Entries by Editorea

«Orain lasai joaten naiz aldageletara»

ATZEKOZ AURRERA. TEO VALLS. ‘DE BERTA A TEO’ DOKUMENTALEKO PROTAGONISTA Duela lau urte, bere trantsizio prozesua grabatu zuen; orain, uste du dokumental horrek ikusgaitasuna eman diola transexualitateari. Ikusezinen eremuan dago, baina dena erakutsi du. Duela lau urte, gestalt terapeuta ikasketak bukatzeko, Teo Vallsek (Bartzelona, 1985) bere trantsizioa grabatzea erabaki zuen. Baina ez zen horretan gelditu, Irene Navascuesek […]

LGTBI kolektiboa, psikiatriako gaietan

Moldaketa bat egin behar izan dute Osakidetzaren lan deialdi publikoko psikiatriako gai zerrendan, patologizatuta ageri baitziren LGTBI kolektiboko kideak. Osasun sistemak akatsa onartu du   «Ondoeza». Sentimendu hori gailendu zitzaion Sara Olariaga sendagileari —Osakidetzan familia mediku izateko lanpostu bat lortzeko prestatzen ari da— osasun sare publikoaren lan eskaintzaren barruan psikiatriako gai zerrendaren berri izan zuenean. […]

Soilik nortasuna errespetatzea

Ekai Lersundiren heriotzak azalera atera du mutil bulbadunen eta neska zakildunen sufrimendua. Azken urteetan ikusgarriago bihurtu diren arren, gizartea transfoboa da oraindik. Administrazioa orain hasi da eskubideak aitortzen; Nafarroan Transbide sortu dute. Ekai Lersundi gazte ondarroarraren heriotzak gizartearen kontzientzia astindu zuen joan den astean. Euskal Herriko Chrysallis elkarteak zabaldu zuen berria. Horretarako kaleratutako oharrean esan […]

Mutil-neska

Miren Amuriza Aizue, eta zein izen jarriko diozue umeari? Neska bada, Libe; mutila bada, Xabat. Zorionak, bikote, mutikoa da! Belarritakorik? Ez, eskerrik asko. Amama, amama, mutiltxoa dela! Banekien nik, zerbaitegatik brodatu nituen galtzerdiak urdinez. Tori, ea gure umeen arropatxo hauek zuenarentzako modukoak diren. Eskerrik asko, kuleroak ez beste guztiak ederto etorriko zaizkigu! Gureak aurten izan […]

Ekai gogoratzeko ekitaldiak egingo dituzte Gasteizen eta Bilbon ere

Ehunka pertsonek egin dute bat Kattalingorri elkarteak Iruñean deitutako elkarretaratzearekin, Ondarroan bere buruaz beste egin duen nerabe transexualaren omenez. Iruñeko udaletxearen parean egin zuten igandean elkarretaratzea, 12:00etan, Ekai, Nafarroa zurekin. Navarra contigo lelopean. Hamar minutuko isilunea egin zuten bertaratu direnek, genero aniztasunaren aldeko banderaren inguruan bilduta. Txaloekin eta lore eskaintzarekin eman zioten amaiera ekitaldiari. Gaur […]

Ehunka lagunek oroitu dute hildako nerabe transexuala, Ondarroan

  Udalak hiru eguneko dolua ezarri du; ostegunean bere buruaz beste egin zuen 16 urteko gazteak Ehunka lagunek parte hartu zuten atzo Ekai Lersundi oroitzeko ekitaldian, Ondarroan (Bizkaia). 16 urteko nerabea ostegunean aurkitu zuten hilik, bere buruaz beste eginda. Adingabe transexualen familiak biltzen dituen Euskal Herriko Chrysallis elkarteak deitu zuen elkarretaratzera, eta hamabost minutuko bilkura […]