El Entrego, Espainia, 1992). Iruñean izan da, Katakraken, taldearen ibilbidea eta ideologia zehazten duen manifestua aurkezten. «Hazten jarraitzeko gogoa […]

Betikoa betikotzen du

Espainiako Gobernuaren Familia Babesteko Plan Integralak gurasoen erantzukidetasuna bultzatu nahi duela dio. Baina mugimendu feministak ohartarazi du proposatzen dituen neurriek amaren esku uzten dutela zaintza berriro ere. Iruditzen zaie familia tradizionala lehenesten duela. Lehen ikustaldian, aurrerakoia da: kontzeptu aurrerakoiak erabiltzen ditu. Adibidez, aitatasunaren garrantziaz egiten du berba, erantzukidetasunaren ikuspegitik. Baina lerro artean badira arreta deitzen […]

ALICIA IZAL “Genero identitateari egokitu behar zaio gorputza, biak armonian egon daitezen”

Gizona zela esan zioten, baina Alicia emakumea zen eta da. Apaiz gisa El Salvador eta Chiapasen bizi izan zen, harik eta Mexikok bahitu, desagerrarazi eta kanporatu zuen arte. Generoa egokitzeko prozesuaren ondoren, 2013an izen aldaketa onartu zioten. Lizarrako (Nafarroa) Cafe con Letras taberna da Alicia Izalen (Atarrabia, 1959) negozioa; taberna ez ezik, kultura eta sorkuntzarako […]

Negoziazioaren amaraunean

Asko dira egunerokoan berdintasuna lantzen duten bikoteak. Genero rolek eragindako ajeak gainditzea, ordea, ez da erraza. Hain zuzen, bikote berdinzaleen negoziazio ereduak ikertu ditu Amaia Agirre soziologoak. Urratsak egin dira, baina argi dago oraindik ere lan asko dagoela bikote berdinzaleen diskurtsoak eta errealitateak bat egiteko. Baina garrantzitsua da bidea egiten hasi izana». Amaia Agirre Euskal […]

«Enpatia, errespetua eta pazientzia behar dira negoziatzeko»

Bikote homosexualek heterosexualek baino gauza gehiago negoziatu behar dituztela uste dute Pedro Machok eta Javi Gonzalezek. Horrek baditu abantailak. Pedro Machok eta Javi Gonzalezek urteak daramatzate bikote moduan. Urte hauetan makina bat gauza negoziatzea egokitu zaie. Horietako azkena duela gutxi izan zen: oporretara nora joan erabakitzea. «Hiru aukera genituen, eta plan oso desberdinak. Gainera, gure […]

Eraso matxista eta lesbofoboen aurkako elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta, azkenaldian izandako eraso matxista eta lesbofoboak arbuiatzeko kontzentrazioa egin dute Bilbon. Bilboko Arriaga plazan egin dute elkarretaratzea, «indarkeria sexistari aurre egin» lelopean. Modu horretan salatu dute, Emakumeen Mundu Martxak deituta, azkenaldian eman diren erasoak. Uriola.eus-ek gogoratu duenez, maiatzaren 11ko astean, Deustuko lesbiana bikote baten autoan hainbat zakil marraztu zituzten. […]

«Haurrei ez dizkiegu ezta genitalen izenak ere irakasten»

ATZEKOZ AURRERA. Aingeru Mayor. Sexologoa. Sexualitatea, erotika, plazera eta halako kontzeptuak erabat ilunak direla salatu du Mayorrek, eta horrek norberaren gorputz eta plazerarekiko ezjakintasuna baino ez dakarrela. Gurasoen eta haurren sexualitatea. Hori landu zuen Aingeru Mayor (Donostia, 1972) sexologoak Hondarribian (Gipuzkoa) larunbatean emandako tailerrean. Haren arabera, haurrei sexualitatea irakatsi behar zaie, gastronomia edota biologia irakasten […]