Espainiako LGTBI legea «desblokeatzeko» eskatu dute 49 elkartek
Diskriminazio jarrerak zigortzeko aukerak eta transexualen eskubideen berdintzeak eragin du eztabaida handiena Kongresuko taldeen artean Espainiako gobernu aldaketa eta hori ahalbidetu duen gehiengo politikoa baliatu nahi ditu LGBTI kolektiboak. Lesbiana, gay, bisexual, transexual, transgenero eta intersexualen berdintasun sozialerako lege proposamena zuzenketen fasean dago Kongresuan. Kolektibo horretako 49 elkartek —tartean Euskal Herriko Gehitu—tramitazioa «bizkortzea» nahi dute. […]