Entries by Editorea

Lesbianen eskubideen aldeko alegatua

Stacie Andreek pentsioa jaso zezan Andreek eta Laurel Hesterrek eginiko borroka jaso du Peter Sollettek ‘Freeheld’ filmean Filmaren hasierako errotuluak adierazten du: «Istorio hau benetako gertaeretan dago oinarrituta». Hasiera-hasieratik adierazi nahi izan du Peter Sollett (New York, 1976) zinemagile estatubatuarrak Freeheld-en kontatutakoa egiazkoa dela eta bertan agertzen diren pertsonaia nagusiek beren oinordekoak izan dituztela errealitatean. […]

Sexismoa desagertuta, denok izango gara askeagoak

June Fernández. (Beldur Barik) Genero gaietan espezializatzen joan da urteekin June Fernandez gaztea, eta horren inguruko lan asko egin du, dela kazetari moduan edo era aktiboago batetan. Emakunderekin kolaboratzen du, SOS Arrazakeriarekin, eta gainera, Berdinsareak abiatutako Beldur Barik lehiaketan ere topatu dugu, komunikazio arduradun moduan. Feminismoak izan beharko lukeen garrantziaz eta gazteengan oraindik ere, matxismoa […]

MAITASUNA, IKUSI ETA IKASI

JOSEBE EGIA Zeuk zelan ulertzen duzu pasioa maitasunezko harremanetan? Eutsiezinezko sexualdiekin dago lotuta? Agian, errusiar mendia da: orain zeruan, orain infernuan, baina beti berriz igotzeko prest? Intimitaterik estuena eragin behar dizu, intelektualki zein fisikoki? Ala, beharbada, hori guztia eduki behar du? Txikitatik edaten dugu (iturriak nonahi daudelako) maitasunak, mereziko badu, ikusgarria izan behar duela. Zoratu […]

Genero indarkeriaren aurkako kartelak jarri ditu Zizur Nagusiko Udalak

Herriko sarreretan kokatu dituzte indarkeria sexista gaitzesten duten kartelak. Jon Godan Zizur Nagusiko alkateak nabarmendu du erakundeek ardura dutela genero indarkeria “behin betiko desagerrarazteko”. Zizur Nagusiak ez du eraso sexistarik onartzen”, diote ele bitan udalak herriko sarreretan jarritako kartelek. Godanek esan du kartelak bizilagun eta bisitarientzat direla: “Udala eraso horien aurka agertzea ekinbide ikusgarria izan […]

«Ez badirudi ere, neurez oso pertsona lotsatia naiz»

Eduardo Gaviña laudioarra dago Yogurinha Borova pertsonaia bereziaren atzean. Las Fellini taldearekin aritu ondoren, hogei urtetik gora pasatu ditu Yogurinha pertsonaiarekin. Bizitza osoa darama Eduardo Gaviñak (Laudio, Araba, 1969) arte plastikoaren munduan, jairik jai eta tabernaz taberna bere ikuskizuna eskaintzen. Yogurinha Borovarekin egin da ezagun Euskal Herri osoan, eta euskaraz ere egin ditu zenbait abesti. […]

«Berdintasunaren arazoaren parte gara, eta konponbidearena»

Gizonek berdintasunaren lanketan parte hartzea oraindik erronka handia dela uste du Mikel Otxotorenak, askok pentsatzen baitute ez dela euren arazoa. Ikusle izan ordez aktore gisa ikusi nahi ditu. OIT Lanaren Nazioarteko Erakundearekin batera gidaliburu bat argitaratu du Mikel Otxotorena soziologoak (Hernani, Gipuzkoa, 1974). Erdialdeko Amerikako herrialdeetan ibili ostean, lan esparruan gertatzen diren sexu erasoak nola […]

Iraultza gorpuzten postpornografiaren eskutik

Joan den uztailean, Medeak talde transfeministako kideok jardunaldi postporno batzuk antolatu genituen Donostian. Gure helburua askatasunean oinarritutako sexualitate eredu berriak Euskal Herrira helaraztea zen. Auskalo lortu genuen ala ez! Baina, dirudienez, erronka hori mahai gainean jartze hutsak jakin-mina sortu zuen, edo agian porno hitza entzuteak, nor daki! Ukaezina da herri borrokalaria dela gurea, baina isileko […]

«Eskubideen lege batean administrazioa ezin da bermea izan»

EUGENI RODRIGUEZ. KATALUNIAKO HOMOFOBIAREN BEHATOKIA Rodriguezek irmo defendatu du Kataluniako homofobiaren aurkako legea: eskubideak bermatzeko, zigorrak ezartzeko eta kolektiboa ahalduntzeko balio duela dio. Dena den, aurkitu diote ahulgunerik. Iazko urriaren 8an onartu zuen Kataluniako Parlamentuak Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Eskubideen Aldeko eta Homofobiaren Aurkako Legea. Ibilian, testuaren indarguneak eta ahulguneak identifikatu dituzte. «Arrisku hori […]

Frantziak asiloa ukatu dio Hendaian atxikita dagoen lesbianari

Nigeriara itzularaziz gero, hamalau urteko espetxe zigorra jasoko du 26 urteko gazteak. Estrasburgoko Auzitegira joko du Cimadek Kanporatze arriskuan dago Elita, Hendaiako atxikitze zentroan (Lapurdi) dagoen 26 urteko lesbiana nigeriarra. Izan ere, haren asilo eskaera atzera bota zuen Frantziak atzo, homosexuala dela frogatu ezin izan duelakoan. Jaioterrira itzuliz gero, hamalau urteko kartzela zigorra ezarriko diote, […]