Entries by Editorea

Feminismoaren inguruko atari bat sortu dute: ‘Klitto!’

Interneten, albiste laburrak, jardunaldiak, elkarrizketak, erreportajeak eta iritziak argitaratuko dituzte. Hasi dira aurreneko edukiak plazaratzen Feminismoaren inguruko aldizkari digital euskalduna. Modu horretan definitu dute proiektua hiru sortzaile eta koordinatzaileek: Malen Aldalurrek, Irati Urkiolak eta Ana Iruretagoienak. Feminismoari lotutako edukiak euskaraz argitaratuko dituzte Klitto! atari digitalean (www.klitto.com). Hiru kazetariek feminismoaren inguruan euskaraz arituko den gune espezializatu […]

AEBetako estatu guztietan legezkoak dira sexu berekoen arteko ezkontzak

Auzitegi Gorenak konstituzioaren aurkakotzat jo ditu lotura horiek eragozten dituzten araudiak Sexu berekoen arteko ezkontzak legezkoak dira AEBetako estatu guztietan. Hamalau estatuk debekatzen zituzten lotura horiek, baina AEBetako Auzitegi Gorenak konstituzioaren aurkakotzat jo ditu legezko eragozpen horiek. Estaturen bat erabakiaren aurka egonez gero, hiru asteko epea izango du helegitea aurkezteko; epe horretan halakorik egingo ez […]

Trans

TRANSITOAK Naoufal eta biok zubia zeharkatzen ari gara elkarrenganantz», idatzi nuen atzokoan. Neure ukatzeak ari naiz hobeto konprenitzen eta menturaz gainditzen. Ohartzeak akordura ekarri dit Julio Cortazarrek El libro de Manuel-en sortutako irudia: «Jendea zubia zeharkatzen da zubia»; alegia, zubia ez da zubia jendeak zeharkatzen ez badu. Beraz, subjektua eta ekintza ezinbestekoak dira zubia izan […]

Queer askapena

LARREPETIT Lehenengo Internazionalak leher egin zuenean, 1872an, Mikhail Bakunin eta James Guillaume kanporatu zituzten. Anarkisten eta marxisten arteko bereizketaren ondorioz, Suitzako Saint-Immierren batu ziren libertarioak. Langile klasearen erakundetzeak azken mendeetan izan zuen bereizketa nabarmenetako hartatik hamarkada askotara, 2012an, munduko anarkisten topaketa antolatu zuten, berriz ere, Saint-Immierren. Bertako liburu azokan banatu zuten Toughtcrime Inkekoek Queer askapena […]

GAY HARROTASUNA BAINO GEHIAGO

KEPA YÉCORA ETA ZURIÑE ESTIVARIZ Ekainaren 28a Gay Harrotasun eguna izendatu izan da, eta ospatzen den egunetik honat bilakaera nabarmena eman du han eta hemen. Hainbat tokitan merkantilizazioara jo izan da, eta erreibindikazioak, berriz, bigarren mailako garrantzia hartu du. Kaleko agerpena desfile hutsa bihurtu izana kezkagarria dela iruditzen zaigu. 2015/06/25 Baina egunaren zentzua ulertuko badugu, […]

EHBILDUk Udal Gobernuari exijitu dio udalerriko zenbait gunetan ematen ari den gay-en kontrako jazarpena bertan behera gelditzeko

 Lander Etxebarria zinegotziak salatu du Ergiletan Udaltzaingoa aurrera eramaten ari den jazarpena, non bertaratzen diren autoak gertutik jarraitu eta, ustez, autoen matrikulak apuntatuko lituzkeen, baita han elkartzen diren pertsonen kontrola eramango ere EHBILDUk berretsi egiten du, lesbianen, gayen, bisexualen eta transexualen eskubide eta askatasunen defentsarekin eta dei egiten diegu herritarrei igandean, ekainaren 28an, LGTBI eskubideen […]