Entries by Editorea

JOANA MASÓ “Gorputzaren aldeko borroka soberania lortzeko borroka da”

Literaturan doktore, Université de Paris VIII-Saint-Denisen. Frantses ikasketen irakasle Universitat de Barcelonan. Ikerlari Centre Dona i Literatura UNESCO Katedran. Itzuli eta editatu ditu Helene Cixous, Jacques Derrida, Catherine Malabou, Jean-Luc Marion eta Jean-Luc Nancy. Eta gorputzari eman dio pare bat buelta. Zer da gorputza? Michel de Certeauk esan zuen: gorputza bere horretan aurkitzen zaila da. […]

Abel Azconak epaileari: “Prozesua errespetatzen dut, baina ‘performance’-aren jarraipena da”

“Kristauak iraindu” izana leporatuta deklaratu behar izan du artistak Fermin Otamendi epailearen aurrean. Iruñeko artzapezpikutzak eta Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak jarri diote salaketa. Epailearen eta bere abokatuaren galderak erantzun ditu, baina uko egin dio akusazioaren galderak erantzuteari.  Azconak adierazi du “pederastiaren kritika” egin nahi izan zuela, erreakzioa eragingo zuelakoan. “Edukazio eta errespetu guztiarekin, baina prozesu […]

‘L’ hitza filmatzea

Rose Troche zinemagile eta telesailgileari Ohorezko Saria emanez abiatu da Zinegoak gaylesbotrans zinema jaialdia, Bilbon Rose Troche zara?», galdetu dio New Yorkeko metroan neska batek Rose Troche zinemagileari (Chicago, AEB, 1964), eta Rose Trochek, baietz. «Aurrekoan joan nintzen amarekin zure filma ikustera, eta, amaitutakoan, ni ere lesbiana nintzela esan nion. Mila eta mila esker». 1994an […]

«Aniztasuna kulturaren bidez lantzea da gure apustua»

Astelehenean hasiko da gaylesbotrans zinema eta arte eszenikoen Zinegoak jaialdia, Bilbon. Alor artistikoa eta alor soziala uztartzea da erronka, Pau Guillen zuzendariaren hitzetan. Astelehenean hasiko da Zinegoak Bilboko gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia, baina hasita balego bezala da. Otsailaren 22tik 29ra egingo da berez jaialdia, eta ehun film baino gehiago proiektatuko dituzte guztira, […]

Sexu askatasunaren aldeko Afrikako borroka irudikatzen duten erakusketa

Amnesty International Euskadi erakundeak eta Zinegoak jaialdiak antolatutako ekimenaren xedea «herritarrak sexu, afektu eta familia aniztasunaren aurrean sentsibilizatzea» da Afrikako bost lurraldetan sexualitatea askatasunez bizitzeko borrokan dabiltza. Hau erakutsiko duen argazki erakusketa bat izango da ikusgai gaurtik Bilboko kaleetan, hain zuzen ere. Amnesty International Euskadi erakundeak eta Zinegoak jaialdiak antolatu dute erakusketa. Hauek, Bilbao Historiko […]

‘Friendly’-ak ere badu ajerik

LGTB turismoa geroz eta garrantzi gehiago hartzen ari da, hein batean merkatu berriak lortzeko martxan jarritako espezializazioaren ildotik. Nolanahi ere, lesbiana, gay, transexual eta bisexualei eginiko eskaintzak zenbait arazo utzi ditu agerian: eskubideen merkantilizazioa, esaterako. Hiru gizon gazte. Erdikoa aldakatik lotua ortzadarraren koloreak dituen zapi luze batekin; beste biak, zapiaren muturretatik tiraka. Bizkaiko Zubiaren goiko […]

Ikasle transexualen arreta hobetzeko protokolo bat egin du Eusko Jaurlaritzak

GASTEIZ. Ikasle transexualentzat eskola «espazio segurua» izan dadin, protokolo bat egin du Eusko Jaurlaritzak, eta eskola guztietara igortzeko asmoa du. Irizpideak ematen dituzte bertan haur eta nerabe horiek jaso behar duten artaren inguruan. Atzo aurkeztu zuten Eusko Legebiltzarrean. Osakidetzarako ere gida bat prestatzen ari direla esan zuen Gizarte Politiketarako sailburu Angel Toñak.