Entries by Editorea

Fanatismoaren kontrako protesta egin dute Iruñean

Ehunka lagun bildu dira udalari babesa agertzeko. Antolatzaileen ustez, memoriaren auzia oztopatzea da integristen asmoa. Abel Azkona artistak ostia sagaratu batzuekin pederastiahitza idatzi zuela-eta, haren Desenterrados erakusketak polemika eragin zuen iragan astean. Erakusketa iketzeko eskatu zioten fiskalari, eta ehunka kristau elkartu zen erakusketan bertan, errezatu eta Azkonaren lana gaitzesteko. Halaaber, Gazteluko plazan bilkura egin zuten […]

GIBa: itaun berrien aroan

Hiesaren arloan dihardutenen artean gogoeta eta zalantza iturri dira norberak birusa atzemateko balio duten testak —Iparraldean salgai daude irailetik—, eta transmisioa eragozteko balio duten botikak, alegia: GIBarekiko esposizioaren aurreko profilaxia. Horien inguruan zedarritzen dira alorreko auzi nagusiak. Joan den irailetik, Ipar Euskal Herriko farmazietan salmenta librean dira GIBa atzemateko testak; horiek erabiltzen dituztenek etxean bertan […]

“Fundamentalismoa” salatu dute ehunka lagunek Iruñean

Aldaketarekin, denon Iruñea. Fundamentalismorik ez lelopean, manifestazioa egin dute Nafarroako hiriburuan, Abel Azkonaren erakusketak sortutako kritiken harira. Abel Azkona artistak ostia sagaratu batzuekin pederastiahitza idatzi zuela-eta, haren Desenterrados erakusketak polemika eragin zuen iragan astean. Erakusketa iketzeko eskatu zioten fiskalari, eta ehunka kristau elkartu zen erakusketan bertan, errezatu eta Azkonaren lana gaitzesteko. Halaaber, Gazteluko plazan bilkura […]

Ibon Iparragirreren askatasuna exijitu eta hiesaren «erabilera politikoa» gaitzetsi dute

Ehunka lagunek manifestazioa egin dute Ondarroan, larriki gaixo dagoen Ibon Iparragirre presoaren «berehalako askatasuna» exijitu eta hiesaren «erabilera politikoa» salatzeko. parra Galdu Baik plataformak eta Kitzikan mugimenduak deituta, ehunka lagun bildu dira Ondarroan, Ibon Iparragirreren «berehalako eta baldintzarik gabeko askatasuna» exijitzeko. Gogoratu dutenez, Iparragirrek gaixotasun kroniko, sendaezin eta endekapenezkoa dauka. «Epaileak berak, Iboni 1-5 urteko […]

Fundamentalistak

Hedoi Etxarte Egia da, German Esparza liburu saltzaileak esan duen bezala «gatazka bat ezin da aztertu soilik gatazkatik onurak aterako dituztenak zeintzuk diren ondorioztatuz». Beraz, ezetz esan diezaiogun cui prodest scelus, is fecit klasikoari. Ze horrek esan nahiko luke François Hollandek antolatu zituela frantsesek Parisen azaroak 13an egindako atentatuak, adibidez. Eta, halere, egin beharreko ariketa […]

ABEL AZKONA. ARTISTA:«Argi gelditu da Iruñea ez dela hiri arrunt bat; hau Mordor da»

Kirioak dantzan jarri dizkie Azkonak katoliko hertsiei ‘Amen’ artelanarekin. Umorez hartu du «erreakzio neurrigabea», baina min eman dio protestek erakusketaren mezua urardotu izanak. Euria ari du Serapio Esparza plazan. Dozena bat pertsona daude erorien monumentuaren aitzinean, zain, aretoa noiz irekiko. Aitzinean, lau udaltzain, eraikina zaintzen. 18:00etan, aretoa zabaldu dute, eta Abel Azkonaren (Madril, 1988) Desenterrados […]