Entries by Editorea

Ekainaren 28a Gasteizen

urteko ekainean, Nueva York-en bizi ziren trans, marika, bollo eta putak, beren desira eta bizi nahien aurrean, sistema errepresiboaren aldetik jasaten ari ziren erasoen aurrean, erakutsitako haserrea eta hasi ziren borroka eskertzeko bilduko gara ekainaren 28an, igandea, Andra Mari Zuriaren plazan 13:00etan. Haiek hasitako borrokarekin jarraitzen dugu. 46 urte eta gero, normalizazioa aitzakitzat hartuz, gure gorputz eta desirak […]

Sexu askapenerako eguna larunbatean ospatuko dute Ipar Euskal Herrian

Ekainaren 28an ospatzen da Nazioarteko Sexu Askapenerako eguna. Ipar Euskal Herrian, ordea, astebete aurreratu dute, ekainaren 20ra. Les Bascos LGTB taldeak Biarritzen antolatu du larunbatean aldarrikapen eta ospakizun eguna. Jaia 12:00etan hasiko da, faroko zelaigunean egingo den piknikarekin. 14:00etan DJen emanaldiak izango dira, eta 16:00etan hiria zeharkatuko duen martxari ekingo diote. Elkartetik gogorarazi dute gaur […]

Ehunka lagun bildu dira Miarritzen sexu askatasunaren alde

Musikaz, kolorez eta dantzaz lagundurik egin dute itsasargitik erdigunerainoko kalejira. Eraso homofoboak salatu eta pertsona transexualentzako eskubideak zein familia eredu ezberdinak izateko aukera aldarrikatu dituzte. Hamabosgarren aldiz egin dute Miarritzen lesbiana, gay, transexual eta bisexualen aldeko martxa koloretsua, sexu askapen egunerako astebete falta dela. Les Bascos elkarteak antolaturik jende ugari hurbildu da goizetik Lapurdiko kostako […]

Sexu askapenerako eguna larunbatean ospatuko dute Ipar Euskal Herrian

ARGIA.EUS Ekainaren 28an ospatzen da Nazioarteko Sexu Askapenerako eguna. Ipar Euskal Herrian, ordea, astebete aurreratu dute, ekainaren 20ra. Les Bascos LGTB taldeak Biarritzen antolatu du larunbatean aldarrikapen eta ospakizun eguna. Jaia 12:00etan hasiko da, faroko zelaigunean egingo den piknikarekin. 14:00etan DJen emanaldiak izango dira, eta 16:00etan hiria zeharkatuko duen martxari ekingo diote. Elkartetik gogorarazi dute […]

Identitatea ez dago hankartean, buruan baizik

Transexualitatea ikus dadin, eta transexualitateaz ikas dadin, Usurbilen argazki erakusketa eta ikus-entzunezko emanaldiak prestatu dituzte. Usurbilgo Udaleko Berdintasun  Saila eta Sutegi Udal Liburutegia dira antolatzaileak. Ekainaren 28a, Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen (LGTB) kolektiboaren Nazioarteko Askatasun Eguna, aitzakiatzat hartuta, erakusketek ekainaren 22tik 29ra iraungo dute. Errespetuz elkarteak gizon transexualen inguruko argazki erakusketa paratuko du. Helburua […]

Musu batek gorrotoa pizten badu

Ivan Cotroneoren ‘Muxua’ obran oinarrituta, izen bereko lana taularatuko du Tanttakak. Viktoria Eugenian estreinatuko dute, 23an Antonio gustuko du Lorenzok, erakargarria zaio. Ikaskideak izanda, eskolako gela batean zerbait gertatuko da bien artean, eta irakasleak ikusi egingo du. Musu bat. Horixe izango da leherkaria. Sua piztuko duen pospoloa. Gero, maitasuna, gorrotoa, indarkeria… makina bat sentimendu izango […]

HOMOFOBIARI KOLORE BIZIKO ERANTZUNA EMAN DIOTE

OARSOALDEKO HITZA Homofobiaren Aurkako Zebrabidea margotu zuten bart; hamarnaka lagun bildu ziren Iztietan Homofobiaren Aurkako Zebrabideari eskualdi berria eman zioten atzo iluntzean, polizia batek Vicente VadilloFrancis trabestia hil eta 36 urtera. EHGAM, Saretuz eta Iztietako Gurekin Auzo Elkarteak 23:00etan jarri zuten zita, homofobiari erantzun, Francis omendu eta sexu identitateen askatasuna aldarrikatzeko. Ordua egokiena ez bazen […]