«Ez badirudi ere, neurez oso pertsona lotsatia naiz»

Eduardo Gaviña laudioarra dago Yogurinha Borova pertsonaia bereziaren atzean. Las Fellini taldearekin aritu ondoren, hogei urtetik gora pasatu ditu Yogurinha pertsonaiarekin. Bizitza osoa darama Eduardo Gaviñak (Laudio, Araba, 1969) arte plastikoaren munduan, jairik jai eta tabernaz taberna bere ikuskizuna eskaintzen. Yogurinha Borovarekin egin da ezagun Euskal Herri osoan, eta euskaraz ere egin ditu zenbait abesti.…

«Berdintasunaren arazoaren parte gara, eta konponbidearena»

Gizonek berdintasunaren lanketan parte hartzea oraindik erronka handia dela uste du Mikel Otxotorenak, askok pentsatzen baitute ez dela euren arazoa. Ikusle izan ordez aktore gisa ikusi nahi ditu. OIT Lanaren Nazioarteko Erakundearekin batera gidaliburu bat argitaratu du Mikel Otxotorena soziologoak (Hernani, Gipuzkoa, 1974). Erdialdeko Amerikako herrialdeetan ibili ostean, lan esparruan gertatzen diren sexu erasoak nola…

Iraultza gorpuzten postpornografiaren eskutik

Joan den uztailean, Medeak talde transfeministako kideok jardunaldi postporno batzuk antolatu genituen Donostian. Gure helburua askatasunean oinarritutako sexualitate eredu berriak Euskal Herrira helaraztea zen. Auskalo lortu genuen ala ez! Baina, dirudienez, erronka hori mahai gainean jartze hutsak jakin-mina sortu zuen, edo agian porno hitza entzuteak, nor daki! Ukaezina da herri borrokalaria dela gurea, baina isileko…

«Eskubideen lege batean administrazioa ezin da bermea izan»

EUGENI RODRIGUEZ. KATALUNIAKO HOMOFOBIAREN BEHATOKIA Rodriguezek irmo defendatu du Kataluniako homofobiaren aurkako legea: eskubideak bermatzeko, zigorrak ezartzeko eta kolektiboa ahalduntzeko balio duela dio. Dena den, aurkitu diote ahulgunerik. Iazko urriaren 8an onartu zuen Kataluniako Parlamentuak Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Eskubideen Aldeko eta Homofobiaren Aurkako Legea. Ibilian, testuaren indarguneak eta ahulguneak identifikatu dituzte. «Arrisku hori…

Frantziak asiloa ukatu dio Hendaian atxikita dagoen lesbianari

Nigeriara itzularaziz gero, hamalau urteko espetxe zigorra jasoko du 26 urteko gazteak. Estrasburgoko Auzitegira joko du Cimadek Kanporatze arriskuan dago Elita, Hendaiako atxikitze zentroan (Lapurdi) dagoen 26 urteko lesbiana nigeriarra. Izan ere, haren asilo eskaera atzera bota zuen Frantziak atzo, homosexuala dela frogatu ezin izan duelakoan. Jaioterrira itzuliz gero, hamalau urteko kartzela zigorra ezarriko diote,…

Munilla: “Familia eta ezkontza desegitea du helburu genero ideologiak”

Gipuzkoako gotzainak ohartarazi du litekeena dela etorkizunean katolikoek “garesti” ordaindu behar izatea “pentsamendu bakarrarekiko ikuspuntu kritikoa”. Familia tradizionala goraipatzeko baliatu du Jose Igancio Munilla gotzainak Ama Birjin eguneko sermoia, eta bide batez Mendebaldeak bultzatzen duen “genero ideologia” gaitzetsi du, ohartaraziz “familia eta ezkontza” desegitea duela helburu. “Garrantzitsua da ohartzea politikoki zuzentzat dugunak bat egiten duela…

NI

BEÑAT GAZTELUMENDI BERTSOLARIA Batzuetan jolas egin nahiko nuke, jolas izan, eta nire geruza guztiak erantzi. Eta edalontzien atzean ezkutatzen naiz, argi ilunen atzean eranzten ditut nire ni guztiak, nire ordulariak, nire agendak, nire betebeharrak, nire buruz ikasitako hitzak eta beste norbait bilakatzen ahalegintzen naiz, tabernaren sabai iluna joz ibiltzen naiz oinez buruz behera, garai bateko…

FESTAK SEXISMORIK GABEKO PLAZER KOLEKTIBORAKO GUNE IZAN DAITEZEN LAN EGITEN DU EMAGIN ELKARTEAK

Konplizitatea eta partaidetza lantzen dituzte Emagin elkarteak ematen dituen ikastaroetan, jaien baitan salatzen diren eraso sexistak ahaztu gabe eta hauei aurre egiteko tresnak landuz, atmosfera baikorrago batean zentratu nahi baitute festen eta generoaren gaia. Parekidetasuna jaietan ere eman dadin, eredu baztertzaileak eraldatuz. Gozamenerako, barrerako, dantzarako, elkar ezagutzarako, finean, modu kolektiboan ongi pasatzeko gune bezala ulertzen…

«Jai eredu parekide eta aske baten alde lanean jarraituko dugu»

Emakume talde batek Gasteizko festetan blusen eta nesken ibilbidea eten izanak oihartzun handia izan du. Pozik daude lortutako emaitzarekin: mahai gainean jarri dituzte eztabaidagai batzuk. Gasteiztar guztien ahotan dago: emakume talde batek zezenketetatik itzultzeko ibilbidea eten zuen jaietan, hilaren 8an. Geroztik, aurkako iritziak agertu dituzte mugimendu feministak eta Blusen eta Nesken Batzordeak. Hala ere, eragileen…

Nigerian kartzela arriskuan, lesbiana izateagatik

Hendaiako atxikitze zentroan dago, eta 26 urte ditu. Kanporatze arriskuan da: herrira itzuliz gero, hamalau urteko zigorra izango luke Uztailaren 24tik Hendaiako atxikitze zentroan (Lapurdi) da Elita izeneko emakume bat, eta haren egoera salatu du etorkinen eskubideen aldeko Cimade elkarteak. 26 urte ditu, nigeriarra da, eta lesbiana: kanporatua izateko arriskuan da, eta bere jaioterrian hamalau…