Armairura

Ana Jakak idatzia Uda garaian eta batzuetan lehenago (maiatzeko bat aurkitu dut aurten), mota honetako albisteren bat sortzen da: «Oporretara ez joateko 22 herrialde homofoboak», non homosexualen aurkako legeak dituzten estatuak zerrendatzen diren. Homosexualen aurkako, diot, zeren homosexualen eskubideen aurkako legeak estatu espainolean ere egon badaude: lagundutako ugalketaren tratamenduak, kasu, bikote heterosexualei bakarrik ziurtatzen baitizkio…

Konta niezazueke…

Imanol Alvarez Artikulutxo hau idazterakoan arazo bati ekin behar izan diot lehenen: zertaz idatzi. Ez buruan gairik ez daukadalako, gehiegi darabiltzadalako baizik. Konta niezazueke orain gutxi Bilboko Udalak hartu duela erabaki polemiko bat: Egirleta mendatearen ingurumarian gizonezkoen arteko ligea (cruisinga) debekatzea. Ziur aski urtetan hartu duen deliberorik surrealistena da, esperpentotik asko daukana. Izan ere, ezina…

Aurreiritziak eranzten

Pertsona askok itaundu izan diote Jesus Iglesiasi zergatik praktikatzen duen nudismoa. Gurago du galderari buelta eman. “Zergatik behar dugu arropa eguzkia hartzeko, paseatzeko edo hondartzan airea hartzeko?”. Iglesias Euskal Naturisten Elkarteko kidea da. Luzaroan antolatu izan ditu era guztietako ekintzak, baina krisi ekonomikoak eragina izan du elkartean ere. “Jendeak oporrekin edo aisialdiarekin lotzen du, askotan,…

Bortxatu zutela erran zuen gizonezkoak kendu egin du salaketa

Samuel Vuelta Simon prokuradoreak azaldu duenez, onartua izan zen bi gizonen arteko sexu harremana, ez “inposatua”. Lagunei ezkutatzeko asmoz erran zuen mutilak bortxatu zutela. Asteazken gauean bortxatu zutela kontatu zion Poliziari 18 urteko mutil batek, eta atzo ezeztatu egin zuen salatutakoa. Samuel Vuelta Simon Baionako prokuradoreak BERRIAri erran dionez, hain zuzen, ustezko erasotzaileak ez zuen…

Gutxienik sei lagun labankadaz zauritu dituzte Jerusalemen, Gay Harrotasunaren martxan

Ultraortodoxo judutar bat hartu dute atxilo. Zaurituetako bi oso larri daude. sraelgo Poliziak atxilotu du ustez sei lagun labankadaz zauritu dituen gizonezkoa. Ultraordoxo judutar bat dela zabaldu dute hedabideek. Gaur arratsaldean egin du erasoa, Jerusalemen, Gay Harrotasunaren martxan. Zaurituetako bi oso larri daude. Duela hamar urte antzeko beste eraso bat izan zen martxa berean. Harrezkero,…

«Sexualizatuta gaude eremu publiko orotan»

ATZEKOZ AURRERA. NAGORE ITURRIOZ. MEDEAK TALDE TRANSFEMINISTAKO AKTIBISTA Euskal Herriko lehen postporno jardunaldiak egiten ari dira atzotik Donostian. Sexualitatearen eredu hegemonikoen aurkako borroka politikoa egiteko zimenduak finkatuko dituzte bihar arte, solasean. Gora eta behera, hara eta hona ibili da egunotan Medeak talde transfeministako aktibista Nagore Iturrioz (Ordizia, Gipuzkoa, 1979); atseden hartzeko astirik gabe kasik. Buru-belarri…

«Hezkuntza erabili beharko genuke jendarteko arazoak konpontzeko, ez rolak errepikatzeko»

NAGORE LARRAZABALETA IBAI FRESNEDO HEZKIDETZA HEZKUNTZAN Udako Euskal Unibertsitatean jardun dira hezkidetzaz. Izan ere, garbi daukate jendartea eraldatzekotan sustraietara joan beharra dagoela. Eta sustrai horietako asko. eskolaren bueltan errotzen dira Betaurreko moreak jantzita etorri zaizkigu Nagore Larrazabal eta Ibai Fresnedo, Udako Euskal Unibertsitatean ikastaroa eman berri: “Hezkidetza hezkuntzan: aldaketa sozialerako tresna”. Egia esan, behin betaurreko…

Eraso homofoboari erantzuna

Gazte batek jasandako eraso homofoboa salatu zuten atzo Gasteizko Andre Maria Zuriaren Plazan, Transbollomari Plataformak deiturik. Beren gorputzak, sexualitatea eta bizitzak «transfobiaz, lesbofobiaz eta homofobiaz aske» ikusi nahi dituztela aldarrikatu zuten. Ostegunean gertatu zen erasoa, hilaren 16an, Gasteizko Txagorritxu auzoan: gazte batek salatu zuen mutil batekin musukatu ostean bi gizonek mehatxu egin ziotela. Egun bat…